ENTZUNGOR

ERAKUSKETA: ENTZUNGOR: Soinuak eta gu
8 informazio panel + soinu instalazioa + dokumentazio zentrua + ekitaldi gehigarriak (bideo emanaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak..)
Erakusketa programatu nahi bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan.

ā€œIkusi, ukitu, dastatu, usaindu, entzunā€¦zentzumenen bidez jasotzen eta sentitzen dugu gure ingurunea, eta ingurune hori da gu garen bezala egiten gaituena ere. Entzumenaz, soinuaz, soinu inguruneazā€¦arituko gara hemen. Entzungor jarri diogu izena erakusketari, eta hain zuzen, galdera egin beharko genioke geure buruari, ez ote garen benetan entzungor; ez ote dugun benetan, ikusi gabe begiratu esan ohi den moduan, aditu gabe entzuten.ā€

Entzungor es una una exposiciĆ³n que refleja los conflictos entre el sonido y nuestra escucha.
No podemos dejar de escuchar. El sonido en nuestro entorno y nuestro entorno mediante el sonido cambian constantemente nuestra forma de ser, nuestra forma de comunicar. Por tanto, podemos deducir que el sonido tiene suficientes cualidades para retratar los cambios de nuestras sociedades.

Helburuak:
– Soinuari buruzko galderei erantzuteko balioko duen soinu-inguruneari buruzko tresna pedagogiko, komunikatzaile eta eraginkorra sortu.
– Gure soinu-ingurunearen eta entzumenaren artean sortzen diren arazo eta erlazioak islatu.
– Soinua zer den, nola entzuten dugun, soinu bakoitza nola ulertzen dugun, eta har ditzaken esanahi bakoitza erakutsi.
– Soinuak egungo gizarteetan jokatzen duen papera aztertu.
– Kutsadura akustikoari buruzko kontzientzia ekologikoa eta sentsibilitatea indartu.
– Soinuaren kultura berri, ekologiko eta eguneratua sustatu.

Erakusketaren atalak:
1. Soinuaren formak
2. Soinuak eta gu: Entzumenaren ekologia
3. Soinuzko memoria
4. Soinu artxiboak
5. Soinua arte bezala: Aurrekariak
6. Soinua arte bezala: Gaur egun
7. Dokumentazio espazioa