TABAKALERA

Argitalpen berria: DONOSTIA NOISE

A.A.: Donostia Noise
Liburua (32 orr.) + CD (20 track)
Arteleku (1984-2014)  eta Tabakalera-ren laguntzarekin ekoitzitako argitalpena.
Parte hartzaileak: Jose Luis Espejo, Harkaitz Cano, Yannick Dauby, Miguel Ayesa, Sonia Ciriza, Asier Gogortza, Iñigo Telletxea, Luca Rullo, Mikel R. Nieto, Xabier Erkizia.
ESKURATU 

Argitalpen hau 2008an eta 2013an jada desagertutako Donostiako ARTELEKU zentruan egindako bi lantegiren emaitza da. Bi tailer hauek, bai lehenak, Yannick Dauby soinu artistak gidatuak (Makrofoniak-Macrofonías, 2008) , nahiz bigarrenak, Jose Luis Espejo eta Mikel R. Nieto ikerlariek zuzenduak (Donostia Noise, 2013), Donostia hiriko soinu paisaia ikertzea izan zuten helburu, egungo kultur testuinguruan (gehiegizko presentziagatik edo ausentziagatik) zarata gisara uler daitezken soinuei arreta berezia eskainiz.
Urte batzuk beranduago, orduan egindako grabaketak eta jasotako emaitzak behar bezala bildu eta osatu dira liburu-CD hau ekoizteko.

informazio +:
. PODCAST Donostia Noise @ Hots-radio.info > http://www.hots-radio.info/2013/09/podcast-47-donostia-noise/
. PODCAST Easo, the beautiful @ Hots-radio.info > http://www.hots-radio.info/2008/06/podcast-5-easo-the-beautiful/
. Donostia Noise @ eldiario.es > http://www.eldiario.es/norte/euskadi/Donostia-Noise-escucha-San-Sebastian_0_166933488.html
. Donostia Noise @ Arteleku > http://2013.arteleku.net/es/donostia-noise.html
. Donostia Noise @ Artxibo Arteleku > https://artxibo.arteleku.net/es/islandora/object/arteleku%3A4406
. Elkarrizketa Jose Luis Espejo @ Arteleku > https://vimeo.com/72957991
. Donostia Noise Pentalogoa > http://blog.mikelrnieto.net/archivos/9607 
. Donostia Noise @ diario vasco > http://www.diariovasco.com/v/20130827/san-sebastian/como-suena-sebastian-20130827.html

DANTZ @ Donostia

2017ko irailak 1-2, TABAKALERA-GASTESZENA-CLUBS, Donostia- San Sebastián
Gonbidatuak: Islam Chipsy, Miguel A. Garcia, Mattin, Nightmares on Wax, Daniel Haaksman…

AUDIOLABek Xabier Erkiziaren komisariotzapean DANTZ jaialdiaren lehen edizioan parte hartuko du. Parte hartze honen barnean esperimentazioari eskainitako egitaraua antolatzeaz gain ISLAM CHIPSY bezalako taldeen kontzertuak aurkeztuko dira musika elektronikoari eskainitako jaialdi berri honen lehen edizioan.

+ INFO: www.dantz.eu

EZORDUAN 3. (eta azken) aktoa @ Tabakalera

2017ko ekainak 8-11, TABAKALERA, Donostia- San Sebastián

Gonbidatuak: Hillel Schwartz, Xabier Otaolea, Mikel Chamizo, Julia Eckhart, Agnes Pé, Jose Luis Maire, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Xabier Erkiziak eta Oier Etxeberriak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean komisariatutako ekitaldia.

EGITARAUA: 

+ INFO: ww.tabakalera.eu

DESORDUAN 1.go aktoa @ TABAKALERA

danborrak_desorduan

Uztailak 6 eta 7 TABAKALERA, Donostia
Gonbidatuak: Matthieu Saladin, Ereski Abesbatza, Vomir

EGITARAUA:

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia proiektu bienalaren parte den Ezorduan (erritmoa eta iraultzak) egitasmoaren barne hainbat kontzertu, hitzaldi eta entzunaldiz gozatzeko aukera izango da uztailaren 6 eta 7an eta azaroaren 17 eta 19a bitarte egingo diren bi saioetan. Egitarauan, besteak beste: Vomir, Matthieu Saladin, Miguel Álvarez Fernández, RAS, Ereski abesbatza, i-doser, José Luis Maire, Mattin…

Erritmoaren efektuak arretaz begiratzen dugun edozein alternantziatan ikusiko ditugu: ibiltzeko ekintzan, klimak paisaian eragindako efektuetan, ur-azalean irauten duten formetan edo bihotz-taupaden maiztasunean zein gure gorputzaren pultsazioetan. Erritmoa musikara, dantzara edo giza gorputzak sortutako jokoetara mugatzerik ez dagoela jakinda ere, entzuketa eta soinuari lotutako esparruak dira programa honen abiapuntua.

Jean-Jacques Rousseau (Geneva, 1712 – Ermenonville, 1778) filosofoak bere Dictionnaire de la musique hiztegian (1768) dioenez, musika-tresnen artean perkusioak dira parrandarekin eta euforiarekin lotura handiena dutenak. Bai denborasentsazioen eraldaketak eragindako errepikaketa sekuentziatuak bai soinuaren intentsitateak eragiten dute sentsazio hori. Halere, faktore horiek ez dute inoiz guztiz argitzen edo azaltzen musikaren izaera borborkaria. Ezorduanek musikak hedatzen duen ezusteko energia arakatzen du entzunaldi, hitzaldi eta kontzertuen bidez, eta neurgarrira eta homogeneo den zerbaitera murriztua izan den denbora baten inguruan hausnarketa kritikoa zabaldu nahi du.

Xabier Erkizia musikariarekin elkarlanean garatutako proiektu honek musikaren dimentsio politikoa aztertzera bultzatu nahi gaitu, denboraren bestelako erabilera batzuk —grinaz eta bizitasunez beteak, ezustekora zabaldutakoak— proposatzeko musikak duen ahalmena, azken batean.

Egitarau honetan aurkezten ditugun proposamenek, entzutearen gehiegikerien eta ez entzuteko ezintasunaren artean gure belarria dantzarazten duten soinuengan jartzen dute arreta. Soinu frekuentzien eraginkortasuna eta haien aurrean miloika modutan, plazeretik oinazeraino, kuzkurtzen diren gure belarrien irazkorrari buruz hausnartzea da helburua. Azken finean, gure hauskortasunaren kodeak ulertzeko ezintasunaren aurrean, haietan bustitzeko saiakera berri bat baino ez.

PAISAIARIK GABE#2 Luis Costa (pl)

LC_cavarloreal2

Proposamen honek, Entzumenaren behatoki izan nahi duen egitasmoaren ideia bera ia modu literalean jorratuz, soinu paisairi buruzko eztabaida eta elkarrizketa espazio egonkorra sortu nahi du. Jatorri eta esperientzia ezberdinetako pertsonekin (artea, kultura, industria, hirigintza, gizarte zientziak..) elkarlanean, topaketa informalen bidez osatutako elkarrizketa, hitzaldi, kontzertu, entzunaldi eta bestelako ekitaldi publikoek osatzen dute egitaraua.

APIRILAK 16, LARUNBATA,  19,00.
Z aretoa, TABAKALERA (DONOSTIA)


BENETAZKOA AITZURTZEN, ETA SOINUA ALDIBEREAN
Gonbidatua:Luis Costa (Binaural/Nodar)
www.binauralmedia.org

Lehenbiziko soinua goiz lainotsu bateko ate kolpea izan zen.
Soinuarekin lan egiten duten artisauak sartu ziren gure nekazalgunean.
Kortesia, onarpena, jakinmina eta zerbitzua izan ziren gure lanabes.
Ez soilik soinua, ez soilik soinua.
Soinua izan liteke haustura puntua, edo ezjakin egonkorren hiztegiko atal bat gehiago.
Lengoai mota da… gertukoa…sutila…espezifikoa… gertakizun bat gehiago.
Baina badira leku batera hurbiltzeko baliagarriak diren bestelako lengoaiak.
Eta bertako jendeekin harreman benetazkoa eskaintzen duten gustatzen zaizkigu.
Eta hortarako, soinua ez da nahikoa, soinua ez da nahikoa.
Eta horregatik ez dugu soinu-ikertzaile smart, jakintsu eta garbien olatu berriak irensterik nahi.
Horregatik ez gara fio soinu bakoitza bere sustraietatik ateratzen dituzten soinuen mapa globalizatuez.
Esanahiak aitzurtzen jarraitzen dugu… gure bazterren esanahi zahar eta ahantziak.
Soinu-mehatzariak gara, soinu-nekazariak, soinu-arotzak, soinu-txontxongilolariak.
Bazter ahantzi batean.

LC_opcional

Luis Costa: Soinu artearen alorrean lan egiten duen komisario eta ekoizlea da, ikerlari eta artxibista lanak ere egiten ditu. 2006tik Portugalgo Gralheira mendialdean media-artearen inguruan lan egiten duen eta nazioartean halako egitasmoen erreferentea den BINAURAL/NODAR egitasmoaren sortzaileetako bat da Costa. Plataforma honen bidez hamaika erakusketa eta ikerketa egitasmo antolatu ditu, tartean hezkuntzari eskeinitako lanari garrantzi berezia eskainiz.

 

 

 

PAISAIARIK GABE#1 Peter Cusack (uk)

9733473083_b9cf395d61_o

Proposamen honek, Entzumenaren behatoki izan nahi duen egitasmoaren ideia bera ia modu literalean jorratuz, soinu paisairi buruzko eztabaida eta elkarrizketa espazio egonkorra sortu nahi du. Jatorri eta esperientzia ezberdinetako pertsonekin (artea, kultura, industria, hirigintza, gizarte zientziak..) elkarlanean, topaketa informalen bidez osatutako elkarrizketa, hitzaldi, kontzertu, entzunaldi eta bestelako ekitaldi publikoek osatzen dute egitaraua.

APIRILAK 8, OSTIRALA,  19,00.
Tailer aretoa, TABAKALERA (DONOSTIA)


URAREN ERABILERAK ETA GEHIEGIKERIAK
Gonbidatua: Peter Cusack
Kristina-Enea ingurumen zentruarekin elkarlanean.

“Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak” izeneko egitasmoak uraren erabilerak ingurumenarengan eta gizakiengan duen eragina aztertu nahi du. Bereziki praktika jasangarri eta jasanezinen arteko kontrasteak eta kezka lokal, nazional eta globalen arteko interdependentziak agerian geratzen diren lekuetan jartzen du arreta. Diziplina anitzen arteko -soinua, kazetaritza, ikusizko arteak, geografia, zientzia- eta maila ezberdinetan parte hartzen duen pertsonen arteko elkarlana izateko bokazioz jaiotakoa egitasmoa da.

Peter Cusack: Musikaria eta soinu-artista da. Soinuzko landa-grabaketen bidez osatzen ditu lanak, ingurugiroaren soinuei eta ekologia akustikoaren gaiei arreta berezia eskainiz. Landu dituen artean, komunitatean egindako arte egitasmoak, soinuaren eta espazioaren zentzuaren inguruko ikerketak, eta interes bereziko lekuetan egindako soinuzko dokumentazio lanak topa ditzakegu. Cusackek Soinuzko kazetaritza deitzen dio soinuaren bidez alor dokumentalak ikertzeko ariketari. Berak sortu eta bultzatutako egitasmoen artean aipagarriak dira Favourite Sound Project (1998) edo Positive Soundscapes Project (2006-09), hiritarrek eguneroko soinu inguruneari buruz dituzten iritzi baikorrak ikertzeko asmoz eginak.

 

>>>>>>>>>>>>>>>

Topagune bihurtzeko asmoarekin aurkezten dugun ziklo hau ENTZUMENAREN BEHATOKIA izeneko egitasmo zabalago baten hasiera baino ez da. Behatokiak, soinuaren inguruko hainbat adierazpide artistiko erabiliz (musika, soinu artea, irratia…) gure soinuzko ingurunearekin ezartzen ditugun harreman eta arretak aztertzeko balioko duen egitasmoa izan nahi du. ENTZUMENAREN BEHATOKIA Donostia2016 Europako kultur hiriburutzari eta Tabakalerari esker martxan jarritako egitasmoa da.

70. hamarkadan R. Murray Schafer musikari eta ikertzaile kanadiarrak osatu zuen ikerketa talde aitzindariak gure soinu ingurunea definitzeko erabili zuen kontzeptua da soinu paisaia. Ingelerazko landscapetik eratorritako soundscape hitz-jokoaz baliatuz, ikertzaile talde honek gure inguruan etengabe gertatzen eta eraldatzen den soinuzko errealitatea azaltzeko erabili zuen oraindik erreferente den definizio hau. Baina definizio ororekin gertatu ohi den bezala, denborak, erabilerak eta definizioaren objektua bera praktikan (artistikoki nahiz kontzeptualki) jarri duten erabiltzaileek, hurbilketa kritiko ezberdinak egin dituzte, honezkero, berria izanagatik ere kontserbadurismoan erortzeko arriskuan dagoen terminoaren gainean.

Proposamen honek, Entzumenaren behatoki izan nahi duen egitasmoaren ideia bera ia modu literalean jorratuz, soinu paisairi buruzko eztabaida eta elkarrizketa espazio egonkorra sortu nahi du. Jatorri eta esperientzia ezberdinetako agenteekin (artea, kultura, pentsamendua, industria, hirigintza, gizarte zientziak..) elkarlanean antolatutako topaketa informalen bidez osatutako elkarrizketa, hitzaldi eta bestelako ekitaldi publikoen egitaraua osatu dugu hortarako.

Paisaia gisara onartzen dugun eta ondorioz gurea bezala hartzen duguna, hainbat erlazio sozial, politiko, ekologiko, ekonomiko, kultural eta estetikoen bidez lotzen da. Gure subjektibotasunetik jaiotzen den paisaia, hain kutsatua, mugatua eta zanpatua baldin bada, gure irudimena eta egitazkotasunaren kontzeptua bera guztiz erritmoz kanpo geratzen dira. Baina aldiberean, indar prometeiko den heinean, sentitzeko hain zailak diren inguruneari buruzko ideiak ulergarri egiteko modu bakarra da irudimena. Ez hori bakarrik, kontakizun estetikoa eta paisaiaren gure ideia subjektiboen oinarriak zalantzan jartzeko tresna bihurtzen da irudimena.

Topaketak berezko duen ugaritasunari ahalik eta etekin gehien ateratzeko helburuarekin, soinua eta paisaiaren gainean burutuko diren hitzaspertu hauek idazketa prozesu bat ere jarriko dute martxan. Foroaren paraleloan, Soinuaren eta paisaiaren gaiari buruzko hurbilketa kritiko desberdinekin osatuko den argitalpen kolektibo baterako oinarriak ezarriko dira.

Azken finean, topaketa-ekitaldien behin-behineko denboralidadetik areago, etorkizunean ere aldez aurreko ideiak zalantzan jarri eta eztabaida zabalak eragiteko tresna propioak sortzea da azken helburua.
Argitalpena soilik elkartruke bidez zabalduko da eta aldiberean, trukean jasotako dokumentuekin, gaiari buruzko nazioarteko artxibo publikoa osatzen joango da.

 

WORKSHOP: Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak: Urumea

‘Ibaia ez da toki bat’ laborategia errepresentaziorako, gogoetarako eta dokumentaziorako tresna eta lengoaia ezberdinak erabiliz, Urumea ibairantz hurbiltzeko sormen prozesuak bultzatzeko asmoz jaio da. 2015eko ekainaren bukaera aldera abian jarri ziren sormen artistikoko tailerrek 2016an jarraipena izango dute. Tailer horietatik sortutako hainbat emaitza Ur handiak, ur meheak. Danubio eta Urumearen aztarnak izeneko erakusketan ikusi ahalko dira.

 

pcusack chernobyl2007 300dpi

‘Ibaia ez da toki bat’ laborategien lehenengo bi edizioek Urumea ibaia ardatz hartuta audioa eta bideoa ikuspegi artistikotik, eta ibaiarekiko gerturaketatik lantzeko aukera eskaini zien partehartzaileei. 2016ko apirilean hasiko den ‘Ibaia ez da leku bat’ laborategiaren hirugarren edizioak berriz, lau diziplina ezberdin jorratzeko aukera izango du, beti ere Urumea lotura izanik: animazioa, audio-sorkuntza, papergintza eta serigrafia. Lau jarduerak, Cristina Enea Fundazioak Donostia 2016 Fundazioarekin elkarlanean antolatutako HidroLogikak. Ibaitik badiara egitasmo zabalagoaren baitan kokatzen dira.

Apirilak 4-7, 10:00-13:00 / 16:00-19:00
(ingelesez)

‘Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak: Urumea’. Peter Cusack soinu artistak zuzendutako eta Audiolab-ek koordinatutako tailerra

Uraren erabilerak ingurumenarengan eta gizakiengan duen eragina aztertu nahi da. Bereziki praktika jasangarrien eta jasanezinen arteko kontrasteetan eta kezka lokal, nazional eta globalen arteko interdependentziak agerian geratzen diren lekuetan jartzen du arreta artistak. Oraingoan, egitasmoak, tailer forma hartuz, Urumea ibairantz gerturatuko du belarria, elkarlanean, mikro-ikerketez osatutako ibaiari buruzko ikuspegia osatzeko helburuarekin.

Tailer guztiak irekiak eta doakoak izango dira, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean emango dira, eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (943453526 / cristinaenea@donostia.eus). Ordutegiak berriz, taldearen beharretara egokitu ahal izango dira

informazio gehiago:
www.cristinaenea.org
www.petercusack.org

ERTZ #16 (2) FILTER QUEEN – Pierre Berthet

expirator

Irailak 12- 13 > TABAKALERA > DONOSTIA
TABAKALERArekin elkarlanean antolatutako ekitaldia.
Larunbata: 13:00 – 20:00
Igandea: 17:00 – 20:00

  • FILTER QUEEN: xurgagailuentzat performancea (Ez dute xurgatzen, putz egiten dute)

Hodi bigun bat alderantzikatutako xurgagailu baten muturrari lotuta dago, haizea ematen beraz. Haize korrontearen indarrak eraginda, lurrean barrena mugitzen hasi da pendulu baten antzera mugituz eta, bere bidean dauden, luzera ezberdineko hodi zurrun batzuen zuloetan barrena. Emaitza haizeak sortutako danbor soinu mekanikoa da, xurgagailuaren motorrak egiten zuen etengabeko burrunbari gainjarria.

Pierre Berthet Liejan (Belgika) bizi da eta bertan egiten du lan. Musikari, konpositore, asmatzaile, artisaua. Perkusioa ikasi zuen André Van Belle eta Georges-Elie Octors-ekin. Inprobisazioa Garrett List-ekin. Konposizioa Frederic Rzewski-ekin. Musikaren teoria Henri Pousseur-ekin. Soinudun objektuak eta instalazioak diseinatu eta sortzen ditu burdin, plastiko, ur, eremu magnetikoak, e.a erabiliz. Performaceak egiten ditu bakarka zein elkarlanean: Frédéric Le Junter, Pierre Bastien, dj Low, Rudi Trouvé-ekin besteren artean. Perkusioa jotzen du Arnold Dreyblatt-ekin, (“Animal Magnetism” Tzadik, “The Sound of One String” Table of the Elements).

ERTZ #16 (1) UR BUILAK – Alex Mendizabal

sala_protocolo_parcial_museo_rs_madrid_2015_1-1

Irailak 12- 13 > TABAKALERA > DONOSTIA
10:00 – 22:00

  • UR BUILAK > 12 ORDUKO KONTZERTU-INSTALAZIOA. ALEX MENDIZABAL

Puxikak, hodi, iturri, turuta, katiluak, ura eta xaboia. Instrumentuokin ta hauek eragiten duten burbuil eztanda pantailen bitartez, zoinuak eta erresonantziak topatuko dituzte etorkinek.
Alex Mendizabal (Donostia 1961). Pausa eta efektuaz arduratzen da. Eroman bizi da.

ERTZ #16

poster_final.indd

ERTZ da, baina ez da jaialdia.

Halaxe laburbilduko genuke, 16 urteren ondotik orain arte ERTZ Bertze Musiken Jaialdia izan dena antolatzen dugunok aurten egin nahi dugun ariketa. Gure kultur jarduerari, eta berau kokatzen den errealitateari buruzko hausnarketa gisara, aurten jaialdi izaera galduko du ERTZek bertze zerbait bihurtzeko. Jaialdi izaerak aisialdi hutsarekin duen lotura hautsi eta gure jarduera bertze modu batean ulertzeko gaitasuna da jokoan jarri nahi duguna. Kultura, gure ingurunearekin (soziala, ekologikoa, politikoa…)  ulertzeko beharraz hausnartu nahi dugu, jaialdia  hortarako eredu egokiena ote den edo ez zalantzan jarriz.

Ariketa hau zerbaiten amaiera baino, bERTZe zerbaiten hasiera izan daitekelakoa, hurrengo hilabeteotan (iraila-abendua) zenbait ekitaldi antolatu ditugu, gehienak filosofia antzekoarekin lan egiten dugun bertze agente eta aktoreekin elkarlanean.

Datak hurbildu ahala informazio gehiago topatuko duzu webgune honetan bertan.

ARKITEKTURA BELARRIZ #7 Eraikitzen II

IMAG0513

AUDIOLABek TABAKALERArentzako egindako ARKITEKTURA BELARRIZ podcast kanalaren zazpigarren atala argitaratu dugu.

  • Izenburua :  Eraikitzen II
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Argitaratze data: 2015eko apirila
  • Grabazioa, gidoia, errealizazioa eta edizioa: Luca Rullo, Xabier Erkizia
  • Iraupena: 32 min
  • Argazkia: Xabier Erkizia
  • RSS bidez harpidetu

Tabakalera eraikinean zehar egindako bigarren ibilaldia.

Arkitektura eta Kultur proiektuen loturaren arkitekto arduraduna den Amaya El Bustok azken hilabeteotan bizien dauden eraikineko espazioak erakusten dizkigu. 36.200 metro koadro baina gehiagoko azalera duen eraikinean zehar, eraikitze prozesuan gertatzen diren hainbat soinu eta entzuteko modu desberdinak ezagutuko ditugu, espazioen diseinu akustikoen bidez, eta bertako kontakizun, gertakari eta langileekin izandako hizketaldien bidez.

Aldiberean, pieza honek, elkarrizketa grabatzen ari zen bitartean bildutako estruktura arkitektonikoen dardarak jasotzen dituzten grabaketak erakusten ditu.

Entzun ere: Eraikitzen 1

ARKITEKTURA BELARRIZ #6 Nere apartamentuaren erretratoa (2)

AUDIOLABek TABAKALERArentzako egindako ARKITEKTURA BELARRIZ podcast kanalaren seigarren atala argitaratu dugu. Kasu honetan Jean-Luc Guionnet soinu artistari egindako enkarguzko lanaren bigarren zatia erakusten du saioak.

  • Izenburua :  Nere apartamentuaren erretratoa: kanpoaldea
  • Hizkuntza: frantsesera (ez du testurik)
  • Argitaratze data: 2015eko martxoa
  • Errealizazioa: Jean-Luc Guionnet
  • Iraupena: 32 min
  • Dokumentuazio gehigarriapiezaren partitura PDFan.
  • RSS bidez harpidetu

NERE APARTAMENTUAREN ERRETRATOA

11 rue du pressoir apt 3 Paris 75020

Hasieran apartamentuaren estruktura zehatzari, arkitekturari etabarri jarraituz egin nahi izan nuen konposizioa. Gero, iritzi aldatu nuen zeharo eta lekuaren lehenaldiari nahiz orainaldiari buruzko galdeketa poetiko eta errealista baterantz jo nuen. Azkenean, bizitzak gainditu zuen ideia formala… Hemen pasa dudan denboraren loditasunean preso egon naiz. Hartan, eta arrasto fisiko nahiz mentalen bidez, gelei eta espazioei forma eman dieten ezusteko puntu zenbaitetan azaleratu ziren gertakariei lotuegia. Mundu guztiari gertatzen zaiola suposatzen dut. 16 urte eman ditut hemen bizitzen eta 25 hiriaren zonalde honetan. Parisko leku herrikoienetakoa da, geratzen den azkenekoaren zatitxoa: Belleville – Ménilmontant. Beti bizirik eta aktibitatez betea, auzoa nahiko modu baketsuan baina zaratatsuan, bizitzeko modua topatu duen jende desberdinez beteta dago.

Lehen solairua izanik, barruan egonik ere, kanpoaldearekin konektatuta jarraitzen dut. Aldiberean, eraikinak ez du zuzenean kalera ematen, beraz kalearen zurrumurrua urrundik entzuten da. Halere, noizean behin, kanpoaldeak barruko gelak hartzen ditu. Nere iritziz, ostegun eta ostiral goizero antolatzen den merkatuan jotzen du goia auzoko aktibitateak. Boulevardean izan ohi da, hain zuzen etxe ondoan dagoen parke publikoaren ondoan. Etxe hau kanpoaldearen eta barrualdearen arteko interfaze bat da: Urtero, galdera bera egiten dit: “Zein da zure barru(alde)a? Zein zure kanpo(alde)a? (seguruaski, ez nik hasieran pentsatuko nuena… eta bukaeran aldiz: “Noiz konturatuko zara halako gauzak ez direla existitzen? -kanpoaldea/barrualdea).

Erretrato hau bi zatitan banatzen da: BARRUALDEA lehenbiziko pieza, apartamentuaren barrualdean jasotako soinu sekuentziekin osatzen da. Bigarren zatia, KANPOALDEA, travellingean egindako toma bakarra da: etxetik merkatura, parkea gurutzatu eta lurrazpiko aparkalekua eta igogailua erabiliz, apartamentura itzulia.

ARKITEKTURA BELARRIZ #5: Hiriaren murmurioak

13noise-span-articleLarge-v2

AUDIOLABek TABAKALERArentzako egindako ARKITEKTURA BELARRIZ podcast kanalaren bosgarren atala argitaratu dugu. Kasu honetan Jose Luis Espejok Ricardo Atienza arkitekto, konposatzaile eta ikerlariarekin izandako solasaldia du hizpide.

  • Izenburua : Hiriaren murmurioak: Ricardo Atienzarekin elkarrizketa
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Data: 2015eko otsaila
  • Gidoia eta edizioa: Jose Luis Espejo
  • Audioak: Soinumapa.net, Ricardo Atienza
  • Argazkia: 1929, Acoustic measurement in Times Square
  • Iraupena: 18 min
  • RSS bidez harpidetu

Hiriak xuxurlatzen du, zurrumurruan, hitz egiten du, eztabaidatzen du, oihu ere, baina sekula ez da isiltzen. Batzuetan zaratak deitzen du gure arreta, bestetan zarataren ausentziak. Gaueko edo beste nahi den leku urruneneko isiltasun oro, urruneko bertze hainbertze oihartzun ugari josiz egina dago.

Holaxe deskribatzen du Ricardo Atienza ikertzaile, konposatzaile eta soinu artistak, gure hirietako etenik gabeko soinuzko errealitatea. Gaur egun, Estokolmoko Konfsfackt arte eta diseinu eskolan egiten du lan, arkitekturaren eta soinu artearen alorrean, berezii, bi alor hauen arteko konbinazioak hiri diseinuari egin diezaioken ekarpenak jorratuz. Arkitektura ikasketak egin ondotik, CRESSON/ESAG laborategian egin zuen lan. Bere hastapenetako ikerketak soinuaren eta lekuaren arteko loturei buruzko teorietan oinarritu baziren ere, gaur egun espazio publikoetako kutsadura akustikoaren eta ezinegonen edo deserosotasunen arazoak aztertzen ditu. Hortarako, musikak eta soinu arteak gure hiriguneekin eta espazio arkitektonikoekin harreman berriak sortzeko izan dezaketen gaitasunaren inguruko erabilera berritzaileak asmatzen ari da.

informazio gehigarria:

Playing the space

¿Combatiendo ruido con más ruido?

ARKITEKTURA BELARRIZ #4: Eraikitzen I

P1010622

AUDIOLABek TABAKALERArentzako egindako ARKITEKTURA BELARRIZ podcast kanalaren laugarren atala argitaratu dugu. Kasu honetan Luca Rullok Amaya El Busto arkitektoarekin izandako solasaldia du hizpide.

  • Izenburua :  Eraikitzen I : Lanen azterketa belarri bidez
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Argitaratze data: 2015eko urtarrila
  • Errealizazioa: Luca Rullo
  • Soinuak: Luca Rullo, Mikel R. Nieto, Xabier Erkizia
  • Argazkia: Mikel R. Nieto
  • Iraupena: 22 min
  • RSS bidez harpidetu

Tabakalera zentruaren egitasmo arkitektoniko eta kulturalaren arteko loturaren arduraduna eta ofizioz arkitektoa den Amaya El Bustoren laguntzaz, altxatzen ari den eraikinaren barrenak ezagutuko ditugu. Espazioen deskribapena, erabilerei buruzko eztabaidak eta arkitektoaren eta lan prozesuaren arteko lotura emozionalak azaltzen dira lehen bisita honetan.

Honako hau, espazioaren entzunaldien bidez eraikinaren zaharberritze prozesua erakusten duten soinu kapsuletan lehendabizikoa da.

informazio gehigarria:
LRulloPost Paisatge
Tabakalera lan prozesua

ARKITEKTURA BELARRIZ #3: Nere apartamentuaren erretratoa (1)

guionnet_1

AUDIOLABek TABAKALERArentzako egindako ARKITEKTURA BELARRIZ podcast kanalaren hirugarren atala argitaratu dugu. Kasu honetan Jean-Luc Guionnet soinu artistari egindako enkarguzko lana da.

NERE APARTAMENTUAREN ERRETRATOA
11 rue du pressoir apt 3 Paris 75020
Bigarren solairua alde batean (sukaldea, egongela eta estudioa) & Lehen solairua beste aldean (logela).

Hasieran apartamentuaren estruktura zehatzari, arkitektuari etabarri jarraituz egin nahi izan nuen konposizioa. Gero, iritzi aldatu nuen zeharo eta lekuaren lehenaldiari nahiz oraindialdiari buruzko galdeketa poetiko eta errealista baterantz jo nuen. Azkenean, bizitzak gainditu zuen ideia formala… Hemen pasa dudan denboraren loditasunean preso egon naiz. Hartan, eta arrasto fisiko nahiz mentalen bidez, gelei eta espazioei forma eman dieten ezusteko puntu zenbaitetan azaleratu ziren gertakariei lotuegia. Mundu guztiari gertatzen zaiola suposatzen dut. 16 urte eman ditut hemen bizitzen eta 25 hiriaren zonalde honetan. Parisko leku herrikoienetakoa da, geratzen den azkenekoaren zatitxoa: Belleville – Ménilmontant. Beti bizirik eta aktibitatez betea, auzoa nahiko modu baketsuan baina zaratatsuan, bizitzeko modua topatu duen jende desberdinez beteta dago.

Lehen solairua izanik, barruan egonik ere, kanpoaldearekin konektatuta jarraitzen dut. Aldiberean, eraikinak ez du zuzenean kalera ematen, beraz kalearen zurrumurrua urrundik entzuten da. Halaere, noizean behin, kanpoaldeak barruko gelak hartzen ditu. Nere iritziz, ostegun eta ostiral goizero antolatzen den merkatuan jotzen du goia auzoko aktibitateak. Boulevardean izan ohi da, hain zuzen etxe ondoan dagoen parke publikoaren ondoan. Etxe hau kanpoaldearen eta barrualdearen arteko interface bat da: Urtero, galdera bera egiten dit: “Zein da zure barru(alde)a? Zein zure kanpo(alde)a? (seguruaski, ez nik hasieran pentsatuko nuena… eta bukaeran aldiz: “Noiz konturatuko zara halako gauzak ez direla esistitzen? -kanpoaldea/barrualdea).
Erretrato hau bi zatitan banatzen da: BARRUALDEA lehenbiziko pieza, apartamentuaren barrualdean jasotako soinu sekuentziekin osatzen da. Bigarren zatia, KANPOALDEA, travellingean egindako toma bakarra da: etxetik merkatura, parkea gurutzatu eta lurrazpiko aparkalekua eta igogailua erabiliz, apartamentura itzulia.

Informazio osagarria:
www.jeanlucguionnet.com