GU, ITSASOA

SOINUMAPA egitasmoak GU ITSASOA MUNDUAREN ATARI izeneko erakusketan parte hartu du. Gipuzkoako Zerain herrian ateak ireki berri dituen erakusketan Soinumapako grabaketez gain, Iñigo Telletxeak bildu eta editatutako soinuekin osatutako soinu-instalazioa entzun daiteke. Erakusketa ekainaren 8an irekiko da, aipatu bezala Zeraingo Herri Museoan, eta hurrengo hilabetetan bertze zenbait herri bisitatuko ditu. Bitartean, instalazioa osatzen duten grabaketak Soinumapan zintzilikatuko dira eta instalazioa osatzen duten piezak GU ITSASOA egitasmoaren webgunean.

www.guitsasoa.com