Francisco López & Xabier Erkizia: Elektra Bidasoa

FRANCISCO LÓPEZ / XABIER ERKIZIA: Elektra Bidasoa
(audiolab / ferns recordings, 2011)

Soinuaren fenomenologiaren entzumen sakonari eskainitako ibilbide luzeko bi soinu artisten elkarlan proiektua. Disko hau, Bidasoa ibaiako bazterretan, Nafarroako bortzirien inguruan, dauden zentrale hidroelektrikoetan egindako grabaketekin osatua dago. Erkizia eta Lopezek, zentraletako industria-instalazio eta makinen zarata, karraka, asots eta hotsekin soinu-eraikuntza berezik egin dituzte, batzuetan soinuak bere hortan utziz eta bestetan soinuak eraldatuz. Elektrizitatean sorkuntza bezalako unibertsoan sortutako soinuzko mundu birtual batean mikro nahiz makro bidaiak egiteko gonbidapena.

Tracklist:
1. Francisco López: Untitled #266 15:13
2. Francisco López: Untitled #267 14:08
3. Xabier Erkizia: Electra Navasturen 16:38
4. Xabier Erkizia: Bidasoa, presak 14:28

argazkiak: Asier Gogortza
diseinua: Xavier Balderas