COPY YOUR IDOLS! (2007)


COPY YOUR IDOLS! Plunderphonia, jabetza eta kopia  jardunaldiak 2007an ospatu ziren Bilbo eta Donostian, PERIFERIAK07 jaialdiaren egitarauaren barne. Miren Jaio, Oier Etxeberria eta Xabier Erkiziak osatutako talde kuratorialak izenburuak azaltzen duen gaiaren inguruan hausnarketak proposatu zituzten hainbat kontzertu, entzunaldi, hitzaldi, mahai inguru, lantegi, instalazio eta performance aurkeztu zituen. Jardunaldiak amaitutakoan, Arteleku zentruko zerbitzari desagertuan egon zen webgune batek erakutsi zituen ekitaldi ezberdinek emandako hainbat ondorio eta dokumentazio.

JATORRIZKO AURKEZPEN TESTUA:
“Edizioa” gai nagusitzat duen Periferiak07 egitasmoa audioari eta musikari “begira” jarri zaio COPY YOUR IDOLS! ekitaldi-jardunaldien bitartez. Heldu den ekainean eta uztailan bi astez Bilbon eta Donostian ospatuko diren jardunaldi hauetan nagusiki kopia eta jabetzea sortze tresna bezala erabiliz edo gaitzetsiz lan egiten duten sortzaile eta pentsalariak bilduko dira, beraien lana eta hauetan aurki daiteken diskurtsoa ezagutzera emateko. Hartara, JOHN OSWALDVICKI BENNETT aka PEOPLE LIKE US, ORNITORRINKUS, ALEX MENDIZABAL, GOTZON ARRIZABALAGA, PEDRO G. ROMERO, DISCOTECA FLAMING STAR, NATE HARRISON, CUCINEMA DI GENZANORICK PRELINGEReRIKm eta VOLUBLE talde, artista eta egitasmoek hartuko dute parte.
Bilboko ekitaldiak EHUren “Artea eta kultura” jardunaldien barnean kokatzen dira (ikus informazioa), Donostiakoak berriz Artelekuren egitarauaren barnean, denak Periferiak07k aurtengo edizio berezian eskaintzen duen egitarau zabalaren parte izanik.