AUDIOLAB SARTAGUDA @ Landarte2018

sartaguda.soinumapa.net

2018ko Landarteren, alegia Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren arte eta landa eremuko programaren barnean AUDIOLAB elkarteak osatutako egitasmoaren helburu nagusia Sartagudako bizilagunekin entzumenaren garrantziari buruzko ikerketa eta hausnarketa eragitea da. Egitasmoaren emaitzak hainbat forma ezberdin hartu ditu eta hala kontsultatu daitezke: Soinu mapa elkarreragile baten bidez, lantaldean egindako irratsaioaren bidez edo koadernotxo pedagogikoaren bidez. Azken finean Xabier Erkizia eta Luca Rullo soinu artistek proposatutako lanak gure entzuteko moduak birpentsatu eta zergatik ez, belarri bidez errealitatea ulertzeko modu berriak eraikitzea du amets.

Herriko bizilagunekin egindako elkarlan emankorraren emariak bapatean neurtzea zaila bada ere, dimentsio hauetako (elementu fisikorik gabeko) proiektuek hala eskatzen baitute, elkarrekin egindako lanaren emaitzak ugariak izan dira, eta ez soilik orain, baizik etorkizunean herriarentzako erabilgarriak izango diren hainbat tresna ere utziko ditu:

  • Alde batetik AUDIOLAB elkarteak 2005etik kudeatzen duen SOINUMAPA.NET webgunean entzungai jarri ditugu Sartagudan egindako grabaketa guztiak. Denetara 70 grabaketa inguru dira, eta azken saioaren ondotik 100era iritsiko dira. Grabaketa hauek eztabaida kolektibo baten ondorio izan dira eta bizilagunak izan dira hein haundi batean soinuen aukeraketa egin dutenak.
  • Egindako grabaketa bilketak ahalik eta modu zehatzenean erakuste aldera, AUDIOLAB elkarteak Sartagudarako propio egindako webgune bat martxan jarri du. Plataforma digital honetan bizilagunek grabaketa horiek entzun, deskargatu, berrerabili eta bestelako proiektuetan txertatu ditzazkete. Azken finean, herriaren soinu artxibo bat osatzeko lehen pausuak eman dira, baina are garrantzitsuagoa dena, soinuen bidez uler dezakegun bai ondare gisara nahiz elkarbizitzarako balio modura erabilgarriak izango dira etorkizunean.
    webgune berria honako esteka jarraituz ikus daiteke: http://sartaguda.soinumapa.net
  • Artxiboaz gain, eta honi erabilgarritasuna eman aldera, AUDIOLAB elkarteak, herriko eskolarekin elkarlanean koaderno didaktiko bat osatu du. Koaderno honek beraz soinumapetan gordetako artxiboak hezkuntzaren arloan erabiltzeko aukera eskainiko dute.
  • Azkenik egitasmoaren azken fase honi amaiera bat ematearren, irailaren 29an larunbatez herritarrekin eta Arantxa Iturbe kazetariaren kolaborazio estimagarriarekin irratsaio publiko bat egingo da Sartagudako herriko plazan.