Liburuak

AUDIOLABen ekimen eta aktibitateen artean argitalpen digitalez gain argitalpen fisikoak ere egin izan ditugu. Hauetako aunitz elkarteko kideek egindako ikerketa egitasmoen emaitzak dira, artista eta argitaletxe desberdinekin egindako elkarlanak etabar.

NADER KOOCHAKI: Soineko Paisaia
(Ekoizpen pribatua / audiolab / Bulegoa z/b. 2016)
2 argitalpen + poster + 3 x 12″ko binilozko disko
270 aleko argitaraldi mugatua

Soineko Paisaia Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxiboa da. Artzaintzaren inguruan argitaratu diren lanak ugariak izanik ere, entzumenean arreta jarri duten lanak urriak dira. Soinu paisaiaren ehuntzean artziantzak duen eragina agerian jarriz, antropologiaren diziplina eduki berriz hornituko duen egitasmoa da. Soinuaren izaera lurrunak hizkuntzaren egitura zurrunekin topo egiten duenean ekologiari antzemateko material berriak sortzen dira. Haiei erreparatuz, naturaren mintzetatik gizakiaren mintzairetara goaz, zurrundu ezinik, beti lurrun den giroan.

 

1-8 ONA
A/A: DENBORA GALDUZ / TEMPOA JASOZ (S.P.A.P.S 2)
(audiolab, 2016)
Kolaboratzaileak: Alex Mendizabal, Xabier Erkizia, Peito Castelo
downloadfile DEBORA GALDUZ / TEMPOA JASOZ (PDF)

Argitalpen hau 2014ko udan Arantzazuko Gandiaga Topagunean egindako izen bereko ekitaldairen ondorio da. Bertan praile eta idazle izan zen Bitoriano Gandiagak 1996an argitaratu eta guztiz ezezaguna den DENBORA izeneko liburuxka oinarri hartuz, haren faksimil modura jatorrizko liburuaren berrirakurketa moduko ariketa aurkezten du bertsio berri eta esperimental honek.

 


 
A/A: NOISE & CAPITALISM / RUIDO Y CAPITALISMO

(audiolab / arteleku, 2009)

Kolaboratzaileak: Ray Brassier, Emma Hedditch, Matthew Hyland, Anthony Iles, Sara Kaaman, Mattin, Nina Power, Edwin Prévost, Bruce Russell, Matthieu Saladin, Howard Slater, Csaba Toth, Ben Watson.

Editoreak: Mattin & Anthony Iles

downloadfile NOISE & CAPITALISM (PDF ingelesez)   | downloadfile RUIDO Y CAPITALISMO (PDF gazteleraz)

http://blogs.audio-lab.org/noise_capitalism/ (itxita)

Liburu hau bizitzen ari garen egoera ulertzeko tresna bat da, kapitalismoak gure praktikak eta subjektibotasunak zehazten dituen modua ikusteko. Gaur egungo alienazioa ikertzen du, inprobisazio eta zarata praktikek une emantzipatzaileak eduki edo eragin ditzaketen jakiteko asmoz; aldi berean, praktika horiek aipatu uneak luza ditzaketen harreman sozial batzuk nola erakusten dituzten ere aztertzen du. Gure musika sortzean inguratzen gaituzten baldintzek guk musika egiteko dugun moduan eragina baldin badute, saia gaitezen orduan horien bitartez sentitzen, horiek ahalik eta gehien ulertzen eta, ondoren, saia gaitezen baldintza horiek aldatzen. info gehiago

 

A/A: ERTZ 2000-2009

(ERTZ, 2010)

downloadfile

http://www.ertza.net

ERTZ elkartearen eta izen bereko Bertze musiken jaialdiaren lehen 10 urteen jarduna erakusten duen liburua da. Liburuak jaialdiaren edizio desberdinen argazki, kronika, iritzi, poster eta bestelako datuak biltzen ditu. Hamar urtez entzundako guztian oinarritutako memoria kolektiboa osatzeko ariketa.

1044

A/A: S.P.A.P.S.

(ERTZ-audiolab, 2005)

Kolaboratzaileak:¬†Alex Mendizabal, Curva Chiusa, Xabier Erkizia, Edorta Izarzugaza, Marcello Liberato, Bruce McClure, Chris Blazen, Joseba Irazoki, Oier Etxeberria, Edorta Jimenez…

downloadfile s.p.a.p.s (PDF)

Argitalpen hau 2005eko udan Arantzazun egin zen ekitaldiaren emaitza gisara ulertu behar da. Orduko hartan soinu paisaiei eskainitako egun bat antolatu genuen ERTZ eta ALEX MENDIZABALek, kontzertu, soinu-gertakizun, soinu ibilaldi eta idatzien irakurketarekin. Hain zuzen, irakurketa honetarako, hainbertze soinu sortzaile eta idazleri KONTZERTU TEORIKOAK egiteko gonbidapena luzatu genuen, alegia idatzizko eta hitzezko kontzertuak. Hala, liburuxka honek orduan bildutako autore aunitzen eta hizkuntza desberdinetan idatzitako hainbat testu erakusten ditu.