OPEN SOUND > Lisboa

METASONIC-OPENSOUND
Ekainaren 19tik 29ra, LISBOA (Portugal)

Heldu den ekainaren azkeneko astean AUDIO-LAB elkarteak Lisboako zenbait lekutan ospatuko den METASONIC jaialdian parte hartuko du. Granular elkarteak soinugintzari eta honen inguruko fenomenologiari buruz antolatu jaialdi honetan OPEN SOUND sareko kideek modu berezian parte hartuko dugu, joan den abenduan Sizilian edo urtarrilan Donostian egindako topaketei jarrituz.
Egitarauaren barnean SOINUMAPA.NETen aurkezpenak, SOINUDROID aplikazioari buruzko tailerrak, INSTANZINE ikusentzunezko esperientzia inprobisatu bat eta irratiekin egindako RADIO TRACES emankizun kolektiboan parte hartuko dugu.
Informazio gehiago jaialdiaren webgunean: http://www.granular.pt/metasonic-opensound.html

www.opensound.eu