Ekitaldiak

Zure espazioan soinuari nahiz musikari buruzko ekitaldiren bat antolatu nahi baduzu,  ekitaldiei buruz laguntza behar  baduzu edo zuk antolatzen duzun ekitaldiren batean bestelako soinuzko ekitaldiak egin-pentsatu-sortu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Azken 10 urteotan AUDIOLABek hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, erakunde, espazio eta egitarau desberdinekin elkarlanean. Halanola, 2003tik 2012ra Donostiako Arteleku arte garaikideko zentroaren urteko egitarauaren barnean ekitaldi mordoa antolatu izan du, halanola kontzertuak, erakusketak, jardunaldiak, tailer teorio-praktikoak, argitalpenak etabar.
Modu berean Donostiako Cristina Enea ingurumen etxearekin ere elkarlan ildo sendoa darama, besteak beste SOINU PAISAIAK, ENTZUNGOR, ZOOO II, HIDROLOGIKAK eta bestelako ekitaldi-erakusketen antolakuntzan parte hartuz. Hiri beretik atera gabe, Tabakalera egitasmoarekin ere elkarlan zenbait osatu ditu AUDIOLABek, EGIATIK eta TABAKALERA SOINUTAN erakusketak edo ERTZ jaialdiaren 10. urteurreneko kontzertuak antolatuz.
Aipatu erakundeez gain, AUDIOLABek bertako nahi nazioarteko hainbat elkarte eta kultu eragilekin egin izan eta egiten du lan, halanola SONM fonoteka, UPV/EHU, SONOSCOP, RODZROZA edo LIVE!IXEM, ELECTROGRAPH, SENSXPERIMENT jaialdiak etabar luze bat.

Honako ekitaldi motak antolatzen ditugu:

  • Kontzertuak: Musika esperimentalak, enkarguzko lanak, kontzertu monografikoak, atzerriko nahiz bertako musikariekin…
  • Erakusketak: Soinuaren eta entzumenaren kulturari buruzko erakusketa espezializatuak eta/edo pedagogikoak
  • Instalazioak: Soinuaren fenomenologian oinarriturik osatutako instalazio artistikoak, zentzumenen arreta jasotzeko pentsatuak
  • Tailerrak: Haur, heldu, gazte edo ezinduentzako tailer teoriko nahiz praktikoak (ikus tailerrak atala)
  • Hitzaldiak: Soinuen unibertsoari eta entzumenari buruzko hitzaldiak, jardunaldien antolakuntza…
  • Ibilaldiak: Entzuteko ibilaldiak, soinuzko paseoak, entzuteko txangoak
  • Dokumentazio lanak: Gai edo leku jakin batean kalitate haundiko grabaketak egiteko proiektuen diseinua eta sorkuntza
  • Soinumapak sarean: Leku jakin bati buruzko soinumapa bat sortu nahi baduzu, guk erakutsiko dizugu nola
  • Audio-gidak: Telefono mugikorrak erabiliz kasko bidez entzuteko ibilaldiak. Erabilera anitzekoak: turismoa, literatura, ibilbide historikoak… (ikus audiogidak atala)