Video installation from July 11th to 18th at Stazione Topolo / Postaja Topolove.
Uncategorized
GRAND PRIX EUROPA NOSTRA 2020
Orain hilabete gutzi AUDIOLAB elkartea partaide duen Red Tramontana III egitasmoak 2020ko Europear Ondarearen Europa Nostra saria jaso ondoren, oraingoan GRAND PRIX publikoaren 2. saria jaso du. Sari honek Europa mailan ondareari buruz egindako egitasmo garrantzitsuenak saritzen ditu eta ohore haundia da AUDIOLAB osatzen dugunontzat errekonozimendu hau jaso izana. Milesker egitasmo hau aurrera ateratzea lortu duzuen guztioi.
Europear Batzordeak eta Europa Nostrak Europako Ondarearen / Europa Nostra 2020 sarien irabazleen izenak argitaratu ditu. Europa mailan ondarearen alorrean ematen diren sari entzutetsuenak 15 herrialdetan jorratutako 21 egitasmoren artean banatu dira. Hauen artean, Ikerketaren alorrean zehazki, Frantzia, Italia, Polonia, Portugal eta Espainiaren artean osatutako RED TRAMONTANA III egitasmoak jaso du saria.
30 herrialdetako elkarte eta banakok aurkeztutako hautagaitzak aztertu ondotik, ondarearen alorreko Europa osoko adituekin osatutako epaimahai independienteak aukeratu ditu sarituak.
Gure aldetik, eskerrak baino ezin dizkiogu eman egitasmo honek iraun duen bitartean bidelagun izan ditugun lankide, informatzaile, soinulari, entzule eta bestelako lagun guztiei. Bejondeizuela!
EBren PRENTSA OHAR OFIZIALA: 20200507-PR-Winners-ES-Tramontana
Europear Ondarearen sariak / Europa Nostra 2020: RED TRAMONTANA III
AUDIOLAB elkartea partaide duen Red Tramontana III egitasmoak 2020ko Europear Ondarearen Europa Nostra saria jaso du.
Europear Batzordeak eta Europa Nostrak Europako Ondarearen / Europa Nostra 2020 sarien irabazleen izenak argitaratu ditu. Europa mailan ondarearen alorrean ematen diren sari entzutetsuenak 15 herrialdetan jorratutako 21 egitasmoren artean banatu dira. Hauen artean, Ikerketaren alorrean zehazki, Frantzia, Italia, Polonia, Portugal eta Espainiaren artean osatutako RED TRAMONTANA III egitasmoak jaso du saria.
30 herrialdetako elkarte eta banakok aurkeztutako hautagaitzak aztertu ondotik, ondarearen alorreko Europa osoko adituekin osatutako epaimahai independienteak aukeratu ditu sarituak.
Gure aldetik, eskerrak baino ezin dizkiogu eman egitasmo honek iraun duen bitartean bidelagun izan ditugun lankide, informatzaile, soinulari, entzule eta bestelako lagun guztiei. Bejondeizuela!
EBren PRENTSA OHAR OFIZIALA: 20200507-PR-Winners-ES-Tramontana
BLACKOUT #33 in memoriam
Joan den 2016ko urriaren 5ean joan zen gure artetik, TRES (1956-2016), soinu-artista, musikaria ta bidelaguna.
Haren omenez, eta berak hil aurretik emandako instrukzioak jarraituz, itzaltzen jarraitu dugu. Bere heriotzaren egunean eta 3 egunez, audiolabeko webgune guztiak itzali ditugu. Isilik geratu gara.
SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #5
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko bosgarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
– Armendaritze: Errabotea lurrera (1923)
– Otsagabia: Agurra 02:43
– Otsagabia: Bertsolariak 03:10
– Zarautz: danbolinjole ukiezina (1925)
– Zerain: Zerrategia 4 01:47
– Hondarribia: itsas olatuak 02:22
– Otsagabia: Harrijasotzailea 02:32
– Otsagabia: Ingudea 02:19
– Gasteiz: Enxambreak (1786)
– Luhuso: Artaldea eta ekaitza 02:17
– Otsagabia: Ongi etorria 05:02
– Tolosa: Oria A-1k 05:49
– Pasaia: Gudaren sinfonia (1898)
– Gasteiz: Erleen zaratak (1786)
– Otsagabia: Banako eta olentzeroren kanta 05:17
– Bildotsac parlanzuan (1880)
– Otsagabia: Olentzeroren zain 03:38
– Gasteiz: Urteurren ospakizunak (1869)
– Gasteiz: Ospakizunen bezperak (1869)
– Igartubeiti: Amaren Alabak 02:55
argazkia: Asier Gogortza
[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]
Cerramos ARTELEKU AUDIOLAB
El próximo otoño el blog AUDIOLAB ARTELEKU cumpliría 10 años. En octubre de 2005, el todavía entonces departamento AUDIOLAB (creado en 2003) del centro de producción artística ARTELEKU abrió este blog con el objetivo de crear una ventana que reflejará la gran cantidad de nuevos proyectos (y otros no tan nuevos) que se desarrollaban en Euskal herria en torno a las músicas experimentales. Durante todo este tiempo, este blog ha intentado, a través de diferentes dinámicas y grupos de trabajo, cumplir con ese objetivo, muestra de ello son las más de 2.500 noticias, críticas, comentarios y otras informaciones publicadas hasta la fecha. Y hasta aquí hemos llegado.
Hace ya unos meses que desapareció el proyecto Arteleku, que durante tantos años hizo las labores de paraguas para este blog y en general para el proyecto de la asociación AUDIOLAB. El nuevo proyecto educativo Kalostra ha asumido el relevo de Arteleku y en un principio no prevé mantener la programación regular de AUDIOLAB dentro de sus actividades, y por tanto tampoco el mantenimiento de este blog. Ante esta situación, AUDIOLAB ha comenzado a buscar nuevas vías de trabajo, que esperemos den sus frutos próximamente. Con el objetivo de concentrarnos en estos nuevos caminos y evitar ataduras del pasado que resulten demasiado pesadas, las personas que formamos AUDIOLAB creemos necesario cerrar definitivamente varios de los proyectos que hasta la fecha hemos gestionado. El cierre de este blog es uno de ellos, a los que proseguirán próximamente otros cierres (o liquidaciones) de plataformas surgidas en torno a lo que en su día fue Audiolab-Arteleku (MRB/AMM, Noise & capitalism..).
Siendo conscientes de la cantidad de información útil (para consulta, memoria colectiva…) que alberga esta web, realizaremos un esfuerzo en resguardar toda esta información a modo de archivo.
De aquí en adelante, nuestra web oficial, www.audio-lab.org servirá como plataforma para la comunicación de los eventos y proyectos de AUDIOLAB.
No podemos despedirnos sin mencionar la inestimable colaboración de algunas de las personas que han hecho posible que este blog funcionara durante toda una década: Muchas gracias a Oier Iruretagoiena y Mikel R. Nieto (redacción), Quimi Gáñez (diseño), Ti-ta-net y Xavier Balderas (programaación web), Luca Rullo (servidores), Catherine Luro (informadora), Miren Eraso (mediateca Arteleku), Santi Eraso, Kepa Landa, Ana Salaberria, Myriam Anitua y Esther Larrañaga (dirección) y tantas trabajadoras que hemos tenido al lado en Arteleku: Amalur Gaztañaga, Dani Artamendi, Mikel Arbiza, Maren Iturburu, Larraitz Mendizuri y especialmente Natalia Barberia y Maitane Otaegi.
Seguros de que nos encontrarmos pronto en nuevos caminos escuchando nuevos ruidos, gracias también a tí, lector.
Hasta pronto,
Xabier Erkizia en nombre de la asociación AUDIOLAB.
HOTS! RADIO #43 online
gure HOTS! online irratian podcast berria argitaratu dugu!
METTA PARITTA, Miguel Angel Elizalderen eskutik
Metta Paritta, SN Goenka maisuak Vipassana meditazio erretiroen azken egunean, goizeko 6etan, abesten duen kantua da. Bere lezioetan oinarriturik, mundu osoan zehar ikastaroak ematen dituzten 800 irakasle delegatu baino gehiago izan arren, inork ez du kantu hau abesteko baimenik. Arrazoi horregatik, bere urteroko 100.000 baino gehiago diren ikasleei grabaketa bera entzuten dute. Maisuarekin batera entzun bitartean, kantua grabatzea guztiz debekatuta dago, jatorrizko lekuan ez baita gailu elektronikorik onartzen. Beraz, grabaketa hau oso zirkuitu mugatuetan lor daiteke.+ info
OPEN SOUND > Lisboa
METASONIC-OPENSOUND
Del 19 al 29 de junio, LISBOA (Portugal)
Durante la última semana de junio AUDIO-LAB participa en el festival METASONIC que se celebrará en varios espacios de Lisboa. En este festival organizado por la asociación musical Granular y dedicado al sonido y sus fenomenologías los miembros de la red OPEN SOUNDparticiparemos de forma especial, tal y como hicimos el pasado mes de diciembre en Sicilia o en enero en los encuentros celebrados en Donostia-San Sebastián.
Dentro del programa habrá una presentación de SOINUMAPA.NET, un taller sobre la aplicación SOINUDROID , una experiencia audiovisual improvisada llamada INSTANZINE y participaremos en RADIO TRACES, un evento experimental colectivo sobre la radio. Más información en la web del festival: http://www.granular.pt/metasonic-opensound.html
GU, ITSASOA
SOINUMAPA egitasmoak GU ITSASOA MUNDUAREN ATARI izeneko erakusketan parte hartu du. Gipuzkoako Zerain herrian ateak ireki berri dituen erakusketan Soinumapako grabaketez gain, Iñigo Telletxeak bildu eta editatutako soinuekin osatutako soinu-instalazioa entzun daiteke. Erakusketa ekainaren 8an irekiko da, aipatu bezala Zeraingo Herri Museoan, eta hurrengo hilabetetan bertze zenbait herri bisitatuko ditu. Bitartean, instalazioa osatzen duten grabaketak Soinumapan zintzilikatuko dira eta instalazioa osatzen duten piezak GU ITSASOA egitasmoaren webgunean.
Francisco López & Xabier Erkizia: Elektra Bidasoa
FRANCISCO LÓPEZ / XABIER ERKIZIA: Elektra Bidasoa
(audiolab / ferns recordings, 2011)
Soinuaren fenomenologiaren entzumen sakonari eskainitako ibilbide luzeko bi soinu artisten elkarlan proiektua. Disko hau, Bidasoa ibaiako bazterretan, Nafarroako bortzirien inguruan, dauden zentrale hidroelektrikoetan egindako grabaketekin osatua dago. Erkizia eta Lopezek, zentraletako industria-instalazio eta makinen zarata, karraka, asots eta hotsekin soinu-eraikuntza berezik egin dituzte, batzuetan soinuak bere hortan utziz eta bestetan soinuak eraldatuz. Elektrizitatean sorkuntza bezalako unibertsoan sortutako soinuzko mundu birtual batean mikro nahiz makro bidaiak egiteko gonbidapena.
Tracklist:
1. Francisco López: Untitled #266 15:13
2. Francisco López: Untitled #267 14:08
3. Xabier Erkizia: Electra Navasturen 16:38
4. Xabier Erkizia: Bidasoa, presak 14:28
argazkiak: Asier Gogortza
diseinua: Xavier Balderas
Audiolab Arteleku 2012
Joan den azaroan Donostiako Arteleku zentroak jasan zituen uholdeak direla eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du eraikinak oraindik ez dituela eskaintzen ekitaldiak modu egokian antolatzeko moduak, eta ez dituela eskainiko heldu den ekaina arte.
Uholdeetan besteak beste, ikusentzunerako material tekniko guztia galdu zen (tartean, grabagailuak, 3 soinu ekipo, bideoproiektoreak etabar) baita mediatekako fonoteka ia bere osotasunean, soinuari buruzko liburu bildumaren erdia, audiolab-en argitalpen gehienen stocka (noise&capitalism, ertz 10 urte…) osorik etabar.
Beraz, gauzak aldatzen ez diren bitartean AUDIOLAB egitaraua ez da martxan jarriko uda baino lehen. Bitartean hainbat egitasmo digitalekin lanean jarraitzeko asmoa dugu, eta egoera normalizatzen doan heinean, udarako, urtero bezala, tailer eta bestelako ekitaldien programazioa aurkeztuko dugu.
Laister informazio gehiago webgune honetan nahiz www.arteleku.net/audiolab eta www.arteleku.net webguneetan.
Soinu Artean > Euskadi Irratia
2011ko irailan Arantxa Iturbek zuzentzen duen Euskadi Irratiko Arratsean-Arratsaldekoa saioak, astelehenak soinuei eta entzumenari eskaintzea erabaki zuen, SOINU ARTEAN sortuz.
Azken 5 urteotan kolaboratzaile izan duen Xabier Erkiziarekin, Audiolab elkartearekin elkarlanean eta Tabakaleraren laguntzarekin, astelehenero irratia estudiotik atera eta mikrofonoak soinu ehizan jarri ditu irrati saio honek, formatu berriak, irratirako esperimentuak eta bertzelako mikro(fono)-abenturak proposatuz.
Saioaren 2011-2012 denboraldia joan den maiatzan bukatu zen arren saio gehienak online topatu daitezke Eitb.com webgunean, baina guk ere laister jarriko ditugu saio guztiak sarean, oraingoan kalitate haundiko mp3 artxiboetan.
HOTS! irratia itzuli da
Sei hilabeteko geldialdiaren ondotik, seguruaski Artelekuren erdi-heriotz horren luto modura, gure HOTS! SOINU PAISAI IRRATIAk berriz ekingo dio podcast berriak argitaratzeari. Denboraldi (motzago baina) berri honetan besteak beste Ramon Andrés idazlea, Miguel Angel Elizalde, Pablo Sanz, Iñigo Telletxea eta beste sortzaile askoren lanak entzun ahal izango dira.
Soinumapa 2012-1 eguneraketa
Soinumapa.net egitasmoaren 2012ko lehenbiziko 20 grabaketen errepasoa. Ea ze soinu berri ekartzen dizkigun urte berriak. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Primer repaso de las primeras 20 grabaciones añadidas a Soinumapa.net durante el recién estrenado 2012. A ver que sonidos nos trae el nuevo año. Gracias a todos/as los/las personas que han grabado y compartido sus grabaciones!
– Letona: Eliz atarian 03:08
– Zerain: Garai bateko musikariak 02:56
– Elduaien: Behi granja 02:47
– Elgorriaga: Urte Berri 03:20
– Bera: Dios te salve 03:44
– Bera: Glin-glan 08:11
– Eultz: Eguerdia 02:59
– Urdiain: Ur-goiena 01:56
– Iruñea: Bideko Ama 02:34
– Bera: Agonia 01:30
– Eraso: Pilotan 01:41
– Orokieta: Oro quiet 02:37
– Bera: Olentzero 2011 03:06
– Senpere: Ilunabarreko musika 04:20
– Asteasu: Herriko plaza 05:27
– Hernani: Larrialdi kimikoa 04:58
– Portugalete: zorroztailea 01:41
– Ezkio: Aizkol apustua 03:29
– Zarautz: Estropadak 07:02
– Pasai San Pedro: Eguerdia 04:50