WORKSHOP: Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak: Urumea

‘Ibaia ez da toki bat’ laborategia errepresentaziorako, gogoetarako eta dokumentaziorako tresna eta lengoaia ezberdinak erabiliz, Urumea ibairantz hurbiltzeko sormen prozesuak bultzatzeko asmoz jaio da. 2015eko ekainaren bukaera aldera abian jarri ziren sormen artistikoko tailerrek 2016an jarraipena izango dute. Tailer horietatik sortutako hainbat emaitza Ur handiak, ur meheak. Danubio eta Urumearen aztarnak izeneko erakusketan ikusi ahalko dira.

 

pcusack chernobyl2007 300dpi

‘Ibaia ez da toki bat’ laborategien lehenengo bi edizioek Urumea ibaia ardatz hartuta audioa eta bideoa ikuspegi artistikotik, eta ibaiarekiko gerturaketatik lantzeko aukera eskaini zien partehartzaileei. 2016ko apirilean hasiko den ‘Ibaia ez da leku bat’ laborategiaren hirugarren edizioak berriz, lau diziplina ezberdin jorratzeko aukera izango du, beti ere Urumea lotura izanik: animazioa, audio-sorkuntza, papergintza eta serigrafia. Lau jarduerak, Cristina Enea Fundazioak Donostia 2016 Fundazioarekin elkarlanean antolatutako HidroLogikak. Ibaitik badiara egitasmo zabalagoaren baitan kokatzen dira.

Apirilak 4-7, 10:00-13:00 / 16:00-19:00
(ingelesez)

‘Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak: Urumea’. Peter Cusack soinu artistak zuzendutako eta Audiolab-ek koordinatutako tailerra

Uraren erabilerak ingurumenarengan eta gizakiengan duen eragina aztertu nahi da. Bereziki praktika jasangarrien eta jasanezinen arteko kontrasteetan eta kezka lokal, nazional eta globalen arteko interdependentziak agerian geratzen diren lekuetan jartzen du arreta artistak. Oraingoan, egitasmoak, tailer forma hartuz, Urumea ibairantz gerturatuko du belarria, elkarlanean, mikro-ikerketez osatutako ibaiari buruzko ikuspegia osatzeko helburuarekin.

Tailer guztiak irekiak eta doakoak izango dira, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean emango dira, eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (943453526 / cristinaenea@donostia.eus). Ordutegiak berriz, taldearen beharretara egokitu ahal izango dira

informazio gehiago:
www.cristinaenea.org
www.petercusack.org