DESORDUAN 1.go aktoa @ TABAKALERA

danborrak_desorduan

Uztailak 6 eta 7 TABAKALERA, Donostia
Gonbidatuak: Matthieu Saladin, Ereski Abesbatza, Vomir

EGITARAUA:

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia¬†proiektu bienalaren parte den¬†Ezorduan¬†(erritmoa eta iraultzak)¬†egitasmoaren¬†barne hainbat kontzertu, hitzaldi eta¬†entzunaldiz gozatzeko aukera¬†izango da uztailaren 6 eta 7an eta azaroaren 17 eta 19a bitarte egingo diren bi saioetan. Egitarauan, besteak beste:¬†Vomir, Matthieu Saladin, Miguel √Ālvarez Fern√°ndez, RAS, Ereski abesbatza, i-doser, Jos√©¬†Luis Maire, Mattin…

Erritmoaren efektuak arretaz begiratzen dugun edozein alternantziatan ikusiko ditugu: ibiltzeko ekintzan, klimak paisaian eragindako efektuetan, ur-azalean irauten duten formetan edo bihotz-taupaden maiztasunean zein gure gorputzaren pultsazioetan. Erritmoa musikara, dantzara edo giza gorputzak sortutako jokoetara mugatzerik ez dagoela jakinda ere, entzuketa eta soinuari lotutako esparruak dira programa honen abiapuntua.

Jean-Jacques Rousseau (Geneva, 1712 ‚Äď Ermenonville, 1778) filosofoak bere¬†Dictionnaire de la musique¬†hiztegian (1768) dioenez, musika-tresnen artean perkusioak dira parrandarekin eta euforiarekin lotura handiena dutenak. Bai denborasentsazioen eraldaketak eragindako errepikaketa sekuentziatuak bai soinuaren intentsitateak eragiten dute sentsazio¬†hori. Halere, faktore horiek ez dute inoiz guztiz argitzen edo azaltzen musikaren izaera borborkaria.¬†Ezorduanek musikak hedatzen duen ezusteko energia arakatzen du entzunaldi, hitzaldi eta kontzertuen bidez, eta neurgarrira eta homogeneo den zerbaitera murriztua izan den denbora baten inguruan hausnarketa kritikoa zabaldu nahi du.

Xabier Erkizia¬†musikariarekin elkarlanean garatutako proiektu honek musikaren dimentsio politikoa aztertzera bultzatu nahi gaitu, denboraren bestelako erabilera batzuk ‚ÄĒgrinaz eta bizitasunez beteak, ezustekora zabaldutakoak‚ÄĒ proposatzeko musikak duen ahalmena, azken batean.

Egitarau honetan aurkezten ditugun proposamenek, entzutearen gehiegikerien eta ez entzuteko ezintasunaren artean gure belarria dantzarazten duten soinuengan jartzen dute arreta. Soinu frekuentzien eraginkortasuna eta haien aurrean miloika modutan, plazeretik oinazeraino, kuzkurtzen diren gure belarrien irazkorrari buruz hausnartzea da helburua. Azken finean, gure hauskortasunaren kodeak ulertzeko ezintasunaren aurrean, haietan bustitzeko saiakera berri bat baino ez.