Argitalpen berria: XABIER ERKIZIA – IL RUMORE LONTANO

XABIER ERKIZIA: Il rumore lontano
Idatziak: Xabier Erkizia, Lorena Rocca, Hillel Schwartz, Franco Farinelli
Argazkiak eta audioak: Xabier Erkizia
124 orrialde, koloretan
Diseinua: Miguel Ayesa, Sonia Ciriza
Hizkuntza: Italiera
Argitaratzailea: SUPSI, Libe edizioni, audiolab
kargatu liburua PDF euskarrian (soilik italieraz)

Xabier Erkiziak Ticino kantonamenduan trenbide sarearen inguruan egindako ikerketaren emaitza da “Il rumore lontano”. Lorena Roccak komisariatutako egitasmo honen emaitza nagusi (baina ez bakar) gisara argia ikusi duen liburu honek, Franco Farinelli geografo italiarrak eta Hillel Schwartz historialari iparramerikarrak bereziki aukera hontarako idatzitako testuak biltzen ditu.

Liburuak Suitza hegoaldeko kantonamenduaren berrirakurketa geografiko, kritiko eta iradokitzailea proposatzen du, eskualdea gurutzatzen duten trenbide sareak oinarri gisa hartuz. Oinarrian, soinuaren bidez lurralde hau aztertzeko ariketa bat da Il rumore lontano, eta aldiberean leku bat habitatzeko eta espazioarekiko esperientzia zalantzan jartzeko formekin esperimentatzeko gonbidapena.