EKITALDIAK / EVENTOS

UHOLDEAK: Bat bitan

UHOLDEAK: bat bitan

BAT BITAN: Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkera
ASKOTARIKO ARTISTAK
2024/03 – 2024/06

bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak izenarekin Tafalla, Altsasu, eta Agoitz lekualdatuko duen erakusketaren bosgarren edizioa, Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu du.
Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “La Caixa” Fundazioak bultzatutako Programa Innovaren laguntzarekin garatuko den erakusketa eta kuradoria programa da. Proiektuak, tokiko artisten lana ikusaraztea, Nafarroan artegintzako praktika sustatzea eta Nafarroako lurraldean zehar praktika artistiko garaikideak eskuragarri jartzea du helburu.
Izenburuak adierazten duen bezala, edizio honek idazkera musikalaren edo partituraren idazketea hartzen du abiapuntutzat, praktika hau definizio zabalenean ulertuta, Nafarroako idazkera musikalaren tradizio historikoaren eta idazkera mota horrek beste diziplina artistiko batzuetan izan dituen eraginen zeharkako ikuspegia eskaintzeko.
Beraz, nagusiki, musikara bideratutako idazkera artistikoari eskainitako erakusketa baten aurrean gaude, artxiboko materiala (Erdi Arotik XX. mendera arte), eta artista eta konpositore nafarrek edo Nafarroan bizi direnek ekoitzitako obra berriak biltzen dituena.
Horretarako, partituren partiturak egiteko ariketa honetan, Emilio Arrieta, Hilarión Eslava, José García Leoz, Agustín González Acilu, José Lainez, Joaquín Larregla, Fernando Remacha, Pablo Sarasate, Emiliana Zubeldia eta beste askoren lanak biltzen dira, Ramón Andrés, Elena Asins, Iñigo Astiz, Maddi Barber, Cabezafuego, Mikel Cabrerizo, Yolanda Campos Bergua, Aizpea de Atxa, Asier Gogortza, Carlos Irijalba, Jorge Oteiza eta Elvira Palazuelos Blancoren praktika artistikoetatik eratorritako materialekin batera.

Aldiberean, zuzeneko ekitaldien egitarau batekin osatuko da erakusketa. Bertan, Elisa Arteta, Ibai Gogortza, Uxue Lotero Torres, Pr0t0c0lectiv0 eta Maite Vélaz artista eta taldeek erakusketak osatzen duen partituren bildumaren interpretazio askeak egingo dituzte.

Bitartekotza-programa, alde batetik, publiko orokorrarentzat da, eta, bestetik, Uharte Zentroko hezkuntza-taldeak dinamika espezifikoak prestatu ditu gizarte-bazterketa, osasun mentala, adimen-desgaitasuna zein Altsasu, Agoitz eta Tafallako ikastetxeekin lan egiteko.

Gainera, material didaktiko bat diseinatu da, ikasleentzat zein guztientzat balio duena. Erakusketan bertan dago erabilgarri eta bertan erabil daiteke, baina baita etxean edo eskoletan ere. Tresna didaktiko honek erakusketaren eduki eta ildo tematikoetara eta erakusketako lanetara hurbiltzeko proposamenak eskaintzen ditu, erabilera ugari ditu eta modu indibidualean edo partekatuan erabil daiteke.

Programa hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Fundazioaren Innova Programaren, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, UNAV-eko Artxibo Orokorraren, Euskarianaren, Eresbilen, Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionalaren, Diocesano Artxiboaren, Agoizko Kultur Etxea, Iortia Kultur Etxearen eta Tafallako Kulturgunearen laguntzari esker gauzatu da.

sonhar @ DANTZ

SONHAR @ Dantz2024
2024/07/18
Tabakalera, Donostia
DANTZ, Elías Querejeta Zine Eskola, audiolab.org eta Tabakalerarekin lankidetzan.

Jaialdiaren “Ametsa” gaia kontuan hartuta, lozorroan dagoen entzutea praktikan jarriko duen kontzertua izango da, amets egiten dugun bitartean ikusmena bertan behera uzten dugulako eta irudi birtualak birsortzen ditugulako. Argirik, letrarik eta besaulkirik gabeko musika-konposizioen gau sonorizatu oso batean, esterilla bat eta lo-zakua bakarrik eraman beharko dira. Laburbilduz, musikarekin lo egitea da kontua, musika, ametsak eta atsedena uztartuz.
Xabier Erkizia soinu-artista, ikertzaile independentea eta ekoizle artistikoa da, proiektu esperimentaletan, inprobisazio askean eta musika elektronikoan lan egiten duena.

– Bertaratzen den bakoitzak bere esterilla eta lo-zakua eraman ditzala eskatzen da. Neurri horrek bermatuko du guztiek modu eroso eta seguruan gozatu ahal izango dutela ekitaldiaz.

Escucha refugio

Taller de escucha con refugiados participantes de CEAR.

Este programa contó con la colaboración de Audio Laborategia elkartea para la realización de la pieza sonora a través de talleres de escucha y de creación colectiva.

En la realización sonora: Xabier Erkizia, Luca Rullo, Iñigo Telletxea y Juan Arnal.

El guión ha sido escrito colaborativamente junto a las mismas personas que han puesto su voz en la narración.

Soinumapa @ Centro Huarte

Ez da.

Soinu laborategia @ Uharte Zentroa

Ikus-entzunezko obretan soinuaren erabilerara modu kritikoan hurbiltzeko asmoarekin, soinua hartzeko tresnak erabiltzeko lehen tailer tekniko bat eskainiko dugu. Talde-jardunean eta talde-esperimentazioan oinarritutako metodologia oinarri hartuta, zinema profesionalean erabilitako soinu harrapatze estandarrak arakatuko ditugu, ereduzko setak eraikiko ditugu, eszenako soinuaren kaptazioan dauden errealitate desberdinak estaltzen saiatzeko. Labur-labur, elkarrizketak jasotzeko metodo batzuk ikusiko ditugu eta pertsonaia batekin edo gehiagorekin grabaketak egiteko mikrofoniarako soluzioak, estudioan grabatzeko lokuzioak, audioa multipista programetan editatzen eta soinua espazioratzeko aukera batzuk aztertuko ditugu. Uharte Zentroko laborategia aprobetxatuz, eskura dauden tresnak eta espazioak erabiliko ditugu proiektu kolektibo txiki bat garatzeko.

 

ZEINI ZUZENDUA?

Artistak, ikasleak, sortzaileak edo soinu-artean interesa duen edozein pertsonari zuzendua.

 

DATAK ETA ORDUTEGIAK

Urriak 18 – 21

15:30 – 19:30

 

Lantegi teknikoa | Soinu laborategia: Mikrofonoek ez dute entzuten

BABEL II @ VI ENCUENTROS DE CULTURA Y CIUDADANÍA


Audiolab
elkarteak Espainiako Gobernuko Kultur eta Kirol Ministeritzak VI ENCUENTROS DE CULTURA Y CIUDADANÍAn parte hartuko du BABEL II Una biblioteca portátil del ruido egitasmoaren bidez. Irrati saiakera forma duen enkarguzko obra honek modu koralean zaratari buruzko hausnarketa bat proposatzen du, hainbat pentsalariren hitzak eta ideiak jarraituz.  BABELek berez dimentsio haundiagoko egitasmoa izan nahi du eta zentzu hortan pieza honek lan ildo baten abiapuntua suposatzen du. 

Babel II. Biblioteca portátil del ruido
Un proyecto de audio-lab.org

“El hombre aproximativo no es más que la abeja o
cualquier animal gregario. El hombre aproximativo no
es un animal social en el sentido aristotélico porque
está hecho de ruidos. Con este hombre, otro tipo de
escucha es necesaria, otro modo de decir y conducir el
pensamiento. “
Carmen Pardo Salgado

Si la palabra es la que nos define como seres humanos, la aglutinación masiva y sin límites de las palabras, debería de suponer la máxima expresión humana. Sin embargo, en los tiempos que nos ha tocado vivir, caracterizados por su incesante verborrea, alimento sin fin de medios y redes de comunicación constantes, esa acumulación deja de ser una expresión del todo racional para convertirse en un fenómeno consecuente con la propia forma de su fuente. En este sentido, parece lógico pensar que el sonar de un mundo global debería de ser similar al de una masa sónica amorfa, continua, expandida, masificada. Lo que coloquialmente denominamos ruido. Culturalmente, entendemos por ruido todo sonido sin forma definida, sin sentido ni ritmo, disruptivo, que interfiere en la comunicación (sólo de nuestra especie), inefectivo, inútil, no productivo. Tendemos a simplificar llamando ruido a todo aquel sonido que en términos prácticos, nos resulta ajeno. Que no es nuestro. El ruido, siempre es del otro. El ruido, por tanto, contiene en su no-forma todas nuestras expresiones y su detritus acústico, nuestras licencias y sus condicionantes económicos, nuestras identidades y sus excesos. Habitamos el mundo a través del ruido.

Siguiendo esta lógica, entender o volver a intentar comprender el mundo a través del ruido nos obliga casi de forma irremediable a repensar el concepto de “ecología”. Supone entender no la ecología como el anhelo de conseguir una representación idealizada de la naturaleza sino como una forma de comprender nuestra propia forma de ser en relación al ecosistema que nos habita como si de un ruido de fondo se tratara. Cada momento histórico, cada revolución ha venido acompañada de su propio ruido. Cada versión de la tierra ha contado con su rumor de fondo. Habitarlas significa escuchar.

A través de una revisión histórica sobre los acontecimientos, las tecnologías y los usos que se han venido realizando durante el inicio de la civilización, esta biblioteca/sonoteca busca realizar una cronología crítica a través de varios casos de estudio paradigmáticos de la historia de la humanidad.
Esta primera presentación pública del proyecto se plantea a modo de ensayo radiofónico “extendido”. Una creación radiofónica experimental, que a modo de conferencia coral ilustrada con sonidos, invita a adentrarse en una investigación infinita pero fascinante. Esta pieza es a su vez un adelanto de un proyecto de mayor alcance y dimensión que presumiblemente se irá desarrollando en el futuro próximo. Una especie de “reader” de una historia cronológica del ruido que nos habita.

Dirección: Xabier Erkizia , Luca Rullo
Guión: Carmen Pardo Salgado
Montaje y edición: Xabier Erkizia
Grabación: Luca Rullo
Imagen: Sonia Ciriza 

 

 

Read more »

Irudiak mugimenduan @ Centro Huarte

Hizkuntza zinematografikoari buruzko lantegi praktikoa Maite Redondo zinemagilearen eskutik.

Taillerra Totems Kalera proiektuaren barruan dago, non Uharteko kolektiboekin lan egiten den.

Erreferente zinematografikoen errepaso labur batetik abiatuta, ikus-entzunezkoen bidez istorioak kontatzeko hainbat modu sustatzeko ariketak egingo dira. Hasiera batean, proposamen gidatua izango da, gero parte-hartzaileek aukeratzen dituzten norabideak hartuko dituena.

Praktika zinematografiko bat egitea proposatzen da, eguneroko testuingurutik abiatuta, zehazki Uharten.

Audiolab elkarteko Luca Rullok dinamizatutako soinuari dedikaturiko sesio bate gongo da. Eta Maddi Barber zinemagilearen lanaren proiekzioa, ondorengo eztabaida batekin.

Lantegian beste proiekzio batekin amaituko den sorkuntza-prozesu kolektibo bat ere irekiko da.

Bi proiekzio saioak publikoari irekiak izango dira eta aire zabalean egingo dira, Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren TOTEMAK erabiliz.

Iraupena: abuztuak 18, 19, 20, 25, 26 eta 27, 17:00etatik 20:00etara, guztira 8 saio proiekzioekin batera, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan:

• Abuztuaren 21ean, 21:00etan. Proiekzioa eta eztabaida Maddi Barberrekin.
• Abuztuaren 28an, 21:00etan. Tailerrean egindako proiektuaren aurkezpena.

Izena ematea eta informazioa email honetan: actividades@centrohuarte.es

MARKA. NOTA. ZEINUA @ Cibrian gallery

MARCAR.NOTAR.SIGNAR
Andres Doñate, Alex Mendizabal, Bruce McClure, Xabier Erkizia, Juanjo Aranguren
Tamara Garcíak komisaritutako erakusketa
2020/06/11 – 2020/07/30
CIBRIAN gallery. Donostia

Leave a mark. A signal. Embroider initials on clothing. Make an incision. Mark a place.
Point out something so that it is known. Aim briefly. A sign. A signal.

Sound is matter. Sound as the only character. The sound as the plan of a place. Sound
as the record of someone, of a time, of a town. When Pauline Oliveros told us that one does
not hear a sound, but the place where it sounds, the moment when it sounds, who it sounds with…
It is understood that this material
 does not hang on a wall, does not wait for you to arrive to be named;
I need you, yes, but maybe not as one might think. These works have that particularity: they are
composed of sounds that rewrites when you listen to them. The writing of the sound, its letter, the note,
the mark on paper, the sign that hides a language for the one who writes or for the one who reads.
Maybe professional “listeners” could tell a story only of the sounds that have been left in the margin,
that binds the shores together, not repeatable sounds, sound film, loose papers, loose letters, signs.

This exhibition presents the research and results of the ARR EDIZIOAK project (composed of
Audiolab + ELSA Records), and tends to be a side note of the exhibitions dedicated to sound,
bringing together a series of works that reflect on sound as a medium. This exhibition includes
works by Andres Doñate, Alex Mendizabal, Bruce McClure, Xabier Erkizia and Juanjo Aranguren
who are sound writers, deeply connected through their works and experiences. In their immediate
environment, we do not see the cohesion that time has given us over other groups, that have
been references for the artists on display, but we can assume that friendship can be a common thread.

Sound-Art is interdisciplinary by nature and it can materialize through an infinite number of applications
that go back and forth between music ( musique concrète, electroacoustic, electronic, noise, 
ambient,
etc.) and the a priori understood as conventional arts (sculpture, video art, cinema…).
Relating its story here and now is not relevant but it deserves to recall its relatively recent genealogy,
from John Cage and Fluxus through Christian Marclay and turntablism, Max Neuhaus and the sculpture
in public space, aforementioned Pauline Oliveros and the idea of Deep Listening, or Luca Ferrari and
the radio art, just to mention a few references that show us the creative plurality behind the label Sound-Art.

We, all the platforms that have had the sensibility to broadcast sounds like noise, but ordered, annotated,
signed by the language and register of the artists,
 which is after all a way of indicating a place and a space,
assume that there are as many writing possibilities as there are signs and people. This is just a beginning
that brings together the works of Andres Doñate, Alex Mendizabal, Bruce McClure, Xabier Erkizia
y Juanjo Aranguren.

Tamara Garcia

AUDIOLAB SARTAGUDA @ Landarte2018

sartaguda.soinumapa.net

2018ko Landarteren, alegia Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren arte eta landa eremuko programaren barnean AUDIOLAB elkarteak osatutako egitasmoaren helburu nagusia Sartagudako bizilagunekin entzumenaren garrantziari buruzko ikerketa eta hausnarketa eragitea da. Egitasmoaren emaitzak hainbat forma ezberdin hartu ditu eta hala kontsultatu daitezke: Soinu mapa elkarreragile baten bidez, lantaldean egindako irratsaioaren bidez edo koadernotxo pedagogikoaren bidez. Azken finean Xabier Erkizia eta Luca Rullo soinu artistek proposatutako lanak gure entzuteko moduak birpentsatu eta zergatik ez, belarri bidez errealitatea ulertzeko modu berriak eraikitzea du amets.

Herriko bizilagunekin egindako elkarlan emankorraren emariak bapatean neurtzea zaila bada ere, dimentsio hauetako (elementu fisikorik gabeko) proiektuek hala eskatzen baitute, elkarrekin egindako lanaren emaitzak ugariak izan dira, eta ez soilik orain, baizik etorkizunean herriarentzako erabilgarriak izango diren hainbat tresna ere utziko ditu:

  • Alde batetik AUDIOLAB elkarteak 2005etik kudeatzen duen SOINUMAPA.NET webgunean entzungai jarri ditugu Sartagudan egindako grabaketa guztiak. Denetara 70 grabaketa inguru dira, eta azken saioaren ondotik 100era iritsiko dira. Grabaketa hauek eztabaida kolektibo baten ondorio izan dira eta bizilagunak izan dira hein haundi batean soinuen aukeraketa egin dutenak.
  • Egindako grabaketa bilketak ahalik eta modu zehatzenean erakuste aldera, AUDIOLAB elkarteak Sartagudarako propio egindako webgune bat martxan jarri du. Plataforma digital honetan bizilagunek grabaketa horiek entzun, deskargatu, berrerabili eta bestelako proiektuetan txertatu ditzazkete. Azken finean, herriaren soinu artxibo bat osatzeko lehen pausuak eman dira, baina are garrantzitsuagoa dena, soinuen bidez uler dezakegun bai ondare gisara nahiz elkarbizitzarako balio modura erabilgarriak izango dira etorkizunean.
    webgune berria honako esteka jarraituz ikus daiteke: http://sartaguda.soinumapa.net
  • Artxiboaz gain, eta honi erabilgarritasuna eman aldera, AUDIOLAB elkarteak, herriko eskolarekin elkarlanean koaderno didaktiko bat osatu du. Koaderno honek beraz soinumapetan gordetako artxiboak hezkuntzaren arloan erabiltzeko aukera eskainiko dute.
  • Azkenik egitasmoaren azken fase honi amaiera bat ematearren, irailaren 29an larunbatez herritarrekin eta Arantxa Iturbe kazetariaren kolaborazio estimagarriarekin irratsaio publiko bat egingo da Sartagudako herriko plazan.

Tailerra: MARRAZUZENEAN DAGO GEZURRA. SOINUAREKIN ETA SOINUAREN BITARTEZ MAPEOAK EGIN @ Uharte zentroa

MARRAZUZENEAN DAGO GEZURRA. SOINUAREKIN ETA SOINUAREN BITARTEZ MAPEOAK EGIN
Hillel Schwartz & Xabier Erkizia
ekainak 11-15, Uharte zentroa, Uharte (Nafarroa)
Antolatzaileak: Uharte zentroa, audiolab – Tramontana
www.centrohuarte.es/eu/la-linea-es-el-engano-soinuarekin-eta-soinuaren-bitartez-mapeoak-egin

Jaio aurretik, mundua ia soinuaren bidez bakarrik mapeatzen dugu. Uteroan, leku sentsaziora modu egokian gerturatzen gara, gertuko edo urrutiko soinuen presentziaren arabera, soinu argiak edo lausoak, erritmikoak edo bat-batekoak, izan ere, bista, ukimena edo dastamena aukera fisikoek mugatuak daude.

Ostetrek fetuaren posizioa identifikatu dezakete egun, bai eta, hazkuntzaren trazua egin ultrasoinuak erabiliz; seigarren hilabetetik aurrera, fetua eta ongi garatutako bere entzumena, amaren gorputzarekiko bere kokalekua mapeatzen hasten da eta une berean, bere ama hizkuntzen mintzaira eta inflexioak antzematen hasten da.

Eta jaioberriek haurren monitore bidez gurasoen zaintza sonikoa pairatu dezaketen bitartean, gazteek euren soinu egoerak ikuskatzen jarraitzen dute. Beraz, argudiatu liteke, soinu-artearen inguruko praktika izan ordez, gure inguruaren soinu-mapak egitea uste duguna baino askoz naturalagoa dela.

Hala eta guztiz ere, Europako komertzio eta kultura gorenaren programa gisa, kartografia bisuala izan da hein handi batean (batzuetan ukimen bidezkoa, globo topografikoak kasu). Zer gertatuko litzateke soinura itzuliko bagina gure gorputzak, auzoak, nazioak, kontinenteak eta unibertsoa bera trazatzeko? Ez da espekulazio huts bat. Mendearen hiru laurdenetan, mediku, hirigile, ekologista akustiko, astronomo, itsas-komandante eta ozeanografoek lurralde biofisiko, geologiko, kultural, sozial, militar eta metropolitakoei zentzua emateko zundaketak oinarri izan dituzte. Ikasleek ikasketa akademikoak garatzeko, kontuan izaten dituzte soinuaren frekuentziak, gamak eta kidetasunak sirena, burrunbari, bozina eta su alarmak diseinatzerakoan; legegile eta arkitektoek soinu kodeak sortzen eta kontsultatzen dituzte hiri edo hiri inguruko paisaia eta soinu paisaia aintzat hartuz; jolas parkeetako eta jatetxeetako jabeek zein zinegileek soinuaren erabilera sofistikatua izan ohi dute giroa sortzeko, ibilbideak egitean eta memoria lantzean; baleontziek, arrantzaleek eta urpekariek harrapakinaren jarraipena egitean, teknologia goreneko sonarrak erabiltzen dituzte.

Hala eta guztiz ere, egia da gure eguneroko bizitzan ez ditugula soinuaren bidearen baitan antolatzen bidaia edo lanak, mapa horiek gurekin daramatzagula baieztatu dezakegun arren, nahiz eta sotilak eta ez oso sistematikoak izan, mapa akustiko-kognitibo hauek egiten edo esaten duguna baldintzatzen dute gauden lekuan egonda.

Koiuntura historiko hau, soinu kartografikoaren, bitarteko, metodo, meritu eta erresonantziaren pausu bakoitzean, gure gorputzetatik, komunitateetaraino, probintzietatik, muga nazionalak zeharkatzen dituzten ibai eta mendietara, zurrusta lasterretatik eta ekosistema globaletako izotz fluxuetatik, galaxietako materia beltzera ikertzea, intelektualki atsegingarria eta soziokulturalki ezinbestekoa zirudien. Entzutea alde batera utzi ez dugunez ikasketa prozesuetan, gehiago ikas dezakegu norabide guztietan entzuten duguna adierazten badugu.

PROGRAMAREN ESKEMA 

Soinuaren izaeraren sarrera batekin hasiko gara, bere espazialitateari eta irismen geoteknikoari (talka eta inportazioa) so eginez. Jarraian, kartografiaren moduak, bitartekoak eta ondorioak aztertuko ditugu soinuaren bidez, giza-gorputzetik hasita, komunitatera, polisera, planetara eta kosmoseraino iritsi arte.

Modu honetan, beti jo ahal izanen dugu soinu esperientzia intimo eta bertakora, muga kartografikoak zabaltzen ditugun eran eta soinuaren eta ohiko kartografiaren kontrasteak arakatzen ditugun heinean. Nola eragin dezake soinuak bultzatutako kartografia batek ohiko kartografiaren gaineko zalantzei? Nola eragin esaterako, lur eta ur masei, kurbadura eta topografia arazoei edo mugen aferari?

Zein elementu edo dilema ageri dira lehenengo planoan? Noiz komeni da gehiago soinu mapa bat edo beste mota bateko mapa bat? Abiapuntu galdera hauek hartuta, lantegiko partaideek soinu mapa propioak diseinatu eta osatuko dituzte, espazio berezi batean edo leku baten momentu zehatz batean zentratuz.

NORI ZUZENDUA DAGO?

Mapeoaren inguruan, batez ere soinu mapeoaren inguruan eta geografian interesa duten artista, sortzaile, eta pertsonei zuzendua.

DATA ETA ORDUTEGIAK

Ekainaren 11tik 15era, 15:30etik, 19:30era. Goizetan, parte hartzaileek proiektuak garatzeko tartea izanen dute baina nahi izanez gero, arratsaldez besterik etorri daitezke lantegira.

IZEN EMATEA

Izen emate kuota 15 eurokoa da

Bete formularioa ekainaren 3a baino lehen.

Iruñerriatik kanpo bizi diren pertsonentzat bidaia laguntza eskatzeko aukera dago, 100 euroko bost laguntza. Bost pertsonak baino gehiagok laguntza eskatzen badute, formularioko galdetegian oinarrituko gara laguntzak emateko.

ELKARLANA

Lantegi hau, Audiolabekin elkarlanean gauzatuko da Tramontana III proiektuaren baitan.

HILLEL SCHWARTZen INGURUAN

Hillel Schwartz kultura historialaria, poeta eta itzultzailea da. “Emergentzia”ren jatorriaren eta kontzeptu aldakorren inguruan egindako gaurkotasun ikerketengatik “Berlin Kultur-historia saria” jaso zuen 2014an Berlingo akademia Amerikarraren eskutik. Historiagile gisa soinuaren inguruko lanak egiteagatik ezaguna da (Making Noise: From Babel to the Big Bang, and Beyond, 2011), bai eta errepliken ingurukoengatik (The Culture of the Copy: Striking Likenesses, Unreasonable Facsimiles, 1996 eta 2014) eta dieten ingurukoengatik (Never Satisfied: A Cultural History of Diets, Fantasies, and Fat, 1986).

Sunny Jungekin elkarlanean hizkuntza korearretik egindako itzulpenen lana dira bi poesia bolumen: Kim Nam-jo, Rain, Sky, Wind, Port (2014); Ko Un, Abiding Places: Korea South and North (2006; Balcones sarian finalista).

2009 eta 2014 artean medikuntza kasuetako kudeaketa konpainia bateko sortzaileetako bat eta zuzendaria izan zen. Bertan, pazienteak arazo konplexuetan laguntzen saiatu ziren, horretarako mediku, botikari, gizarte langile, zaintzaile, senitarteko eta lagunen koordinazioa bultzatzen zutelarik. Esperientzia hau abiapuntu izanik sortu zen Long Days Last Days: A Down-to-Earth Guide for Those at the Bedside (2012).

Brandeis, Berkeley eta Yale unibertsitateetan graduatua, Hillel Schwartz ikertzaile independentea da, noizean behin, irakasle lanetan aritu da historia, literatura, ikasketa erlijiosoetan, komunikazioan eta ikusizko arte departamentuetan, azken aldiz Kaliforniako San Diego hiriko unibertsitatean, bertan, Sixth Collegeeko kurrikuluko zuzendaria izan zen kultura eta teknologia sailean. Estatu Batuetako artearen inguruko ikerketa publiko eta pribatu askotan ikertzaile izan da eta Hannoverreko EXPO200 The Future of the Past pabiloiko diseinuan parte hartu zuen.

XABIER ERKIZIAren INGURUAN

Soinu artista, irratiko esataria, itzultzailea eta kazetaria. Pertsona, soinua eta euskarri ezberdinen ikerketan oinarritzen da bere lana. Egoera, soinu instalazio, grabaketa, musika konposizio, irrati sorkuntza eta talde lan eta inprobisazio proiektuetan aritzen da. Europa, Amerika eta Asiako hainbat lekutan garatu ditu ekimenak azken 15 urteetan. 2000 urtean hasita Otras Músicas ERTZ festibala taldean zuzentzen du eta Artelekuko AUDIOLAB soinu laborategia koordinatzen du, maiztasunez komunikabide desberdinetan aritzen da batez ere prentsa idatzian eta irratian.

Lantegia – La línea es el engaño

Kartela: La línea es el engaño

Tailerra: SOUND-MAPPING: A critical history of sonic cartographies

SOUND-MAPPING: A critical history of sonic cartographies
Hillel Schwartz & Xabier Erkizia
martxoak 19-22, Santa Maria de Bigorio, Suitza.
Antolatzailea: SUPSI-DFA, FNS, audiolab
www.paesaggisonori.supsi.ch

Before we are born, we map the world almost exclusively by sound. In utero, we arrive at a sense of place more acutely by the presence of sounds close and distant, clear or muffled, rhythmic or sudden, than by touch, vision, and taste, which are as limited in physical range as smell is limited by its diffuse immediacy. While
obstetricians can now pinpoint the position and plot the growth of the fetus using ultrasound, from the sixth month on the fetus itself, its system of hearing well- developed, is sound-mapping its own position vis-à-vis the mother’s body and at the same time learning to recognize tonalities and inflections proper to its native languages. And while newborns and infants may come under sonic surveillance by parents deploying baby monitors, the very young are always monitoring their own situations more thoroughly by sound than by sight or touch, to which so much of the new world is out of range. One could argue, then, that it is “only natural” to sound-map our environs.

As a program of European commerce and high culture, however, cartography has been primarily visual (and occasionally tactile, as with topographic globes). What would happen if we should revert to sound to map our bodies, our neighborhoods, our nations, our continents, our very universe? This is no longer a speculative question. For three quarters of a century, physicians, urban planners, acoustic ecologists, astronomers, naval commanders, and oceanographers have been relying on various “soundings” to make sense of territories biophysical, geological, cultural, social, military, and metropolitical. People now make careers of considering the frequency, range, and familiarity of sounds in the design of sirens, buzzers, horns, and fire alarms; legislators and architects construct and consult noise codes that take into account urban or suburban landscapes and soundscapes; amusement park owners, restauranteurs, and film directors count on a sophisticated use of sound to establish ambience and paths of motion and memory; whalers, fishermen, and submariners track their prey with sonar. If in our daily lives we do not ostensibly organize our travels or tasks according to pathways of sound, we carry such maps with us, subtle or unsystematic as they may
be, and these acoustic-cognitive maps condition what we do or say wherever we are
. . . and, indeed, how we know where we have ended up.

At this historical juncture, then, it would seem at once intellectually rewarding and socioculturally vital to study the means, methods, merit, and resonance of sound- mapping at every turn, from our bodies to our communities, from our provinces to the rivers and mountains that cross national boundaries, from the jet streams and ice flows of global ecosystems to the dark matter and darker energy of the galaxies. As we have not forsaken the act of listening in the process of learning, we may learn even more by laying out what we hear when we listen in each and every direction.

Soinu-lantegia @ Tabakalera

AUDIOLAB: SOINU-LANTEGIA
IKUS-ENTZUNEZKO OBRETAKO AUDIOA Luca Rulloren eskutik

APIRILAK 14, LARUNBATA / 10:00-13:00 / 15:00-18:00
SORTZAILE GUNEA, Tabakalera
16-21 urte bitarteko pertsonei zuzendua. Tailerra dohan da baina izena ematea beharrezkoa da.

Ikus-entzunezko obretan soinuaren erabilerari hurbilketa kritikoa egiteko asmoz, soinua atzemateko tresnak erabiltzeko lehen tailer teknikoa aurkezten dugu. Taldeko praktikan eta esperimentazioan oinarritutako metodologia batetik abiatuta, zinema profesionalaren antzemate-estandarrak ezagutuko ditugu, adibide gisa setak eraikiz agertokian soinu-atzematearen askotariko errealitateak estaltzen ahalegintzeko. Elkarrizketak atzemateko metodoak, mikrofoniarako soluzioak pertsonaia batekin edo birekin, eta irudiarekin sinkronizatzeko denbora-kodearen erabilera eta konfigurazioa gainbegiratuko ditugu, eta wildtracketan estereoan atzemateko teknikak praktikatuko ditugu.

+more

AVALANCHE @ Punto de Vista


AVALANCHE un proyecto de Carlos Casas en colaboración con Xabier Erkizia y Luca Rullo

9-10 marzo, Polvorín de la Ciudadela, Iruñea-Pamplona
Proyecto en colaboración con el Festival PUNTO DE VISTA
www.puntodevistafestival.com

Punto de Vista Labs-ek hainbat artista bilduko ditu jaialdian elkarrekin sortzeko. Kasu honetan, Carlos Casas zinemagile eta artista gonbidatu du Avalanche#10 ikus-entzunezko muntaketa espezifikoa lantzera, soinu-bandarekin eta zuzeneko edizioarekin. Avalanchek Hichigh-era eramaten du ikuslea. Hichigh biztanlerik gabeko munduko hiri garaienetako bat da, herrialde ezezagunenetako eta urrunenetako batean kokatuta. Pamirren dago, Tajikistan eta Afganistan banantzen dituen mendilerroan; Pamir mendiak misteriotsuak bezain liluragarriak dira, eta tradizio zaharrenetako eta ongien kontserbatutako batzuen babeslekua. Avalanche site-specific motako proiektua da, kokapenaren, jaialdiaren edo hartzen duen lekuaren arabera sortu eta garatutakoa. Punto de Vistarako hamargarren “berraragiztapen” honetarako, AUDIOLAB soinu-departamentuko koordinatzaile den Xabi Erkizia soinu-artista eta musikariaren laguntza izango du.
Jaialdiak iraungo duen astean, Zitadelako bolborategia laborategi ireki eta saiakera-areto bihurtuko da, ikus-entzunezkoen inprobisazio-saioekin eta zuzeneko edizio-saioekin. Ostegunetik larunbatera zabalik egongo da eta martxoaren 10ean jende guztiarentzako amaiera-ikuskizuna eskainiko da.

CARLOS CASAS
Carlos Casas Bartzelonan jaio zen eta Parisen bizi da, eta nazioartean saritutako zinemagile eta artista da. Zinema, artea eta etnografia interesatzen zaizkio eta bere lanak xehetasunez dokumentatzen dituen eta ikuslearen, kokapenen eta jendearen arteko lotura sortzen duten ikus-entzunezko esperientzia inguratzaileak eta kontenplaziozkoak dira.

XABI ERKIZIA
Soinu-artista, irratiko esataria, ekoizlea eta kazetaria da. Bere lanak pertsonen, soinuaren eta euskarri desberdinen ikerketa du ardatz. Hainbat egoeratako probak, soinu-instalazioak, grabazioak, musika-konposizioak, irratirako sorkuntzak, lankidetza-proiektuak edo taldeko inprobisazioak egiten ditu. Azken 15 urte hauetan, Europa, Amerika eta Asiako hainbat lekutan garatu du bere jarduera. 2000. urteaz geroztik, ERTZ Beste Musika Batzuen Jaialdiaren zuzendarikidea da.

     

Entzute eta grabaketa tailerra @ Pasaia

Entzute eta grabaketa tailerra Audiolabekin
2018/02/04 (10:00-17:00)
Lekua / Topalekua: Bidebietako Frontoia, Serapio Mujika pasealekua, 24-26
Doakoa. Aurretiko esperientziarik ez da behar, baina bai grabazio eta entzuketaren inguruko nolabaiteko jakinmina.
16 urtetik aurrera. Izena ematea beharrezkoa da: 943 453526 / cristinaenea@donostia.eus

Prestakuntza-saioa Pasaiako badian egingo da. Saio horretan hainbat grabazioteknikarekin esperimentatuko da mikrofonoak eta beste transduktore txiki batzuk (kontaktuzko mikrofonoak, hidrofonoak…) erabiliz. Tailerra grabazioaren inguruko zaletasuna edo jakinmina duen ororentzat dago irekia, eta baita ikus-entzunezko sormeneko profesional, landa-ikerlari,dokumentalista, ekologista eta field-recordingean edo autoprodukzio musikalean interesa dutenentzat ere.

Antolatzaileak: Audiolab / Tramontana – Cristina Enea – Ingurumen baliabide etxea

     

MICRO-FM tailerra @ Eibar

Lantegia:
MICRO-FM Zure irrati estazio propioa eraiki
2017 ko abenduak 4 igandea – 11:00-14:00 + 15:30-17,30.  ARRATE KULTUR ELKARTEA, Eibar (Gipuzkoa)
Izen ematea: hirikiten@gmail.com (plaza mugatuak)
Antolatzailea: HIRIKITEN

Zer da FM irrati emisora bat? Nola funtzionatzen du? Zer behar duzu halako bat egiteko? Nola funtzionatzen du? Lantegi honen bidez halako galderei erantzutea bilatzen dugu, baina ez da hori helburu bakarra. Teknologia hauek eskaintzen dituzten sorkuntzarako aukerak aztertu eta FMaren oinarrizko funtzionamendua, baita haren mugak eta arauak ere ezagutuko ditugu. Parte hartzaiek beraien irrati-experimentuak praktikan jarri ahalko dituzte tailer honetan.