A(RR) Edizioak

elsarecords.bandcamp.com

ARR Edizioak, 2019an Donostiako ELSA records disketxearekin elkarlanean eta FRANZISKA diseinatzaile taldearen laguntzarekin martxan jarritako egitasmoa da.  70ko hamarkadatik gaurdaino Euskal herriko musika esperimentalen inguruko ondarea balioan jarri eta zabaltzeko helburuarekin, edizioak, akzioak (entzunaldi, instalazio, hitzaldi…) eta argitalpenak (binilo-liburu eta CD-liburu) jorratu nahi ditu. Egitasmoaren muina osatzen duten lanen corpus honetan, estilo eta genero ezberdinetako lanak topa ditzazkegu: Izaera esperimentaleko musika praktiken testuinguruan sortutako lanak, baita musikaren ekoizpen sistemetatik haratago joanez, beti ere soinuzko izaera mantenduz, soinu artea, soinu diseinua edo entzunezko etnografia bezalako alorretan koka daitezken beste hainbat lan.

Argitaratutako erreferentziak:
a(rr)#1  ANDRES DOÑATE: Gliss (1985-2004) / 2 x LP (arr, 2019)
a(rr)#2 JEAN-LUC GUIONNET: Arantzazu close & far / LP (arr, 2020) – ekoizpen prozesuan-
a(rr)#3 ALEX MENDIZABAL: Discus record / edizio mugatua  (arr, 2020) – ekoizpen prozesuan-
a(rr)#4 ALEX MENDIZABAL: Partiturak (1987-1997) / partitura kutxa (arr, 2020) – ekoizpen prozesuan-