SoinuDroid app

SoinuDroid telefono mugikorrentzako audio-gidak/a> sortu eta kudeatzeko diseinaturiko aplikazio talde batekin sortuta dago.

Oinarrian bi aplikaziorekin osatzen da SoinuDroid: Bata audio-gidak sortzeko eta hauen edukiak eta argitalpena kudeatzeko; eta bestea, Android sistema eragilea duten telefono mugikorretan instalatu eta audio-gidak deskargatu eta entzuteko modua eskaintzen dutena.

Kudeaketa aplikazioa WordPress sistemarako plugina da, eta SoundMap pluginaren APIa erabiltzen du, honek edukien kudeaketarentzako dituen funtzioak eta WordPressen administraziorako tresnak erabiliz. Behin audio-gida bat argitaratu eta gero, hau SoundMap pluginaren bidez online bisita daiteke, edo Androiderako SoinuDroid aplikazioaren bidez zure telefono mugikorrean deskargatu dezakezu.

Android mugikorretarako SoinuDroid programa SoundMap pluginaren sortutako audio-gidak deskartu eta ibilaldiak egiteko diseinatuta dago. Telefonoan ibilaldi desberdinak edukitzeko aukera ematen du, baita hauen artean aukeratzeko modua ere.

Bi programa hauek laister argitaratuko dira GPLv2 lizentziapean, bere jatorrizko kodearekin batera.