Mikrofono sorkuntza

TAILERRA: DIY Mikrofoniak
Nork: Iñigo Telletxea (Musikaria, Ertz elkarteko kidea)
Tailerrean parte hartzeko ez da jakintza berezik behar.
Tailerraren ordutegia proposamenaren arabera moldatu daiteke.

Denok mikrofonotzat ulertzen dugun gailu (airearen bibrazioak jaso eta itzultzen dituen tresna mekanikoa) horrez gain, gure inguruneko soinuak -kasu batzuetan gure entzumenarentzako entzunezinak- jasotzeko metodo desberdinak daude. Elektronika jakintza oso oinarrizko batekin eta gutxienezko aurrekontuarekin mikrofono mota desberdinak egin daitezke, gertaera akustiko mordoa jasotzeko baliagarriak izan daitezkenak: materiale fisikoen bibrazioak, eremu elektromagnetikoak, argi frekuentziak eta orokorrean soinu paisaia deitzen diogun hori osatzen duten bestelako fenomeno naturalak.

Tailer honen helburua tresna edo ezohiko mikrofono hauek egiten ikastea eta hauekin lehen bait lehen praktikatzen hastea da.