Argitalpen berria: HITZA BASA

ASKOREN ARTEAN: Hitza basa
Xabier Erkizia eta Luca Rullok asmatu eta egindako proiektua.
Azal gogorreko liburua, z/b, 102 orrialde  + CD-Audio, 18 pista, 53 minutu
Hillel Schwartz eta Ainara Legardonek idatzitako 2 saiakera idatzirekin.
Sonia Cirizak eta Miguel Ayesak diseinatua. 

2020an audiolab elkarteak, Tramontana egitasmoaren barnean argitaratua.

Entzun laginak:


2009 urtean Donostiako Cristina Enea fundazioarekin eta Gasteizko Amarika aretoarekin elkarlanean ZOOO II Hitz basatia izeneko erakusketa antolatu genuen. Ariketa hartan, naturaren baina bereziki animalien hotsek gure gizarteko hainbat arlotan zer nolako loturak zituzten aztertzeko ikerketa saiakera osatu genuen. Hortarako animaliekiko eta hauen komunikazio sistemetiko interes berezia agertu duten artisten lanak erakutsi ziren, erakusketarako espreski egindako ikerketa batez gain. Ildo beretik, baina kontrako norabidea hartuz, oraingo egitasmo honetan, geroztik ikertzen joan garen hizkuntzaren animaliatasun horrek gizakiongan zer forma har ditzaken bildu eta erakutsi nahi dugu. Ez soilik hotsak, baizik, gure belarrietara kantu gisara iritsi diren soinu horien atzean gordetzen diren erritualetan (askotan intimitate haundikoak), ze kodifikazio sistemak erabiltzen diren azaleratu nahi dugu. 

HITZA BASA ehizaldi bat da. Galtzear den mundu baten, kodifikatu gabeko beharraren eta dardara gisa ulertutako gorputzaren miaketa. Ez gaitzala hortaz harritu lengoaia basati hauetan behar zintzoaren azkeneko arrastoa topatzeak. Edo begietara zuzen begiratu eta benetan nor garen jakiteko desioa entzuteak. Beharbada, (…) Akaso, hitza oraindik gorputz zenekoaz oroituko gara. Beharbada, alai edo triste, amorratu edo lasai gaudenean zergatik abesten dugun asmatuko dugu. Zergatik garen lehenbizi zirrara eta gero hizkuntz.

Argitalpen honek, soinu errejistroez eta hauen izaera ulertzeko baliatuko diren grafiko (sonograma, espektrograma) eta argazkiez gain, hots horien egileei egindako elkarrizketak eta hauen transkripzioak biltzen ditu, baita esparru desberdinetatik (Historia, artea… ) egindako idatzi formako ekarpenak ere.

Album Tracklist
1. Usozaleak
2. Itzaina
3. Artzain emaztea
4-5. Mendiko artzaina
6. Segalaria
7-8. Abeltzaina
9. Idi dema
10-11. Artzain zakur txapelketa
12-13. Artzaina eta mendiko musika
14-15. Arraunlariak
16-17. Trashumantziako artzaina
18. Irrintzia