Audiolab Arteleku 2012

Joan den azaroan Donostiako Arteleku zentroak jasan zituen uholdeak direla eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du eraikinak oraindik ez dituela eskaintzen ekitaldiak modu egokian antolatzeko moduak, eta ez dituela eskainiko heldu den ekaina arte.
Uholdeetan besteak beste, ikusentzunerako material tekniko guztia galdu zen (tartean, grabagailuak, 3 soinu ekipo, bideoproiektoreak etabar) baita mediatekako fonoteka ia bere osotasunean, soinuari buruzko liburu bildumaren erdia, audiolab-en argitalpen gehienen stocka (noise&capitalism, ertz 10 urte…) osorik etabar.

Beraz, gauzak aldatzen ez diren bitartean AUDIOLAB egitaraua ez da martxan jarriko uda baino lehen. Bitartean hainbat egitasmo digitalekin lanean jarraitzeko asmoa dugu, eta egoera normalizatzen doan heinean, udarako, urtero bezala, tailer eta bestelako ekitaldien programazioa aurkeztuko dugu.
Laister informazio gehiago webgune honetan nahiz www.arteleku.net/audiolab eta www.arteleku.net webguneetan.