ZoOo II

ERAKUSKETA: ZoOo: HITZ BASATIA
Ikusentzunezko edukiak dituzten 4 monitore + 2 soinu instalazio + dokumentazio espazioa + ekitaldi gehigarriak (zine emanaldiak, kontzertuak, hitzaldiak…)
Erakusketa programatu nahi bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan.

ZoOo kultur antropologia, biologia eta praktika artistikoak bezalako alor ezberdinetatik abiatuta animaliaren figurari buruzko elkarrizketa proposatzen duen erakusketa egitasmoa da. Hain ikasia nahiz hurbila eta aldiberean arrotza bezain arraroa zaigun unibertso hortara, animalien unibertsora alegia egindako hurbilketa ariketa da. Helburu horrekin 2009ko udan ospatu zen ZoOo-ren lehen saioak animalien ikusizko edo irudi-errepresentazioari so egin zion bezala, bigarren jardunaldi hauek aldiz fenomeno akustikoa izango dute abiapuntu, entzumenaren bidez mundu paralelo hau ezagutzeko parada eskainiz. Soinu bakoitza modu jakin batean entzuten eta baliatzen erakutsi diguten jakintza eredu ofizialak gaindituz, hitz eta kantuen eskutik eramaten uzteko gonbidapena da honako hau. Horrelako ariketa batek irekitzen dituen ikuspegi berriek animalien soinuzko unibertso zabal hori hobe aditzen, nahiz ez konprenitu, erakutsiko digute.

ZoOo Cristina Enea fundazioak sortutako egitasmoa da, Donostiako Arteleku arte garaikideko zentruko Audiolab sailarekin eta Vitoria-Gasteizko Proyecto Amarika Proiektuarekin elkarlanean garatutakoa eta Donostiako Aquariumaren parte hartzearekin.