Soinu-lantegia @ Tabakalera

AUDIOLAB: SOINU-LANTEGIA
IKUS-ENTZUNEZKO OBRETAKO AUDIOA Luca Rulloren eskutik

APIRILAK 14, LARUNBATA / 10:00-13:00 / 15:00-18:00
SORTZAILE GUNEA, Tabakalera
16-21 urte bitarteko pertsonei zuzendua. Tailerra dohan da baina izena ematea beharrezkoa da.

Ikus-entzunezko obretan soinuaren erabilerari hurbilketa kritikoa egiteko asmoz, soinua atzemateko tresnak erabiltzeko lehen tailer teknikoa aurkezten dugu. Taldeko praktikan eta esperimentazioan oinarritutako metodologia batetik abiatuta, zinema profesionalaren antzemate-estandarrak ezagutuko ditugu, adibide gisa setak eraikiz agertokian soinu-atzematearen askotariko errealitateak estaltzen ahalegintzeko. Elkarrizketak atzemateko metodoak, mikrofoniarako soluzioak pertsonaia batekin edo birekin, eta irudiarekin sinkronizatzeko denbora-kodearen erabilera eta konfigurazioa gainbegiratuko ditugu, eta wildtracketan estereoan atzemateko teknikak praktikatuko ditugu.

+more