Soinu artean – Euskadi irratia

Astelehenero, ilunabarreko 20etan SOINU ARTEAN, Arratsean, EUSKADI IRRATIAn

2011ko irailan Arantxa Iturbek zuzentzen duen Euskadi Irratiko Arratsean-Arratsaldekoa saioak, astelehenak soinuei eta entzumenari eskaintzea erabaki zuen, Soinu artean sortuz.
Azken 5 urteotan kolaboratzaile izan duen Xabier Erkiziarekin, Audiolab elkartearekin elkarlanean eta Tabakaleraren laguntzarekin, astelehenero irratia estudiotik atera eta mikrofonoak soinu ehizan jartzen ditu irrati saio honek, formatu berriak, irratirako esperimentuak eta bertzelako mikro(fono)-abenturak proposatuz.

Saio gehienak online topatu daitezke  Eitb.com webgunean, baina guk ere laister jarriko ditugu saio guztiak sarean, oraingoan kalitate haundiko mp3 artxiboetan.