Soinu laborategia @ Uharte Centroan

Ikus-entzunezko obretan soinuaren erabilerara modu kritikoan hurbiltzeko asmoarekin, soinua hartzeko tresnak erabiltzeko lehen tailer tekniko bat eskainiko dugu. Talde-jardunean eta talde-esperimentazioan oinarritutako metodologia oinarri hartuta, zinema profesionalean erabilitako soinu harrapatze estandarrak arakatuko ditugu, ereduzko setak eraikiko ditugu, eszenako soinuaren kaptazioan dauden errealitate desberdinak estaltzen saiatzeko. Labur-labur, elkarrizketak jasotzeko metodo batzuk ikusiko ditugu eta pertsonaia batekin edo gehiagorekin grabaketak egiteko mikrofoniarako soluzioak, estudioan grabatzeko lokuzioak, audioa multipista programetan editatzen eta soinua espazioratzeko aukera batzuk aztertuko ditugu. Uharte Zentroko laborategia aprobetxatuz, eskura dauden tresnak eta espazioak erabiliko ditugu proiektu kolektibo txiki bat garatzeko.

 

ZEINI ZUZENDUA?

Artistak, ikasleak, sortzaileak edo soinu-artean interesa duen edozein pertsonari zuzendua.

 

DATAK ETA ORDUTEGIAK

Urriak 18 – 21

15:30 – 19:30

 

Lantegi teknikoa | Soinu laborategia: Mikrofonoek ez dute entzuten