Tailerra: MARRAZUZENEAN DAGO GEZURRA. SOINUAREKIN ETA SOINUAREN BITARTEZ MAPEOAK EGIN @ Uharte zentroa

MARRAZUZENEAN DAGO GEZURRA. SOINUAREKIN ETA SOINUAREN BITARTEZ MAPEOAK EGIN
Hillel Schwartz & Xabier Erkizia
ekainak 11-15, Uharte zentroa, Uharte (Nafarroa)
Antolatzaileak: Uharte zentroa, audiolab – Tramontana
www.centrohuarte.es/eu/la-linea-es-el-engano-soinuarekin-eta-soinuaren-bitartez-mapeoak-egin

Jaio aurretik, mundua ia soinuaren bidez bakarrik mapeatzen dugu. Uteroan, leku sentsaziora modu egokian gerturatzen gara, gertuko edo urrutiko soinuen presentziaren arabera, soinu argiak edo lausoak, erritmikoak edo bat-batekoak, izan ere, bista, ukimena edo dastamena aukera fisikoek mugatuak daude.

Ostetrek fetuaren posizioa identifikatu dezakete egun, bai eta, hazkuntzaren trazua egin ultrasoinuak erabiliz; seigarren hilabetetik aurrera, fetua eta ongi garatutako bere entzumena, amaren gorputzarekiko bere kokalekua mapeatzen hasten da eta une berean, bere ama hizkuntzen mintzaira eta inflexioak antzematen hasten da.

Eta jaioberriek haurren monitore bidez gurasoen zaintza sonikoa pairatu dezaketen bitartean, gazteek euren soinu egoerak ikuskatzen jarraitzen dute. Beraz, argudiatu liteke, soinu-artearen inguruko praktika izan ordez, gure inguruaren soinu-mapak egitea uste duguna baino askoz naturalagoa dela.

Hala eta guztiz ere, Europako komertzio eta kultura gorenaren programa gisa, kartografia bisuala izan da hein handi batean (batzuetan ukimen bidezkoa, globo topografikoak kasu). Zer gertatuko litzateke soinura itzuliko bagina gure gorputzak, auzoak, nazioak, kontinenteak eta unibertsoa bera trazatzeko? Ez da espekulazio huts bat. Mendearen hiru laurdenetan, mediku, hirigile, ekologista akustiko, astronomo, itsas-komandante eta ozeanografoek lurralde biofisiko, geologiko, kultural, sozial, militar eta metropolitakoei zentzua emateko zundaketak oinarri izan dituzte. Ikasleek ikasketa akademikoak garatzeko, kontuan izaten dituzte soinuaren frekuentziak, gamak eta kidetasunak sirena, burrunbari, bozina eta su alarmak diseinatzerakoan; legegile eta arkitektoek soinu kodeak sortzen eta kontsultatzen dituzte hiri edo hiri inguruko paisaia eta soinu paisaia aintzat hartuz; jolas parkeetako eta jatetxeetako jabeek zein zinegileek soinuaren erabilera sofistikatua izan ohi dute giroa sortzeko, ibilbideak egitean eta memoria lantzean; baleontziek, arrantzaleek eta urpekariek harrapakinaren jarraipena egitean, teknologia goreneko sonarrak erabiltzen dituzte.

Hala eta guztiz ere, egia da gure eguneroko bizitzan ez ditugula soinuaren bidearen baitan antolatzen bidaia edo lanak, mapa horiek gurekin daramatzagula baieztatu dezakegun arren, nahiz eta sotilak eta ez oso sistematikoak izan, mapa akustiko-kognitibo hauek egiten edo esaten duguna baldintzatzen dute gauden lekuan egonda.

Koiuntura historiko hau, soinu kartografikoaren, bitarteko, metodo, meritu eta erresonantziaren pausu bakoitzean, gure gorputzetatik, komunitateetaraino, probintzietatik, muga nazionalak zeharkatzen dituzten ibai eta mendietara, zurrusta lasterretatik eta ekosistema globaletako izotz fluxuetatik, galaxietako materia beltzera ikertzea, intelektualki atsegingarria eta soziokulturalki ezinbestekoa zirudien. Entzutea alde batera utzi ez dugunez ikasketa prozesuetan, gehiago ikas dezakegu norabide guztietan entzuten duguna adierazten badugu.

PROGRAMAREN ESKEMA 

Soinuaren izaeraren sarrera batekin hasiko gara, bere espazialitateari eta irismen geoteknikoari (talka eta inportazioa) so eginez. Jarraian, kartografiaren moduak, bitartekoak eta ondorioak aztertuko ditugu soinuaren bidez, giza-gorputzetik hasita, komunitatera, polisera, planetara eta kosmoseraino iritsi arte.

Modu honetan, beti jo ahal izanen dugu soinu esperientzia intimo eta bertakora, muga kartografikoak zabaltzen ditugun eran eta soinuaren eta ohiko kartografiaren kontrasteak arakatzen ditugun heinean. Nola eragin dezake soinuak bultzatutako kartografia batek ohiko kartografiaren gaineko zalantzei? Nola eragin esaterako, lur eta ur masei, kurbadura eta topografia arazoei edo mugen aferari?

Zein elementu edo dilema ageri dira lehenengo planoan? Noiz komeni da gehiago soinu mapa bat edo beste mota bateko mapa bat? Abiapuntu galdera hauek hartuta, lantegiko partaideek soinu mapa propioak diseinatu eta osatuko dituzte, espazio berezi batean edo leku baten momentu zehatz batean zentratuz.

NORI ZUZENDUA DAGO?

Mapeoaren inguruan, batez ere soinu mapeoaren inguruan eta geografian interesa duten artista, sortzaile, eta pertsonei zuzendua.

DATA ETA ORDUTEGIAK

Ekainaren 11tik 15era, 15:30etik, 19:30era. Goizetan, parte hartzaileek proiektuak garatzeko tartea izanen dute baina nahi izanez gero, arratsaldez besterik etorri daitezke lantegira.

IZEN EMATEA

Izen emate kuota 15 eurokoa da

Bete formularioa ekainaren 3a baino lehen.

Iruñerriatik kanpo bizi diren pertsonentzat bidaia laguntza eskatzeko aukera dago, 100 euroko bost laguntza. Bost pertsonak baino gehiagok laguntza eskatzen badute, formularioko galdetegian oinarrituko gara laguntzak emateko.

ELKARLANA

Lantegi hau, Audiolabekin elkarlanean gauzatuko da Tramontana III proiektuaren baitan.

HILLEL SCHWARTZen INGURUAN

Hillel Schwartz kultura historialaria, poeta eta itzultzailea da. “Emergentzia”ren jatorriaren eta kontzeptu aldakorren inguruan egindako gaurkotasun ikerketengatik “Berlin Kultur-historia saria” jaso zuen 2014an Berlingo akademia Amerikarraren eskutik. Historiagile gisa soinuaren inguruko lanak egiteagatik ezaguna da (Making Noise: From Babel to the Big Bang, and Beyond, 2011), bai eta errepliken ingurukoengatik (The Culture of the Copy: Striking Likenesses, Unreasonable Facsimiles, 1996 eta 2014) eta dieten ingurukoengatik (Never Satisfied: A Cultural History of Diets, Fantasies, and Fat, 1986).

Sunny Jungekin elkarlanean hizkuntza korearretik egindako itzulpenen lana dira bi poesia bolumen: Kim Nam-jo, Rain, Sky, Wind, Port (2014); Ko Un, Abiding Places: Korea South and North (2006; Balcones sarian finalista).

2009 eta 2014 artean medikuntza kasuetako kudeaketa konpainia bateko sortzaileetako bat eta zuzendaria izan zen. Bertan, pazienteak arazo konplexuetan laguntzen saiatu ziren, horretarako mediku, botikari, gizarte langile, zaintzaile, senitarteko eta lagunen koordinazioa bultzatzen zutelarik. Esperientzia hau abiapuntu izanik sortu zen Long Days Last Days: A Down-to-Earth Guide for Those at the Bedside (2012).

Brandeis, Berkeley eta Yale unibertsitateetan graduatua, Hillel Schwartz ikertzaile independentea da, noizean behin, irakasle lanetan aritu da historia, literatura, ikasketa erlijiosoetan, komunikazioan eta ikusizko arte departamentuetan, azken aldiz Kaliforniako San Diego hiriko unibertsitatean, bertan, Sixth Collegeeko kurrikuluko zuzendaria izan zen kultura eta teknologia sailean. Estatu Batuetako artearen inguruko ikerketa publiko eta pribatu askotan ikertzaile izan da eta Hannoverreko EXPO200 The Future of the Past pabiloiko diseinuan parte hartu zuen.

XABIER ERKIZIAren INGURUAN

Soinu artista, irratiko esataria, itzultzailea eta kazetaria. Pertsona, soinua eta euskarri ezberdinen ikerketan oinarritzen da bere lana. Egoera, soinu instalazio, grabaketa, musika konposizio, irrati sorkuntza eta talde lan eta inprobisazio proiektuetan aritzen da. Europa, Amerika eta Asiako hainbat lekutan garatu ditu ekimenak azken 15 urteetan. 2000 urtean hasita Otras Músicas ERTZ festibala taldean zuzentzen du eta Artelekuko AUDIOLAB soinu laborategia koordinatzen du, maiztasunez komunikabide desberdinetan aritzen da batez ere prentsa idatzian eta irratian.

Lantegia – La línea es el engaño

Kartela: La línea es el engaño