TABAKALERA

ARKITEKTURA BELARRIZ #2: Soinua eta hirigintza: Michael Bull

walkman1978rev

AUDIOLABek TABAKALERArentzako egindako ARKITEKTURA BELARRIZ podcast kanalaren bigarren atala argitaratu dugu.

  • Izenburua :Ā Soinua eta hirigintza: Michael Bull
  • Hizkuntza:Ā Ingeleser
  • Argitaratze data: 2014koĀ azaroa
  • Gidoia eta edizioa:Ā Jose Luis Espejo
  • Iraupena: 14 min
  • Nahasketa eta ahotsa: Xabier Erkizia
  • Grabaketak :Ā soinumapa.net
  • Irudia: Sony Walkman 1978ko publizitate kanpaina
  • RSS bidez harpidetu

Michael Bull Europa mailan Soinu ikasketa gisara izendatu den alro akademikoaren sortzaileetako bat da. Musikaren alorrean baino, kulturaren testuinguruan entzumenak duen garrantzian arreta jarriz, orain hamar urte argitaratu zituen liburuak, ikerlari belaunaldi berri batentzako nahitaezko erreferente bihurtu dira. Bullen ikerketek, soinuen eta hauen ezaugarri sozial eta politikoen inguruan jakinmina erakutsi duten ikerlariak erakarri dituzte, berdin historiografiatik, kultur kritikatik, soziologiatik edo artearen alorretik.

Gaur egun bere jarduerak zentzumen aniztasunaren inguruan oinarrituta badaude ere, ā€œsoinu mugikorrenā€ inguruan egindako ikerketak urbanismo garaikidea, arkitektura publikoak eta ā€œez lekuakā€ ulertzeko orduan oso baliagarriak izan dira. Bull-ek, autoetako edo bestelako garraio publikoetako soinu-espazioak erakusten dizkigu, bereziki 80. hamarkadan iritsi ziren musika erreproduktore mugikorren ondotik, guztiz publiko izateari utzi eta gure hirietako eguneroko bizitzan berebizikoak bihurtu diren ā€œespazio intimoā€ bihurtu ziren haiek. Bere ikerketa kasu ezagunenak, Walkman-a ta iPod-a ditu hizpide. Hirietako espazioekin harremantzerakoan bi gailu hauekĀ ikusentzunezko subjektibitatea garatzeko duten gaitasuna azpimarratuz, zentzuen bidez hiriaren pertzepzio kolektiboak pairatu duen pertsonalizaziorako edo pribatizaziorako joera azaltzen du.

Elkarrizketa honetan, gure ingurunerarekin harremanetan jartzen gaituzten pertzepzio alteratu, areagotu edo gutxituen forma zenbat aztertzen dizkigu Michael Bullek.

Irakurketa osagarria:
No Dead Air! The iPod and the Culture of Mobile Listening. M.Bull.

 

ARKITEKTURA BELARRIZ #1: Ateak

ab_ateak2

AUDIOLABek TABAKALERArentzako egindako ARKITEKTURA BELARRIZ podcast kanalaren lehenbiziko atala argitaratu dugu.

  • Izenburua : Ateak
  • Hizkuntza: Euskara
  • Argitaratze data: 2014ko urria
  • Gidoia: Xabier Erkizia
  • Iraupena: 14 min
  • Edizioa, nahasketa eta ahotsa: Xabier Erkizia
  • Grabaketak : Xabier Erkizia, IƱigo Telletxea
  • Irudia: Asier GogortzaRSS bidez harpidetu

Ikusten duguna baieztatzeko entzuten dugu. Halakoa da gure pausuak gidatzen dituen begiradaren indarra, eta entzuten dugunaren baldintza. Begirada lausotzen, itzaltzen edo atzean uzten dugunean efektu bereziak sortzen dira gure ulermenean. Egunero, uneoro gara honelako egoeren testigu eta protagonista inkonziente. Burua jiratzen edo begiak isten ditugun aldioro gertatzen da: atzean uzten duguna, soinuz bizitzen hasten gara.

Atzean uzten ditugu auto barrutik entzuten ez ditugun geure zaratak, bizilagunaren belarriak, bidean jariatzen ditugun telefono dei zatitxo publikoak, guretzat pribatu eta bertzeentzat norbaiten bizitza zaratakĀ baino ez direnak, gure pausoak, aginduak eta bereziki, atzean uzten ditugu ateak.

Ateak isterakoan, segundu erdi lehenago, gustoko izan edo ez, gureak izandako soinu guztiekin uzten dituguĀ atzean etxe, bulego edo komunak, toki guztiak. Atearen danbada bakoitzarekin dena isilduko balitz bezala,Ā jarraitzen dugu begiradak agindutako bidea. Aurrera egindako pauso bakoitzarekin isiltzen, mututzen duguĀ aurreko gure pausoa. Eta belarria, atzetik, beti berandu.

Eman dezagun Tabakalerari buruz ari garela. Tabakalera eraikinaz. Jada ez dago aterik bertan. Ez garaiĀ bateko aterik, behintzat. Denak itxi zituzten, berriak ireki ahal izateko. Haizeak ez du trabarik topatzen, ezinĀ du korriente izan, bertzerik gabe, da. Eta ateekin batera, Tabakalerako gelek gela izateari utzi zioten,Ā noizbait ate berriak izango dituzten gela berri bihurtzeko. Azken finean ez al du mugak egiten gela? Ez al duĀ ateak mugatzen gela?

Tabakalerak hainbat hamarkadaz izan zituen ateek oraindik ate izaera zutenean, artean ireki eta itxi egitenĀ zirenean, eraikinean barrena ordu luzetako soinu grabaketa saioak egin genituen. 2008a zen. AnglizismoakĀ erabiliz, gaurko hizkera hauntologiko deituko genukeen ariketa honen bitartez, eraikin ia huts batean, hustuĀ batean, desagertzear zeuden hotsak bildu genituen, jakinik atzean uzten genuen bakoitza ez genuela sekulaĀ gehiago entzungo. Soinu haien bidez, gure aurrean egon arren ordurako atzean utzitakoa jasotzen saiatuĀ ginen.

Ateak grabatu genituen.

 

ARKITEKTURA BELARRIZ podcast @ Tabakalera

Arkitektura-Belarriz

ARKITEKTURA BELARRIZ: Arkitektura, akustika eta entzumenaren arteko loturei eskainitako hileroko podcast saila.

AURKEZPENA: Urriak 14, asteartea, 11:00
TABAKALERA, Sukaldea, DONOSTIA-SAN SEBASTIƁN (Gipuzkoa)
www.tabakalera.eu

Aurkezpen testua:

Lehenbiziko gela izan ziren kobazuloetako oihartzunetatik, gaur egun gure belarrien barruko intimitatean oihartzun egiten duten musika irakurgailuen belarritakoetaraino, arkitektura-espazioa eta soinua-entzumena binomioak, gure errealitatea ulertzeko oinarriak bihurtu dira. Animalien xuxurla eta orroen imitaziotik, zehaztasun haundiz diseinatutako transduktore bidezko entzunaldietaraino iritsi garen arren, espazioa nahiz denbora objektualizatzeko saiakera guztien aurrean, ezin dugu bata bestea gabe ulertu.

Historiak azken pentsalari unibertsala bezala aurkeztu izan digun Goethek erran zuen: Arkitektura musika izoztua da, musika berriz, arkitektura likidoa. Lizentzia poetikoen gainetik, bi forma horien erdian, gure belarriek, busti bezain lehor, lotura horiek baliatzen eta ukatzen dituzte bizirauteko beharrezkoa zaigun eguneroko ariketa xinple baten bidez: Entzuten.

Podcast sail honetan, Tabakalera eraikineko berritze lanak aitzaki hartuta, baina erdigune hortan kokatzeko ahaleginean, saiakerak, elkarrizketak, soinu paisaiak eta beste zenbait belarrien arkitekturei buruzko musikak eta hitzak aurkeztu nahi ditugu.