EKITALDIAK / EVENTOS

SOINEKO PAISAIA (2009-2015) @ Igartubeiti baserri museoa

SP_IGARTU

Erakusketa: SOINEKO PAISAIA (2009-2015)
Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxiboa
NADER KOOCHAKI artistak AUDIOLABen laguntzarekin osatutako egitasmoa.

2016ko Irailaren 24tik abenduaren 18ra
IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA,  Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)
http://www.igartubeitibaserria.eus
PDF

 

Soineko Paisaia, ehun burutik gorako Gipuzkoako artaldeen zintzarri hotsen soinu artxibo bat da, 2008an abiatu eta, orain arte, 100 soinu grabaketa inguru bildu dituena. Grabaketa bakoitza, landa-laneko ohar koaderno baten gisan, fitxa banarekin osatzen da. Fitxa horietan, artzaina eta artaldea identifikatu, lokalizazioaren berri eman, grabaketa baldintzak aipatu eta egoeraren eta gaiaren gogoetak txertatzen dira. Erakusketak Gordailuatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Ondare Higigarriaren Zentrotik ekarritako 8 zintzarrien bilduma elkartzen du.

ERTZ#17 – AHOTSAREN TOLESTURAK

Irailak 9, 10, 11 – BERAKO KULTUR ETXEA, Bera (Nafarroa)

http://2016.ertza.net

EGITARAUA:

‘Zergatik egiten didazu hau?’ leporatu dio ahotsari. Ahotsak ez daki zertaz ari den. ‘Zergatik portatzen zara hain desberdin kantuan eta hizketan?’. Haserre dago ahotsarekin harro egoteko ageriko arrazoiak dituen arren. Harridura irakurtzen du denen begietan jendaurrean kantatzen duenero. Miresmena, amaitutakoan. Ahotsak irribarre egin dio ‘ni desberdin?’ galderaz. Baietz. Gaur ere esan diote beste bat ematen duela kantuan hasitakoan. Eta ardurak ahotsarena behar du bera berbera delako. Bietan.

‘Eta ni, zure ahotsa’ esan eta isilik geratu da.

Biak geratu dira isilik. 

Arantxa Iturbe

Workshop @ Oteiza museoa

portada006

Tailerra: Entzulea mintz gisara
Abuztuak 19, 20 eta 21
Oteiza museoa, Altzuza (Nafarroa)

Alfred Korzybskiren esaldi famatuak dioen bezala, mapa ez bada lurralde, hitza ez bada esan nahi duena, irudika al daiteke toki bat soinu baten bidez? edo soinuak eraikitzen du tokia?
Tailerrak Oteiza Museoaren soinu-paisaia eta museoa kokatzen den ingurua aztertzeko eta horri buruz hausnartzeko espazio bat sortu nahi du, honako kontzeptuetan arreta berezia jarriz: soinu-diseinua, kutsadura akustikoa, soinuen kontrola eta gure eguneroko zereginekin erlazionatutako entzunaldiak. Ariketa teoriko eta praktiko honi esker, gure soinu-imajinarioak eta horiek praktikan jartzeko moduak zer-nola eraikitzen ditugun ulertzen saiatuko gara. Hartara, entzule kritiko bilakatuko gara, bai eta jaramon eginez eguntzeko gai izan ere.

Lantegiaren egitura:
Abuztuak 19, 20 eta 21.

  • Abuztuak 19: 16:00etatik 20:00ak arte: Fonografiaren arterako sarrera teoriko-praktikoa. Adibideak entzutea, beste ariketa batzuk. Grabagailu-mikrofono eta abarrekiko lehen jarduera. Zenbait fenomenologia Museoan bertan eta inguruetan.
  • Abuztuak 20. 10:30etik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte: Landako grabazioa. Egun osoa erregistratzen ematea Eguesibarrean. Garraioa taldearen arabera antolatuko da, baina ez da ibilgailu propiorik zertan eduki.
  • Abuztuak 21: 10:30etik 14:00ak arte: material bilketa. Entzunaldi kritikoa. Edizioa. Soinu mapak.Egunak: Abuztuak 19, 20 eta 21. Matrikularen kostua: 80 euro. Plaza mugatuak. Ezinbestekoa da aurrez didactica@museooteiza.org helbidearen bidez izena ematea.

DESORDUAN 1.go aktoa @ TABAKALERA

danborrak_desorduan

Uztailak 6 eta 7 TABAKALERA, Donostia
Gonbidatuak: Matthieu Saladin, Ereski Abesbatza, Vomir

EGITARAUA:

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia proiektu bienalaren parte den Ezorduan (erritmoa eta iraultzak) egitasmoaren barne hainbat kontzertu, hitzaldi eta entzunaldiz gozatzeko aukera izango da uztailaren 6 eta 7an eta azaroaren 17 eta 19a bitarte egingo diren bi saioetan. Egitarauan, besteak beste: Vomir, Matthieu Saladin, Miguel Álvarez Fernández, RAS, Ereski abesbatza, i-doser, José Luis Maire, Mattin…

Erritmoaren efektuak arretaz begiratzen dugun edozein alternantziatan ikusiko ditugu: ibiltzeko ekintzan, klimak paisaian eragindako efektuetan, ur-azalean irauten duten formetan edo bihotz-taupaden maiztasunean zein gure gorputzaren pultsazioetan. Erritmoa musikara, dantzara edo giza gorputzak sortutako jokoetara mugatzerik ez dagoela jakinda ere, entzuketa eta soinuari lotutako esparruak dira programa honen abiapuntua.

Jean-Jacques Rousseau (Geneva, 1712 – Ermenonville, 1778) filosofoak bere Dictionnaire de la musique hiztegian (1768) dioenez, musika-tresnen artean perkusioak dira parrandarekin eta euforiarekin lotura handiena dutenak. Bai denborasentsazioen eraldaketak eragindako errepikaketa sekuentziatuak bai soinuaren intentsitateak eragiten dute sentsazio hori. Halere, faktore horiek ez dute inoiz guztiz argitzen edo azaltzen musikaren izaera borborkaria. Ezorduanek musikak hedatzen duen ezusteko energia arakatzen du entzunaldi, hitzaldi eta kontzertuen bidez, eta neurgarrira eta homogeneo den zerbaitera murriztua izan den denbora baten inguruan hausnarketa kritikoa zabaldu nahi du.

Xabier Erkizia musikariarekin elkarlanean garatutako proiektu honek musikaren dimentsio politikoa aztertzera bultzatu nahi gaitu, denboraren bestelako erabilera batzuk —grinaz eta bizitasunez beteak, ezustekora zabaldutakoak— proposatzeko musikak duen ahalmena, azken batean.

Egitarau honetan aurkezten ditugun proposamenek, entzutearen gehiegikerien eta ez entzuteko ezintasunaren artean gure belarria dantzarazten duten soinuengan jartzen dute arreta. Soinu frekuentzien eraginkortasuna eta haien aurrean miloika modutan, plazeretik oinazeraino, kuzkurtzen diren gure belarrien irazkorrari buruz hausnartzea da helburua. Azken finean, gure hauskortasunaren kodeak ulertzeko ezintasunaren aurrean, haietan bustitzeko saiakera berri bat baino ez.

PAISAIARIK GABE#7 Xoan Xil-López

ESCOITAR_esquela

EKAINAK 18, LARUNBATA, 19:00
Tailer aretoa, Tabakalera – DONOSTIA
www.entzuten.net

SOINU ARTXIBOTIK GERTAKIZUNERA
Gonbidatua: XOAN-XIL LOPEZ

2016ko urtarrilaren 20an, azken hamar urtetan hazten joan den Escoitar.org kolektiboaren web-maparen desagertze prozesua martxan jarri duen audio-ekimena abiatu zen: Geroztik, mapa osatzen zuten Galizako lurraldean egindako 1252 grabaketak desagertzen doaz, entzun ahala. Erreprodukzio bakoitzak entzundako artxiboa desagerrarazten du datubasetik, entzunaldi bakoitza gertakizun bihurtuz.

Soinu paisaiarengana hurbiltzeko, edo berau errepresentatzeko edo eszenifikatzeko modu asko dago. Kartografiak, grabaketak, performanceak, kontzertuak, instalazioak etabar. Desagertzeak ere balio dezake entzungarria den inguruneari buruz hitz egin eta berradierazteko, eta modu hortan artxibotik entzumenaren emoziora doazen gai ugari aztertzeko.

55214023__275x250-150x150

Xoán-Xil López: Musikologoa eta soinu-artista. Arte ederretan doktorautza jaso zuen “Seinalea/Zarata: Soinu paisaiaren zenbait erabilera artearen testuinguruan” izeneko tesiarengatik. Etnomusikologiaren nahiz musika garaikidearen alorretan hainbat ikerketa garatu ditu. Horrez gain, Escoitar.org, Mediateletipos, Ulobit (inprobisazioa) edo Voltage Opposite (dantza) bezalako egitasmoetan parte hartu du, eta Vertixe Sonora ensemble garaikidearekin lan egiten du.

www.unruidosecreto.net
www.escoitar.org

UR HANDIAK, UR MEHEAK erakusketa

AUDIOLABek, elkarte eta komisario gisara, eta osatzen dugunok, artista gisara, Cristina enea Fundazioarekin elkarlanean erakusketa hau osatu dugu.

26514197234_de53f6bd9c_k

UR HANDIAK, UR MEHEAK. Danubio eta Urumearen aztarnak
2016/05/19 – 2016/09/18 | ERAKUSKETA
Cristina enea ingurumen baliabideen etxea, DONOSTIA

Inge Morath, Annea Lockwood, Don Herbert, Peter Cusack, Xabier Erkizia, Asier Gogortza, Nagore Legarreta, Luca Rullo, Audiolab, Kulturmodell (Passau), Zazpi t’erdi, Ruth Montiel Arias, Ibaia ez da toki bat, Ramon Zabalegi

Arro hidrografikoek, eta urak drainatzen dizkieten ibaiek, ezagutzen ditugun bide natural antzinakoenak zizelkatu izan dituzte tantaztanta. Bide horiek, kulturak harilkatu, eta, toki batzuetatik besteetara doazen ur berak elkarbanatzen dituzten lurraldeak gerturatu izan dituzte.

Goi-aranetan dira sortzen errekak eta ibaiak, ebakitzen dituzte paisaiak beren joanean, eta etengabeko ibilian den iturburutanta oro ez datza bidai horretantxe baizik. Uraren itsasoetaranzko jaitsieraren logikak bidean diren paisaien eta hegien etengabeko aldaketa dakar. Nola hauteman ditzakegu aldaketa horiek? Zein dira begi-sarean gordetzen ditugun ibaiak?

Badira, ibaia irudikatzeko, pausatu izan zaizkion begirada bezainbat moduren berri ematen diguten aztarna, datu, xehetasun edo deskribapenak dituzten dokumentuak. Danubiok eta Urumeak bide paraleloa egingo dute erakusketa honetan; oso bestelako eskala duten lurraldeen ardatz gisa jokatzen dute biek, baina, ibaiarekin, desberdin diren kulturek par tekatzen dituzten harremanak garatzen dituzte.

UR HANDIAK, UR MEHEAK

PAISAIARIK GABE#6 Francisco López

EKAINAK 10, OSTIRALA, 18:30
Gandiaga Topagunea – Arantzazu, OÑATI
www.entzuten.net

IZENBURURIK GABEKO SOINUAK
Gonbidatua: FRANCISCO LÓPEZ

20 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondotik, Madrilen jaiotako baina naturaz nomada den soinu-artista honen lana mundu mailako erreferente nagusienetakoa da. Biologiarenganako nahiz soinuaren berezko indarrarenganako interesa jorratuz, Lopezek izenbururik behar ez duen soinu unibertso pertsonala osatu du. Soinu paisaiaren kontzeptzio klasikoarekiko, nahiz musika konkretuaren praktiken teorienganako ekidistantzia nahikoa ezarriz, Lopezek nahitaez absolutoa bihurtzen den soinu esperientziarengan gordetzen du fedea, esperientzia sentsorialaren eraldatzeko gaitasunaren erreibindikazio modu bat proposatuz.

Solasaldi honetan, Lopezen ibilbidea ulertzeko garrantzitsuak izan diren zenbait lan eta esperientzia aipatuz, bere lanak hamarkadetan zehar hartzen dituen esanahien inguruan mintzatuko dira artista bera eta Xabier Erkizia, harekin lan egindako den euskal herriko soinu artista.

lopez2008-4Francisco López musika esperimentalaren eta soinu-artearen arloko pertsonarik garrantzitsuen artean kokatzen dute nazioartean. Hogeita hamabost urte baino gehiago darama soinu-sorkuntzaren eta ingurune-grabaketen bidezko lanaren alorrean, eta denbora horretan soinu-unibertso erabat pertsonala eta ikonoklasta garatu du, mundua sakonki entzutea oinarritzat hartuta. Ehunka soinu-instalazio, landa-grabaketako proiektu eta kontzertu/performance gauzatu ditu hirurogeita hamar herrialdetan, nazioarteko entzun-areto, museo, galeria eta jaialdi nagusietan. Bere soinu-obrak zuzeneko eta estudioko lankidetzak dauzka, nazioarteko 150 artista baino gehiagorekin, eta mundu osoko 350 diskoetxek eta argitaletxek baino gehiagok argitaratu dute. Beste sarien artean, Lópezek lau aldiz jaso du Linz hiriko (Austria) Ars Electronica jaialdi ospetsuko ohorezko aipamena, eta 2010eko Qwartz Awards sarietako (Frantzia) irabazle izan zen soinu-antologia kategorian.

www.franciscolopez.net

PAISAIARIK GABE#5 Michael Pisaro (USA)

MAIATZAK 14- 15
Tabakalera, DONOSTIA

ZELAIEK (ERE) BADITUZTE BELARRIAK
Gonbidatuak: MICHAEL PISARO (AEB), STÉPHANE GARIN (Eus), DIDIER ASCHOUR (Fr)

1940ko hamarkadan Pierre Schaefferek, musique concrète deitu zenaren oinarri teoriko zenbait ezarri zituenetik, mikrofonoa, eta ondorioz harek jasotako soinuen paisaiak musika tresna bat gehiago bihurtu dira. Read more »

PAISAIARIK GABE#4 Maria Andueza (es)

MAIATZAK 7, LARUNBATA
Tabakalera, DONOSTIA

ESPAZIALTASUN AREAGOTUA
Gonbidatua: MARIA ANDUEZA (Es)

Espazio publikoan gertatzen den soinu sorkuntza aztertzeko helburuarekin sortu zen 2013an Augmented Spatiality egitasmoa. Oinarrian, hiriarekin eta urbanitatearekin elkarreraginez sortzen diren soinu sorkuntza moduak azaleratzeko gai diren espazio publikoak sortu eta eraldatzeko aukerei buruzko ikerketa da. Read more »

PAISAIARIK GABE#3 Annea Lockwood (AEB)

APIRILAK 20 ASTEAZKENA, 19,00
Koldo Mitxelena kulturunea, DONOSTIA

WHAT IS A RIVER? DOWN THE DANUBE BY EAR
Gonbidatua: Annea Lockwood

Ekitaldi hau HidroLogikak, ibaitik badiara egitasmoaren parte da. Cristina Enea Fundazioak, Asociación Española de Ingeniería del Paisaje (AEIP) eta Donostia 2016 fundazioarekin batera antolatua. Ikus egitarau osoa hemen

Annea Lockwoodek Danubio ibaia soinu bidez dokumentatzen bizitako esperientzia kontatuko du. Oihan beltzetik hasi eta Itsaso beltzeraino, ibaia entzuten egin zuen lan, bidean topatu zituen ekosistemak eta haietan bizi diren pertsonen soinu eta ahotsak bilduz.

Annea Lockwood: 1939an Zelanda berrian jaioa eta 1973tik AEBn bizi den artista. Annea Lockwood ingurune eta soinu akustiko naturalen inguruan osatu duen ikerketengatik da ezaguna. Horren emaitza dira hainbat soinu arte pieza, instalazio, soinu-idatzi, performance eta kontzerturako konposizio. Bere musika lanak nazioarteko hainbat jaialditan aurkeztu izan dira.

“A Sound Map of the Danube” izeneko soinu instalazioa Alemanian, Austrian eta AEBn aurkeztu izan da. Danubio ibai osoan zehar egindako soinu bilketa du oinarri eta bertan entzun daitezke ibaiko ur, animali, intseltu, harri edo ibaiaren harreman zuzenean bizi diren hainbat pertsonen ahotsak. Proiektu honez gain Lockwoodek beste hainbat konpainiaerntzako lanak egin ditu, halanola Merce Cunningham Dance Company. Bere musika sarean nahiz CDan argitaratu izan da Lovely Music, Ambitus, EM, XI, Rattle, Lorelt edo Pogus bezalako disketxeen bidez..

www.annealockwood.com

 

PAISAIARIK GABE#2 Luis Costa (pl)

LC_cavarloreal2

Proposamen honek, Entzumenaren behatoki izan nahi duen egitasmoaren ideia bera ia modu literalean jorratuz, soinu paisairi buruzko eztabaida eta elkarrizketa espazio egonkorra sortu nahi du. Jatorri eta esperientzia ezberdinetako pertsonekin (artea, kultura, industria, hirigintza, gizarte zientziak..) elkarlanean, topaketa informalen bidez osatutako elkarrizketa, hitzaldi, kontzertu, entzunaldi eta bestelako ekitaldi publikoek osatzen dute egitaraua.

APIRILAK 16, LARUNBATA,  19,00.
Z aretoa, TABAKALERA (DONOSTIA)


BENETAZKOA AITZURTZEN, ETA SOINUA ALDIBEREAN
Gonbidatua:Luis Costa (Binaural/Nodar)
www.binauralmedia.org

Lehenbiziko soinua goiz lainotsu bateko ate kolpea izan zen.
Soinuarekin lan egiten duten artisauak sartu ziren gure nekazalgunean.
Kortesia, onarpena, jakinmina eta zerbitzua izan ziren gure lanabes.
Ez soilik soinua, ez soilik soinua.
Soinua izan liteke haustura puntua, edo ezjakin egonkorren hiztegiko atal bat gehiago.
Lengoai mota da… gertukoa…sutila…espezifikoa… gertakizun bat gehiago.
Baina badira leku batera hurbiltzeko baliagarriak diren bestelako lengoaiak.
Eta bertako jendeekin harreman benetazkoa eskaintzen duten gustatzen zaizkigu.
Eta hortarako, soinua ez da nahikoa, soinua ez da nahikoa.
Eta horregatik ez dugu soinu-ikertzaile smart, jakintsu eta garbien olatu berriak irensterik nahi.
Horregatik ez gara fio soinu bakoitza bere sustraietatik ateratzen dituzten soinuen mapa globalizatuez.
Esanahiak aitzurtzen jarraitzen dugu… gure bazterren esanahi zahar eta ahantziak.
Soinu-mehatzariak gara, soinu-nekazariak, soinu-arotzak, soinu-txontxongilolariak.
Bazter ahantzi batean.

LC_opcional

Luis Costa: Soinu artearen alorrean lan egiten duen komisario eta ekoizlea da, ikerlari eta artxibista lanak ere egiten ditu. 2006tik Portugalgo Gralheira mendialdean media-artearen inguruan lan egiten duen eta nazioartean halako egitasmoen erreferentea den BINAURAL/NODAR egitasmoaren sortzaileetako bat da Costa. Plataforma honen bidez hamaika erakusketa eta ikerketa egitasmo antolatu ditu, tartean hezkuntzari eskeinitako lanari garrantzi berezia eskainiz.

 

 

 

ENTZUMENAREN BEHATOKIA – DSS2016: PAISAIARIK GABE

Sarah Giannobile http://www.giannobile.com/

Sarah Giannobile


 
Topagune bihurtzeko asmoarekin aurkezten dugun ziklo hau ENTZUMENAREN BEHATOKIA izeneko egitasmo zabalago baten hasiera baino ez da. Behatokiak, soinuaren inguruko hainbat adierazpide artistiko erabiliz (musika, soinu artea, irratia…) gure soinuzko ingurunearekin ezartzen ditugun harreman eta arretak aztertzeko balioko duen egitasmoa izan nahi du. ENTZUMENAREN BEHATOKIA Donostia2016 Europako kultur hiriburutzari eta Tabakalerari esker martxan jarritako egitasmoa da.

70. hamarkadan R. Murray Schafer musikari eta ikertzaile kanadiarrak osatu zuen ikerketa talde aitzindariak gure soinu ingurunea definitzeko erabili zuen kontzeptua da soinu paisaia. Ingelerazko landscapetik eratorritako soundscape hitz-jokoaz baliatuz, ikertzaile talde honek gure inguruan etengabe gertatzen eta eraldatzen den soinuzko errealitatea azaltzeko erabili zuen oraindik erreferente den definizio hau. Baina definizio ororekin gertatu ohi den bezala, denborak, erabilerak eta definizioaren objektua bera praktikan (artistikoki nahiz kontzeptualki) jarri duten erabiltzaileek, hurbilketa kritiko ezberdinak egin dituzte, honezkero, berria izanagatik ere kontserbadurismoan erortzeko arriskuan dagoen terminoaren gainean.

Proposamen honek, Entzumenaren behatoki izan nahi duen egitasmoaren ideia bera ia modu literalean jorratuz, soinu paisairi buruzko eztabaida eta elkarrizketa espazio egonkorra sortu nahi du. Jatorri eta esperientzia ezberdinetako agenteekin (artea, kultura, pentsamendua, industria, hirigintza, gizarte zientziak..) elkarlanean antolatutako topaketa informalen bidez osatutako elkarrizketa, hitzaldi eta bestelako ekitaldi publikoen egitaraua osatu dugu hortarako.

Paisaia gisara onartzen dugun eta ondorioz gurea bezala hartzen duguna, hainbat erlazio sozial, politiko, ekologiko, ekonomiko, kultural eta estetikoen bidez lotzen da. Gure subjektibotasunetik jaiotzen den paisaia, hain kutsatua, mugatua eta zanpatua baldin bada, gure irudimena eta egitazkotasunaren kontzeptua bera guztiz erritmoz kanpo geratzen dira. Baina aldiberean, indar prometeiko den heinean, sentitzeko hain zailak diren inguruneari buruzko ideiak ulergarri egiteko modu bakarra da irudimena. Ez hori bakarrik, kontakizun estetikoa eta paisaiaren gure ideia subjektiboen oinarriak zalantzan jartzeko tresna bihurtzen da irudimena.

Topaketak berezko duen ugaritasunari ahalik eta etekin gehien ateratzeko helburuarekin, soinua eta paisaiaren gainean burutuko diren hitzaspertu hauek idazketa prozesu bat ere jarriko dute martxan. Foroaren paraleloan, Soinuaren eta paisaiaren gaiari buruzko hurbilketa kritiko desberdinekin osatuko den argitalpen kolektibo baterako oinarriak ezarriko dira.
Azken finean, topaketa-ekitaldien behin-behineko denboralidadetik areago, etorkizunean ere aldez aurreko ideiak zalantzan jarri eta eztabaida zabalak eragiteko tresna propioak sortzea da azken helburua.
Argitalpena soilik elkartruke bidez zabalduko da eta aldiberean, trukean jasotako dokumentuekin, gaiari buruzko nazioarteko artxibo publikoa osatzen joango da.

GONBIDATUAK: Peter Cusack, Michael Pisaro, Luis Costa, Xoan-Xil Lopez, Maria Andueza, Francisco Lopez….

 
+ info:
http://dss2016.eu/es/san-sebastian-2016/voces/itemlist/category/326-observatorio-de-la-escucha
www.entzuten.net

PAISAIARIK GABE#1 Peter Cusack (uk)

9733473083_b9cf395d61_o

Proposamen honek, Entzumenaren behatoki izan nahi duen egitasmoaren ideia bera ia modu literalean jorratuz, soinu paisairi buruzko eztabaida eta elkarrizketa espazio egonkorra sortu nahi du. Jatorri eta esperientzia ezberdinetako pertsonekin (artea, kultura, industria, hirigintza, gizarte zientziak..) elkarlanean, topaketa informalen bidez osatutako elkarrizketa, hitzaldi, kontzertu, entzunaldi eta bestelako ekitaldi publikoek osatzen dute egitaraua.

APIRILAK 8, OSTIRALA,  19,00.
Tailer aretoa, TABAKALERA (DONOSTIA)


URAREN ERABILERAK ETA GEHIEGIKERIAK
Gonbidatua: Peter Cusack
Kristina-Enea ingurumen zentruarekin elkarlanean.

“Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak” izeneko egitasmoak uraren erabilerak ingurumenarengan eta gizakiengan duen eragina aztertu nahi du. Bereziki praktika jasangarri eta jasanezinen arteko kontrasteak eta kezka lokal, nazional eta globalen arteko interdependentziak agerian geratzen diren lekuetan jartzen du arreta. Diziplina anitzen arteko -soinua, kazetaritza, ikusizko arteak, geografia, zientzia- eta maila ezberdinetan parte hartzen duen pertsonen arteko elkarlana izateko bokazioz jaiotakoa egitasmoa da.

Peter Cusack: Musikaria eta soinu-artista da. Soinuzko landa-grabaketen bidez osatzen ditu lanak, ingurugiroaren soinuei eta ekologia akustikoaren gaiei arreta berezia eskainiz. Landu dituen artean, komunitatean egindako arte egitasmoak, soinuaren eta espazioaren zentzuaren inguruko ikerketak, eta interes bereziko lekuetan egindako soinuzko dokumentazio lanak topa ditzakegu. Cusackek Soinuzko kazetaritza deitzen dio soinuaren bidez alor dokumentalak ikertzeko ariketari. Berak sortu eta bultzatutako egitasmoen artean aipagarriak dira Favourite Sound Project (1998) edo Positive Soundscapes Project (2006-09), hiritarrek eguneroko soinu inguruneari buruz dituzten iritzi baikorrak ikertzeko asmoz eginak.

 

>>>>>>>>>>>>>>>

Topagune bihurtzeko asmoarekin aurkezten dugun ziklo hau ENTZUMENAREN BEHATOKIA izeneko egitasmo zabalago baten hasiera baino ez da. Behatokiak, soinuaren inguruko hainbat adierazpide artistiko erabiliz (musika, soinu artea, irratia…) gure soinuzko ingurunearekin ezartzen ditugun harreman eta arretak aztertzeko balioko duen egitasmoa izan nahi du. ENTZUMENAREN BEHATOKIA Donostia2016 Europako kultur hiriburutzari eta Tabakalerari esker martxan jarritako egitasmoa da.

70. hamarkadan R. Murray Schafer musikari eta ikertzaile kanadiarrak osatu zuen ikerketa talde aitzindariak gure soinu ingurunea definitzeko erabili zuen kontzeptua da soinu paisaia. Ingelerazko landscapetik eratorritako soundscape hitz-jokoaz baliatuz, ikertzaile talde honek gure inguruan etengabe gertatzen eta eraldatzen den soinuzko errealitatea azaltzeko erabili zuen oraindik erreferente den definizio hau. Baina definizio ororekin gertatu ohi den bezala, denborak, erabilerak eta definizioaren objektua bera praktikan (artistikoki nahiz kontzeptualki) jarri duten erabiltzaileek, hurbilketa kritiko ezberdinak egin dituzte, honezkero, berria izanagatik ere kontserbadurismoan erortzeko arriskuan dagoen terminoaren gainean.

Proposamen honek, Entzumenaren behatoki izan nahi duen egitasmoaren ideia bera ia modu literalean jorratuz, soinu paisairi buruzko eztabaida eta elkarrizketa espazio egonkorra sortu nahi du. Jatorri eta esperientzia ezberdinetako agenteekin (artea, kultura, pentsamendua, industria, hirigintza, gizarte zientziak..) elkarlanean antolatutako topaketa informalen bidez osatutako elkarrizketa, hitzaldi eta bestelako ekitaldi publikoen egitaraua osatu dugu hortarako.

Paisaia gisara onartzen dugun eta ondorioz gurea bezala hartzen duguna, hainbat erlazio sozial, politiko, ekologiko, ekonomiko, kultural eta estetikoen bidez lotzen da. Gure subjektibotasunetik jaiotzen den paisaia, hain kutsatua, mugatua eta zanpatua baldin bada, gure irudimena eta egitazkotasunaren kontzeptua bera guztiz erritmoz kanpo geratzen dira. Baina aldiberean, indar prometeiko den heinean, sentitzeko hain zailak diren inguruneari buruzko ideiak ulergarri egiteko modu bakarra da irudimena. Ez hori bakarrik, kontakizun estetikoa eta paisaiaren gure ideia subjektiboen oinarriak zalantzan jartzeko tresna bihurtzen da irudimena.

Topaketak berezko duen ugaritasunari ahalik eta etekin gehien ateratzeko helburuarekin, soinua eta paisaiaren gainean burutuko diren hitzaspertu hauek idazketa prozesu bat ere jarriko dute martxan. Foroaren paraleloan, Soinuaren eta paisaiaren gaiari buruzko hurbilketa kritiko desberdinekin osatuko den argitalpen kolektibo baterako oinarriak ezarriko dira.

Azken finean, topaketa-ekitaldien behin-behineko denboralidadetik areago, etorkizunean ere aldez aurreko ideiak zalantzan jarri eta eztabaida zabalak eragiteko tresna propioak sortzea da azken helburua.
Argitalpena soilik elkartruke bidez zabalduko da eta aldiberean, trukean jasotako dokumentuekin, gaiari buruzko nazioarteko artxibo publikoa osatzen joango da.

 

WORKSHOP: Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak: Urumea

‘Ibaia ez da toki bat’ laborategia errepresentaziorako, gogoetarako eta dokumentaziorako tresna eta lengoaia ezberdinak erabiliz, Urumea ibairantz hurbiltzeko sormen prozesuak bultzatzeko asmoz jaio da. 2015eko ekainaren bukaera aldera abian jarri ziren sormen artistikoko tailerrek 2016an jarraipena izango dute. Tailer horietatik sortutako hainbat emaitza Ur handiak, ur meheak. Danubio eta Urumearen aztarnak izeneko erakusketan ikusi ahalko dira.

 

pcusack chernobyl2007 300dpi

‘Ibaia ez da toki bat’ laborategien lehenengo bi edizioek Urumea ibaia ardatz hartuta audioa eta bideoa ikuspegi artistikotik, eta ibaiarekiko gerturaketatik lantzeko aukera eskaini zien partehartzaileei. 2016ko apirilean hasiko den ‘Ibaia ez da leku bat’ laborategiaren hirugarren edizioak berriz, lau diziplina ezberdin jorratzeko aukera izango du, beti ere Urumea lotura izanik: animazioa, audio-sorkuntza, papergintza eta serigrafia. Lau jarduerak, Cristina Enea Fundazioak Donostia 2016 Fundazioarekin elkarlanean antolatutako HidroLogikak. Ibaitik badiara egitasmo zabalagoaren baitan kokatzen dira.

Apirilak 4-7, 10:00-13:00 / 16:00-19:00
(ingelesez)

‘Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak: Urumea’. Peter Cusack soinu artistak zuzendutako eta Audiolab-ek koordinatutako tailerra

Uraren erabilerak ingurumenarengan eta gizakiengan duen eragina aztertu nahi da. Bereziki praktika jasangarrien eta jasanezinen arteko kontrasteetan eta kezka lokal, nazional eta globalen arteko interdependentziak agerian geratzen diren lekuetan jartzen du arreta artistak. Oraingoan, egitasmoak, tailer forma hartuz, Urumea ibairantz gerturatuko du belarria, elkarlanean, mikro-ikerketez osatutako ibaiari buruzko ikuspegia osatzeko helburuarekin.

Tailer guztiak irekiak eta doakoak izango dira, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean emango dira, eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (943453526 / cristinaenea@donostia.eus). Ordutegiak berriz, taldearen beharretara egokitu ahal izango dira

informazio gehiago:
www.cristinaenea.org
www.petercusack.org

CAMPUS SONORO @ ehu

23900930053_f0c82cc51e

Soinuzko kampusa edo Campus Sonoro soinu arteari eskainitako hitzaldi eta tailer zikloa da, Euskal herriko Unibertsitateak eta Audiolab elkarteak elkarlanean sortutakoa. Azken honek gidatzen duen Soinumapa  egitasmoa abipauntu gisara hartuta, elkarteko hainbat artista eta ikerlarik, soinu paisaiaren ideia oinarri hartuta, zenbait ekitaldi eskainitko dituzte. Hauen bidez, gure inguruneari buruzko hausnarketa sustatu nahi da, EHUren Bizkaiako campusean ikuspegi berriak proposatuz.

Artista eta ikerlari gonbidatuak:

Mikel R. Nieto, José Luis Espejo, Luca Rullo

  • HITZALDIA: SOINU PAISAIA ENTELEKIA GISARA 

    Mikel R. Nieto. Urtarrilak 28 osteguna, 12,30 . Proiekzio aretoa. II Eraikina.

  • ZARATA ETA ENTZUMEN TAILERRA 

    José Luis Espejo. Otsailak 2 eta 3, asteartea eta asteazkena. 10.30 – 14.30. Elkareragileen gela. II Eraikina.

  • FONOGRAFIA TAILERRA 

    Luca Rullo. Otsailak 11 osteguna,, 10.30 – 14.30 / 15.30 – 17.30.  Audio aretoa. II Eraikina.

+ info