AUDIOLAB elkartea partaide duen Red Tramontana III egitasmoak 2020ko Europear Ondarearen Europa Nostra saria jaso du.
Europear Batzordeak eta Europa Nostrak Europako Ondarearen / Europa Nostra 2020 sarien irabazleen izenak argitaratu ditu. Europa mailan ondarearen alorrean ematen diren sari entzutetsuenak 15 herrialdetan jorratutako 21 egitasmoren artean banatu dira. Hauen artean, Ikerketaren alorrean zehazki, Frantzia, Italia, Polonia, Portugal eta Espainiaren artean osatutako RED TRAMONTANA III egitasmoak jaso du saria.
30 herrialdetako elkarte eta banakok aurkeztutako hautagaitzak aztertu ondotik, ondarearen alorreko Europa osoko adituekin osatutako epaimahai independienteak aukeratu ditu sarituak.
Gure aldetik, eskerrak baino ezin dizkiogu eman egitasmo honek iraun duen bitartean bidelagun izan ditugun lankide, informatzaile, soinulari, entzule eta bestelako lagun guztiei. Bejondeizuela!
EBren PRENTSA OHAR OFIZIALA: 20200507-PR-Winners-ES-Tramontana