ARGITALPENAK / EDICIONES

REKORDING Ahanzturak

REKORDING_1240X600

AUDIOLABek enkarguzko lan bat osatu du DSS2016 Europear Kultur hiriburutzaren egitarauaren barne kokatzen den REKORDING egitasmorako.

Hiritarren oroitzapenak eta memoriak oinarri hartuz osatutako Audiogida sail baten inguruan antoaltutako egitasmoa da REKORDING. Testuinguru hortan, AUDIOLABek  ahanzturak izeneko lana osatu du. Izenburuak dion bezala, hirian ahanztutako gauzak kudeatzen dituzten hainbat langile eta zerbitzuetako arduradunekin egindako elkarrizketetan oinarrituz. memoria oroen esistentzian ezinbesteko garrantzia duen ahanzturan jarri nahi izan dugu arreta.

Elkarrizketa horiek aldiberean, idazle desberdinei banatu zaizkie, haien gainean idatzi, istorio eta erreflexio ezberdinak gehitzeko. Elementu guzti horiekin, eta jakina hirian bertan jasotako beste hainbat soinurekin osatu da lana.

  • Hizkuntza: Euskara / Gaztelera
  • Gidoiak: Arantxa Iturbe, Maialen Lujanbio, Xabier Erkizia
  • Ahotsak: Arantxa Iturbe, Maialen Lujanbio, Xabier Erkizia, Luca Rullo, Cristina (Donostiako Udaltzaingoa – Galduriko Objektuak), Maria Jose Ochoa (Correos – 2 zonadeko komunikazio arduraduna), Alberto Armendariz (Correos – Donostiako bulego nagusiko zuzendaria), Aritz Arenales (dBUS – mantenua), Olga (DBUS – bezeroari arreta), Ana (Kontxako hondartza), Arantxa (Edorta pentsioa)
  • Eskerrak: Itziar Zorita, Frantxis Lopez Landetxe , Donostiako Correos, Koldo Mitxelena liburutegia, Donostiako DBUS geltoki nagusia, Donostiako Udaltzaingoa, Donostiako Kontxako hondartza, Donostiako Udala, AFAGI, Maite Arroitajauregi, Iban Urizar, Yannick Dauby, Iñigo Telletxea, Mikel R. Nieto..

Donostian bertan, telefono bidez eta pasiatuz entzuteko aplikazioa hemen deskarga dezakezu:

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.audiolab.rekording

AUDIOLABek osatutako audiogidaren piezak hemen entzun ditzakezu.

 

 

 

 

PG#1.1 PETER CUSACK: HITZALDIA

IMG_0132

Peter Cusackek 2016ko apirilaren 8an Donostiako Tabakaleran emandako “Uraren erabileren eta gehiegikerien soinu paisaiak” hitzaldiaren soinu-grabaketa. PAISAIARIK GABE zikloari hasiera eman zion hitzaldia ingelesez da.

Grabazioa: Luca Rullo
Argazkia: Xabier Erkizia

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #22

Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hogeitabigarren eta azken grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu. Dentara 430 grabaketa baino gehiago argitaratu ditu Soinumapak 2015ean, orain arteko kopuru maila guztiak hautsiz.
2016ean ere halako lan bikaina egingo dugulakoan milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

argazkia: Xabier Erkizia

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]altzola_botilak

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #21

deba_padura

Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hogeitabatgarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

argazkia: Xabier Erkizia

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #20

Errekorrak bereziki jartzen ez bagaituzte ere, oraingoan harrotasun punttu batekin aurkezten dugu Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hogeigarren 20 grabaketeroko errepasoa. Honekin, 400 pasa dira aurten soinumapan zintzilikatutako dokumentuak, sekula hamar urtetan iritsi ez garen kopurua.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

argazkia: Xabier Erkizia

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #19 Eskoriatza

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hemeretzigarren errepasoa aurkezten dugu. Kasu honetan 26 grabaketa dira, denak Eskoriatzako HUHEZI fakultateko ikasleek eginak eta zintzilikatuak. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #18

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hemezortzigarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

argazkia: Xabier Erkizia

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #17

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamazazpigarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #16

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamaseigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.

Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #15

enjoy_the_silence-1024x768

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamabosgarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu, orotara 300 grabaketen langa gaindituz soilik 2015ean.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #14

Description-et-figure-du-sabbat-des-sorciers-1613-From-Tableav-de-linconstance-des-mauvais-anges-et-demons-Pierre-de-Lancre

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamalaugarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #13

zorroztaileak

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamairugarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.

Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET: 2000 dokumentu sarean

soinumapa_2006

2005eko udan Euskal Herriko soinuen maparen, SOINUMAPA.NET edo berriki SOINUMAPA.EU webgunearen, lehen bertsioa jarri genuen sarean. Hilabeteak ziren jada egitasmoa burutan genuela, eta Luz Maria Sanchezek 2001ean egindako soinu grabaketen artxibo ahantzia ere bulkaka genuela profitatuz, behingoz webgunea martxan jartzeko erabakia hartu genuen, orduan oraindik ARTELEKU zentroa zenaren AUDIOLAB laborategi berrian.
Horrela abiatu zen Soinumaparen lehenbiziko bertsioa, Enrike Hurtadok garaiko tresnak (interneten ez du gure egutegiez ulertzen) baliatuz atondu zuena. Ia urtebete bereanduago, 2006ko ekainean, eta  jada 100 bat grabaketako artxiboa sarean izanik, aurkeztu genuen egitasmoa jendaurrean. Geroztik, ehundaka eguneraketa eta aldaketa jasan ditu Soinumapak: oinarrizko html-tik phpen oinarritutako webgune izatera pasa zen, wordpresserako espreski egindako plugina ere jorratu genuen (gerora bertze hainbat soinu-mapetarako oinarri balio izan duena), artxibo guztiak dokumentatzeko Tesauro osatu eta aberatsa antolatu genuen… lan taldeak, webgune paraleloak, ikerketa egitasmoak, HOTS! irratiaren sorrera, atal berriak… zaila da bide guzti honetan Euskal herriko soinuen mapak eman digun guztia, sortu dizkigun aitzakia guztiak kontatzea. Ez dakigu denbora guzti honetan zenbat jendek entzun eta berrerabili dituen mapako dokumentuak, baina badakigu egin dutela, eta ez gara horrelakoetan ohi den bezala, soilik estatistikei buruz ari. Urte guzti hauetan Soinumapako artxiboek irratsaioetan, musika konposizioetan, filmetan edo bertzelako ikuskizunetan bizi izan dira. Bizi hitza erabiltzen dugu, artxiboak, artxibo orok, nahitaez garraiatzen baitu heriotzaren itzala, gertatu izan zenaren (eta sekula gehiago gertatuko ez denaren) pisua. Horregatik sortzen digu oraindik ere ilusio berezia gure artxiboko grabaketaren bat bertze testuinguru batean entzuteak.

Hamar urteren ondotik, Soinumapak 2000 grabaketen langa gainditu du eta 345 lagunek parte hartu dute egitasmoan. Hirugarren urtez, Soinumapak egunero guttienez grabaketa bat argitaratzeko ardura mantendu du eta momentu honetan, Xavier Balderasek 2009an egindako maparen bertsio berrituari astinaldi bat ematen, soundmap pluginaren bertsio berria antolatzen, submapa berriak asmatzen, artxibo bilduma berriak eta espezializatuak gehitzen, eta atal berriak antolatzen ari gara. Ez da gutxi. Hamar urteren ondotik, mapa honek (sarean hain modan jarri eta mamuak bezala desagertu ziren hainbat eta hainbat mapek ez bezala) bizitzeko gogoa duela jakiteak, guri ere aurrera egiteko indarra ematen digu.

Milesker hau den posible egin duzuen pertsona guztiei eta milesker mapa berari, oraindik ere akuilu lanak egiteagatik.

 

 

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #12

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamabigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.

Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #11

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamaikagarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]