ARGITALPENAK / EDICIONES

Audiolab Wiki

AUDIOLAB soinu ikerketari eskainitako irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da.

Egungo gizartean soinuaren kultura sustatzeko helburu nagusiarekin, elkarlanera eskainitako plataforma ireki honek elkartea osatzen duten kideek urtetan sortu eta landutako proiektuetan pilatutako esperientzia du oinarri, horien artean: ERTZ Bertze Musiken jaialdia, ARTELEKU arte garaikideko soinu laborategia, egitasmo editorialak (NOISE & CAPITALISM), erakusketen antolakuntza (TABAKALERA SOINUTAN, ENTZUNGOR, ZOOO…), ikerketa lanak ([UN]COMMON SOUNDS, RONA MAUBERE, OPEN SOUND)…

https://wiki.audio-lab.org/index.php/Aurkezpena

BABEL II @ VI ENCUENTROS DE CULTURA Y CIUDADANÍA


Audiolab
elkarteak Espainiako Gobernuko Kultur eta Kirol Ministeritzak VI ENCUENTROS DE CULTURA Y CIUDADANÍAn parte hartuko du BABEL II Una biblioteca portátil del ruido egitasmoaren bidez. Irrati saiakera forma duen enkarguzko obra honek modu koralean zaratari buruzko hausnarketa bat proposatzen du, hainbat pentsalariren hitzak eta ideiak jarraituz.  BABELek berez dimentsio haundiagoko egitasmoa izan nahi du eta zentzu hortan pieza honek lan ildo baten abiapuntua suposatzen du. 

Babel II. Biblioteca portátil del ruido
Un proyecto de audio-lab.org

“El hombre aproximativo no es más que la abeja o
cualquier animal gregario. El hombre aproximativo no
es un animal social en el sentido aristotélico porque
está hecho de ruidos. Con este hombre, otro tipo de
escucha es necesaria, otro modo de decir y conducir el
pensamiento. “
Carmen Pardo Salgado

Si la palabra es la que nos define como seres humanos, la aglutinación masiva y sin límites de las palabras, debería de suponer la máxima expresión humana. Sin embargo, en los tiempos que nos ha tocado vivir, caracterizados por su incesante verborrea, alimento sin fin de medios y redes de comunicación constantes, esa acumulación deja de ser una expresión del todo racional para convertirse en un fenómeno consecuente con la propia forma de su fuente. En este sentido, parece lógico pensar que el sonar de un mundo global debería de ser similar al de una masa sónica amorfa, continua, expandida, masificada. Lo que coloquialmente denominamos ruido. Culturalmente, entendemos por ruido todo sonido sin forma definida, sin sentido ni ritmo, disruptivo, que interfiere en la comunicación (sólo de nuestra especie), inefectivo, inútil, no productivo. Tendemos a simplificar llamando ruido a todo aquel sonido que en términos prácticos, nos resulta ajeno. Que no es nuestro. El ruido, siempre es del otro. El ruido, por tanto, contiene en su no-forma todas nuestras expresiones y su detritus acústico, nuestras licencias y sus condicionantes económicos, nuestras identidades y sus excesos. Habitamos el mundo a través del ruido.

Siguiendo esta lógica, entender o volver a intentar comprender el mundo a través del ruido nos obliga casi de forma irremediable a repensar el concepto de “ecología”. Supone entender no la ecología como el anhelo de conseguir una representación idealizada de la naturaleza sino como una forma de comprender nuestra propia forma de ser en relación al ecosistema que nos habita como si de un ruido de fondo se tratara. Cada momento histórico, cada revolución ha venido acompañada de su propio ruido. Cada versión de la tierra ha contado con su rumor de fondo. Habitarlas significa escuchar.

A través de una revisión histórica sobre los acontecimientos, las tecnologías y los usos que se han venido realizando durante el inicio de la civilización, esta biblioteca/sonoteca busca realizar una cronología crítica a través de varios casos de estudio paradigmáticos de la historia de la humanidad.
Esta primera presentación pública del proyecto se plantea a modo de ensayo radiofónico “extendido”. Una creación radiofónica experimental, que a modo de conferencia coral ilustrada con sonidos, invita a adentrarse en una investigación infinita pero fascinante. Esta pieza es a su vez un adelanto de un proyecto de mayor alcance y dimensión que presumiblemente se irá desarrollando en el futuro próximo. Una especie de “reader” de una historia cronológica del ruido que nos habita.

Dirección: Xabier Erkizia , Luca Rullo
Guión: Carmen Pardo Salgado
Montaje y edición: Xabier Erkizia
Grabación: Luca Rullo
Imagen: Sonia Ciriza 

 

 

Read more »

Argitalpen berria: HITZA BASA

ASKOREN ARTEAN: Hitza basa
Xabier Erkizia eta Luca Rullok asmatu eta egindako proiektua.
Azal gogorreko liburua, z/b, 102 orrialde  + CD-Audio, 18 pista, 53 minutu
Hillel Schwartz eta Ainara Legardonek idatzitako 2 saiakera idatzirekin.
Sonia Cirizak eta Miguel Ayesak diseinatua. 

2020an audiolab elkarteak, Tramontana egitasmoaren barnean argitaratua.

Entzun laginak:


2009 urtean Donostiako Cristina Enea fundazioarekin eta Gasteizko Amarika aretoarekin elkarlanean ZOOO II Hitz basatia izeneko erakusketa antolatu genuen. Ariketa hartan, naturaren baina bereziki animalien hotsek gure gizarteko hainbat arlotan zer nolako loturak zituzten aztertzeko ikerketa saiakera osatu genuen. Hortarako animaliekiko eta hauen komunikazio sistemetiko interes berezia agertu duten artisten lanak erakutsi ziren, erakusketarako espreski egindako ikerketa batez gain. Ildo beretik, baina kontrako norabidea hartuz, oraingo egitasmo honetan, geroztik ikertzen joan garen hizkuntzaren animaliatasun horrek gizakiongan zer forma har ditzaken bildu eta erakutsi nahi dugu. Ez soilik hotsak, baizik, gure belarrietara kantu gisara iritsi diren soinu horien atzean gordetzen diren erritualetan (askotan intimitate haundikoak), ze kodifikazio sistemak erabiltzen diren azaleratu nahi dugu. 

HITZA BASA ehizaldi bat da. Galtzear den mundu baten, kodifikatu gabeko beharraren eta dardara gisa ulertutako gorputzaren miaketa. Ez gaitzala hortaz harritu lengoaia basati hauetan behar zintzoaren azkeneko arrastoa topatzeak. Edo begietara zuzen begiratu eta benetan nor garen jakiteko desioa entzuteak. Beharbada, (…) Akaso, hitza oraindik gorputz zenekoaz oroituko gara. Beharbada, alai edo triste, amorratu edo lasai gaudenean zergatik abesten dugun asmatuko dugu. Zergatik garen lehenbizi zirrara eta gero hizkuntz.

Argitalpen honek, soinu errejistroez eta hauen izaera ulertzeko baliatuko diren grafiko (sonograma, espektrograma) eta argazkiez gain, hots horien egileei egindako elkarrizketak eta hauen transkripzioak biltzen ditu, baita esparru desberdinetatik (Historia, artea… ) egindako idatzi formako ekarpenak ere.

Album Tracklist
1. Usozaleak
2. Itzaina
3. Artzain emaztea
4-5. Mendiko artzaina
6. Segalaria
7-8. Abeltzaina
9. Idi dema
10-11. Artzain zakur txapelketa
12-13. Artzaina eta mendiko musika
14-15. Arraunlariak
16-17. Trashumantziako artzaina
18. Irrintzia

BRBA audio galeria

BRBA galeria bat da. BRBAk hotsak erakusten ditu. BRBA ez da irratia. BRBAk ez du saiorik. BRBAk ez du aurkezlerik, baina zainduta dago. BRBAk ez du antenen beharrik. BRBAko edukiek ez dute irauten. BRBA ireki eta ixten da. BRBA artxibo fantasma bat da. BRBA audiolab elkartearen ekimena da. BRBA lekua da

Argitalpen berria: ZUBIAK DIRA ZAURIAK…

XABIER ERKIZIA: Zubiak dira zauriak, zauriak dira orbainak, orbainak dira izenak

CD-Audio, 5 pista, 60 minutu
150 aleko edizio mugatua (75 euskaraz, 75 gazteleraz)
Idatziak dituzten bi inprimaketa.
Diseinua: Sonia Ciriza eta Miguel Ayesa. Serigrafia inprimaketa: Xipiroi.
Iñaki Segurolaren aipua.
Grabaketa, edizioa eta masterizazioa: Xabier Erkizia
2019an Tramontana Europear egitasmoaren barne argitaratua.


Entzun zati bat:

2017an Xabier Erkiziak grabatu, editatu eta masterizatua. 2019an argitaratua Tramontana egitasmoaren barne. Lan honek geografiari buruzko hausnarketa bat proposatzen du. Zehazki, Gipuzkoa hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen Urumea ibaiaren irakurketa geografikoa da proposatzen duena. Hortarako ibaiak gurutzatzen dituen paisaien grabaketak baino, lan honek ibaia alderik alde gurutzatzen duten zubien (60 zubi) estrukturetan egindako grabaketak biltzen ditu, haien bidez ibaia zer den eta nondik ikusten/ulertzen dugun hausnartuz.  Hastapeneko grabaketak 2016 urtean Cristina Enea zentroan eta Tabakaleran Peter Cusack soinu artistarekin egindako “Use and abuse of water” lantegian egin ziren eta hurrengo hilabetetan osatuz joan zen lana. Disko honen instalazio bertsioa aipatu ingurumen zentruak antolatutako Ur handiak, Ur meheak erakusketa kolektiboan erakutsi zen.

Podcast: EZ DA IKUSPUNTURIK BELARRIARENTZAT

 

EZ DA IKUSPUNTURIK BELARRIARENTZAT
PUNTO DE VISTA zinema jaialdiaren 2020ko ediziorako osatutako podcast saila.

Bobina baten urruneko intziria edo proiektore baten haizegailu diskretoak salatzen dute ez dela isiltasunik zineman. Zinema emanaldiaren amaieran, bozgorailuak itzalita, lo geratzen den areto urrunenean ere gertatzen da zinema. Harrapatzea da afera. Baliteke hortaz nagusiki begien plazererako antolatutako ekitaldi bat belarriz jasotzea saiakera antzua suertatzea. Edo akaso, paradoxikoki argigarria. Azken finean, ez al dira belarriak bi pantaila? BRBA audio galeriak IKUSPUNTU jaialdiarentzako osatutako begietarako irrati saiakera. Zinema jaialdiaren egunerokoa, soinuz, podcast eran.

podcast#1: Garbiñe Ortega (jaialdiko zuzendaria)
podcast#2: Oskar Alegria (zine zuzendaria)
podcast #3: Xavi Massó (proiekzionista)
podcast#4: Erika Balsom (komisaria)
podcast#5: reader moduko bat
podcast#6: Carlos Casas (zine zuzendaria)
podcast #7: Galdutakoak, Dani Sanchis (diseinatzaile grafikoa) eta Tamara Garciarekin (zine zuzendaria, ekoizlea)

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) ikerlaria, soinu artista eta ekoizlea da. Entzumenaren kulturaren arloan egiten du lan, ikerlari independente gisara nahiz erakunde, kolektibo edo artista ezberdin askorekin elkarlanean. Musika konposizioak, soinu paisaiari buruzko ikerketak, soinu instalazioak, irrati lanak eta filmetarako soinu diseinu lanak egin ohi ditu. ERTZ ekitaldiaren arduradunetako bat da (1999-2018), Arteleku zentroko soinu departamentua zuzendu zuen (2002-2014) eta hainbat erakusketa nahiz egitarauarentzako kuradore lanak egin ditu. Bere lanak Europa, Asia, Afrika eta Europako hainbat herrialdetan aurkeztu izan dira. Audiolab elkarteko kide da.

AUDIOLAB SARTAGUDA @ Landarte2018

sartaguda.soinumapa.net

2018ko Landarteren, alegia Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren arte eta landa eremuko programaren barnean AUDIOLAB elkarteak osatutako egitasmoaren helburu nagusia Sartagudako bizilagunekin entzumenaren garrantziari buruzko ikerketa eta hausnarketa eragitea da. Egitasmoaren emaitzak hainbat forma ezberdin hartu ditu eta hala kontsultatu daitezke: Soinu mapa elkarreragile baten bidez, lantaldean egindako irratsaioaren bidez edo koadernotxo pedagogikoaren bidez. Azken finean Xabier Erkizia eta Luca Rullo soinu artistek proposatutako lanak gure entzuteko moduak birpentsatu eta zergatik ez, belarri bidez errealitatea ulertzeko modu berriak eraikitzea du amets.

Herriko bizilagunekin egindako elkarlan emankorraren emariak bapatean neurtzea zaila bada ere, dimentsio hauetako (elementu fisikorik gabeko) proiektuek hala eskatzen baitute, elkarrekin egindako lanaren emaitzak ugariak izan dira, eta ez soilik orain, baizik etorkizunean herriarentzako erabilgarriak izango diren hainbat tresna ere utziko ditu:

  • Alde batetik AUDIOLAB elkarteak 2005etik kudeatzen duen SOINUMAPA.NET webgunean entzungai jarri ditugu Sartagudan egindako grabaketa guztiak. Denetara 70 grabaketa inguru dira, eta azken saioaren ondotik 100era iritsiko dira. Grabaketa hauek eztabaida kolektibo baten ondorio izan dira eta bizilagunak izan dira hein haundi batean soinuen aukeraketa egin dutenak.
  • Egindako grabaketa bilketak ahalik eta modu zehatzenean erakuste aldera, AUDIOLAB elkarteak Sartagudarako propio egindako webgune bat martxan jarri du. Plataforma digital honetan bizilagunek grabaketa horiek entzun, deskargatu, berrerabili eta bestelako proiektuetan txertatu ditzazkete. Azken finean, herriaren soinu artxibo bat osatzeko lehen pausuak eman dira, baina are garrantzitsuagoa dena, soinuen bidez uler dezakegun bai ondare gisara nahiz elkarbizitzarako balio modura erabilgarriak izango dira etorkizunean.
    webgune berria honako esteka jarraituz ikus daiteke: http://sartaguda.soinumapa.net
  • Artxiboaz gain, eta honi erabilgarritasuna eman aldera, AUDIOLAB elkarteak, herriko eskolarekin elkarlanean koaderno didaktiko bat osatu du. Koaderno honek beraz soinumapetan gordetako artxiboak hezkuntzaren arloan erabiltzeko aukera eskainiko dute.
  • Azkenik egitasmoaren azken fase honi amaiera bat ematearren, irailaren 29an larunbatez herritarrekin eta Arantxa Iturbe kazetariaren kolaborazio estimagarriarekin irratsaio publiko bat egingo da Sartagudako herriko plazan.

Argitalpen berria: PETROPOLIS

PETROPOLIS
Kontzeptua, audioa, diseinu grafikoa Xabier Erkizia
Idatziak: Monica Fantini, Michele Mainardi, Eliana Rela, Lorena Rocca, 
Audio CD  + 16 orr. liburuxka
Hizkuntza: Italiera
Argitaratzailea : SUPSI-DFA, 2018

Brasilgo (RG) Caxias do Sul hiriko Petropolis izeneko auzo batean egindako ikerketa sono-geografikoaren emaitza erakusten du lan honek. Beste hitzetan esanda, PETROPOLIS soinu esplorazioaren kontzeptuaren ikuspegi berri eta kritiko baten bila egindako ariketa da. Audio lanaz gain, argitalpenak, lekuaren portreta psikogreografiko bat proposatzen duten lau idatzirekin eta hainbat argazkirekin osatzen den 16 orrialdeko liburuxka dakar berekin. 

Argitalpen berria: XABIER ERKIZIA – IL RUMORE LONTANO

XABIER ERKIZIA: Il rumore lontano
Idatziak: Xabier Erkizia, Lorena Rocca, Hillel Schwartz, Franco Farinelli
Argazkiak eta audioak: Xabier Erkizia
124 orrialde, koloretan
Diseinua: Miguel Ayesa, Sonia Ciriza
Hizkuntza: Italiera
Argitaratzailea: SUPSI, Libe edizioni, audiolab
kargatu liburua PDF euskarrian (soilik italieraz)

Xabier Erkiziak Ticino kantonamenduan trenbide sarearen inguruan egindako ikerketaren emaitza da “Il rumore lontano”. Lorena Roccak komisariatutako egitasmo honen emaitza nagusi (baina ez bakar) gisara argia ikusi duen liburu honek, Franco Farinelli geografo italiarrak eta Hillel Schwartz historialari iparramerikarrak bereziki aukera hontarako idatzitako testuak biltzen ditu.

Liburuak Suitza hegoaldeko kantonamenduaren berrirakurketa geografiko, kritiko eta iradokitzailea proposatzen du, eskualdea gurutzatzen duten trenbide sareak oinarri gisa hartuz. Oinarrian, soinuaren bidez lurralde hau aztertzeko ariketa bat da Il rumore lontano, eta aldiberean leku bat habitatzeko eta espazioarekiko esperientzia zalantzan jartzeko formekin esperimentatzeko gonbidapena. 

URA MATERIA GISARA liburu aurkezpena

URA MATERIA GISARA liburuaren aurkezpena
martxoak 22, osteguna, 19:00
Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxea
www.cristinaenea.eus

Urtebete baino gehiagoko edizio-lanaren ondoren, argia ikusiko du “Ura materia gisa” liburuak, HidroLogikak egitasmoaren lekukoa hartuz hamaika gai lantzen dituena, besteak beste uraren kudeaketa Donostian eta beste udalerrietan, gure ibaien egoera, beren defentsan aritzen diren ekimen sozialak, ingurumen-gatazkak edota urak memoriarekin duen lotura metaforikoa eta materiala. Era berean, Urumea eta bestelako ibai-ekosistemetara eginiko gerturaketa artistikoak ere jasotzen ditu.

Argitalpenaren helburua da gordailu eta memoria bat sortzea HidroLogikak 2016 egitasmoaren inguruan, eginiko jarduerak eta mobilizaturiko ezaguerak barne. Liburuak 30 lagun eta eragile baino gehiagoren ekarpenak biltzen ditu, Euskal Herritik bertatik, eta kanpotik ere, modu batean edo bestean uraren, ibai-ekosistemen, memoria sozial eta kulturalaren edo lurraldearekin konprometitutako jarduera artistikoen zaintzan eta defentsan hausnartzen eta lan egiten dutenak.

AUDIOLAB elkarteak zenbait dokumentu gehitu ditu liburu honetan, tartean Annea Lockwoodi egindako elkarrizketa bat edo Peter Cusackekin egindako egitasmoaren inguruko egunerokoa.

“Ura materia gisa” liburuaren aurkezpena martxoak 22an izango da, osteguna, Uraren Eguna, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean (Cristina Enea parkean). Bertan elkar ikustea espero dugu, prozesu honetako kide izan zarelako. Elkartzeko eta liburuaren ale bat eskuratzeko aukera aparta izango da.

Etorriko ote zaren baieztatzea eskertuko genizuke, ekitaldia ondo antolatzeko. Eta etortzerik izango ez bazenu (batik bat hemendik urrun bizi zaretenak), liburuaren ale bat bidaltzeko helbide postal bat ematea eskatu nahi dizugu.

 

EGURRA @ WEBSYNRADIO


WEBSYNRADIO online irratiaren enkarguz EGURRA izeneko irrati-pieza aireratu du urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra arte. Bertan soinumapa.net webgunetik egurrarekin edo zuzenagoak izateko egur soinuekin zerikusia duten aktibitate eta bertzelako gertaerak biltzen dira, gure egunerokotik poliki poliki desagertzen ari den soinu mota honengan arreta jarriz.

XABIER ERKIZIA invité de WEBSYNRADIO
http://synradio.fr/xabier-erkizia-sons-pays-basque/


Rendez-vous du 25 janvier au 7 février 2018, tous les jours à partir de 20h, pour écouter le programme de XABIER ERKIZIA.

EGURRA (bois, wood)

Une compilation de différents enregistrements réalisés à travers tout le Pays Basque, où le bois occupe une place importante. L’utilisation de bois et / ou d’instruments pour créer du son est liée à l’utilisation de technologies anciennes (certaines encore en activité comme les moulins, les menuiseries, les chais, les pressoirs à huile, les divers travaux de montagne …) ou pour des rituels (danses primitives de carnaval et rituels, fêtes de la semaine sainte) où ces artefacts sonores particuliers ne fonctionnent pas seulement comme un bruit inévitable ou un défaut technique, mais comme des pulsations rythmiques, parfois musicales, qui font partie d’un paysage sonore en voie de disparition.

XABIER ERKIZIA, musicien, producteur, journaliste et artiste sonore travaillant au Pays Basque, s’investit dans toute forme de communication ou de création qui implique l’écoute et le son. Au cours des 20 dernières années, il a collaboré (en studio et en live) avec une longue liste d’artistes du monde entier issus de différentes disciplines et cultures, dans des projets comme Billy Bao, Ornitorrinkus ou Soinumapa.net. Il compose régulièrement des bandes sonores pour le cinéma, la danse et le théâtre pour lesquelles il a été récompensé internationalement. Il travaille également en tant que curateur pour différents festivals, centres culturels et musées : festival ERTZ à Bera (2000-2017), coordination du département sonore Audiolab du centre d’art contemporain ARTELEKU à Donostia-San Sebastián (2002-2014). Il collabore régulièrement avec plusieurs médias, produisant des pièces radiophoniques et écrivant des chroniques et des articles sur la musique, le son et la culture sonore.

Argitalpen berria: DONOSTIA NOISE

A.A.: Donostia Noise
Liburua (32 orr.) + CD (20 track)
Arteleku (1984-2014)  eta Tabakalera-ren laguntzarekin ekoitzitako argitalpena.
Parte hartzaileak: Jose Luis Espejo, Harkaitz Cano, Yannick Dauby, Miguel Ayesa, Sonia Ciriza, Asier Gogortza, Iñigo Telletxea, Luca Rullo, Mikel R. Nieto, Xabier Erkizia.
ESKURATU 

Argitalpen hau 2008an eta 2013an jada desagertutako Donostiako ARTELEKU zentruan egindako bi lantegiren emaitza da. Bi tailer hauek, bai lehenak, Yannick Dauby soinu artistak gidatuak (Makrofoniak-Macrofonías, 2008) , nahiz bigarrenak, Jose Luis Espejo eta Mikel R. Nieto ikerlariek zuzenduak (Donostia Noise, 2013), Donostia hiriko soinu paisaia ikertzea izan zuten helburu, egungo kultur testuinguruan (gehiegizko presentziagatik edo ausentziagatik) zarata gisara uler daitezken soinuei arreta berezia eskainiz.
Urte batzuk beranduago, orduan egindako grabaketak eta jasotako emaitzak behar bezala bildu eta osatu dira liburu-CD hau ekoizteko.

informazio +:
. PODCAST Donostia Noise @ Hots-radio.info > http://www.hots-radio.info/2013/09/podcast-47-donostia-noise/
. PODCAST Easo, the beautiful @ Hots-radio.info > http://www.hots-radio.info/2008/06/podcast-5-easo-the-beautiful/
. Donostia Noise @ eldiario.es > http://www.eldiario.es/norte/euskadi/Donostia-Noise-escucha-San-Sebastian_0_166933488.html
. Donostia Noise @ Arteleku > http://2013.arteleku.net/es/donostia-noise.html
. Donostia Noise @ Artxibo Arteleku > https://artxibo.arteleku.net/es/islandora/object/arteleku%3A4406
. Elkarrizketa Jose Luis Espejo @ Arteleku > https://vimeo.com/72957991
. Donostia Noise Pentalogoa > http://blog.mikelrnieto.net/archivos/9607 
. Donostia Noise @ diario vasco > http://www.diariovasco.com/v/20130827/san-sebastian/como-suena-sebastian-20130827.html

SOINEKO PAISAIA argitalpen berria

AUDIOLABek honako argitalpen berrian parte hartu du ko-ekoizle gisara:

NADER KOOCHAKI: Soineko Paisaia
imprimakiak (jatorrizko hizkuntza + ingelerazko itzulpenak + poster + 3 x 12″ko binilozko disko
270 aleko argitaraldi mugatua

SOINEKO PAISAIA 2009 – 2015 Nader Koochakiren egitasmo bat
Soineko Paisaia Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxiboa da. Artzaintzaren inguruan argitaratu diren lanak ugariak izanik ere, entzumenean arreta jarri duten lanak urriak dira. Soinu paisaiaren ehuntzean artziantzak duen eragina agerian jarriz, antropologiaren diziplina eduki berriz hornituko duen egitasmoa da. Soinuaren izaera lurrunak hizkuntzaren egitura zurrunekin topo egiten duenean ekologiari antzemateko material berriak sortzen dira. Haiei erreparatuz, naturaren mintzetatik gizakiaren mintzairetara goaz, zurrundu ezinik, beti lurrun den giroan.

Nader Koochaki soziologian lizentziatua da eta 2008. urtetik aurrera artearen alorrean garatu du bere lana. Bere jarduera, akademiaren baldintzapen eta murrizketak gainditzeko lengoaia bat garatzeko saiakerarengatik ezaguna da, eta hala, bideoaren, argazkiaren eta soinuaren alorrean ekarpen nabarmenak egin ditu. Orain arte, Naderren lanak ondorengo lekuetan erakutsiak izan dira: Arteleku, Arabako Lurralde Historikoaren Artxiboa, Donostiako Cristina Enea Fundazioa, Bilboko Bizkaia Aretoa, Egiako Kultur Etxea, Miarritzeko Mediateka, Baionako Euskal Museoa, Bilboko Club Le Larraskito, Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioa, Gasteizko Artium Museoa, Dubaiko MOP, Londreseko Edge of Arabia eta Sophia Contemporary Gallery, Donostiako Tabakalera eta Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoa. Artista desberdinekin egindako kolaborazio lanak ere aipagarriak dira, hala nola, Ibon Aranberri, Usue Arrieta eta Vicente Vázquez, Ingrid Buchwald eta Carme Nogueirarekin lan egin du.

HONAKO DENDETAN SALGAI:
Garoa (Donostia)
Kaxilda (Donostia)
Anti- (Bilbao)
Katakrak (Iruñea)
Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio) Multiplos (Barcelona)
La Central (c/ Mallorca, Barcelona) Laie (MACBA, Barcelona)
NUMAX (Santiago de Compostela)

edo gurekin harremanetan jarriz: info@audio-lab-org

DENBORA GALDUZ / TEMPOA JASOZ

denboragalduz

DENBORA GALDUZ / TEMPOA JASOZ
Alex Mendizabal, Peito Castelo, Xabier Erkizia
8 orrialdeko paperezko argitalpena

2014ko udan Arantzazuko Gandiaga Topagunean egindako izen bereko ekitaldiaren emaitza da argitalpen hau. Bertan, Arantzazun, praile eta idazle izan zen Bitoriano Gandiagak 1996an argitaratu eta guztiz ezezaguna den DENBORA izeneko liburuxka oinarri hartuz, haren faksimil modura jatorrizko liburuaren berrirakurketa ariketa aurkezten du bertsio berri eta esperimental honek. 2004ko emanaldietan, jatorrizko argitalpenean ageri den idatzi bakoitza partitura gisa irakurri eta zuzeneko emanaldi bezala aurkeztu zuten Alex Mendizabal, Peito Castelo eta Xabier Erkiziak. Dokumentu honek hortaz, berrirakurketa horien partiturak biltzen ditu.

Hurrengo hilabeteotan AUDIOLABek aurkeztuko dituen hainbat argitalpenen artean lehena da hau.

OIER ETXEBERRIA: Locuela

AUDIOLABek gomendatzen du:

OIER ETXEBERRIA + Niño de Elche, David Azurza, Xabier Erkizia: LOCUELA
CD ESKURATU /  ENTZUN 

Disko hau David Azurza, Francisco Contreras (El niño de Elche) eta Xabier Erkiziaren elkarlanaren ondorio da. 2013ko uztailean, hainbat grabaketa eta ahozko ariketa egin ziren Tolosako Bonbereneako espazio autogestionatuan zein herri bereko Karmeldarren komentuko kaperan, Oier Etxeberriak 2012-2013 bitartean idatzitako ohar eta partitura batzuetatik abiatuta.
+ info: hirugarrenbelarria.bandcamp.com/album/locuela