EKITALDIAK / EVENTOS

PAISAIARIK GABE#5 Michael Pisaro (USA)

MAIATZAK 14- 15
Tabakalera, DONOSTIA

ZELAIEK (ERE) BADITUZTE BELARRIAK
Gonbidatuak: MICHAEL PISARO (AEB), STÉPHANE GARIN (Eus), DIDIER ASCHOUR (Fr)

1940ko hamarkadan Pierre Schaefferek, musique concrète deitu zenaren oinarri teoriko zenbait ezarri zituenetik, mikrofonoa, eta ondorioz harek jasotako soinuen paisaiak musika tresna bat gehiago bihurtu dira. Read more »

PAISAIARIK GABE#4 Maria Andueza (es)

MAIATZAK 7, LARUNBATA
Tabakalera, DONOSTIA

ESPAZIALTASUN AREAGOTUA
Gonbidatua: MARIA ANDUEZA (Es)

Espazio publikoan gertatzen den soinu sorkuntza aztertzeko helburuarekin sortu zen 2013an Augmented Spatiality egitasmoa. Oinarrian, hiriarekin eta urbanitatearekin elkarreraginez sortzen diren soinu sorkuntza moduak azaleratzeko gai diren espazio publikoak sortu eta eraldatzeko aukerei buruzko ikerketa da. Read more »

PAISAIARIK GABE#3 Annea Lockwood (AEB)

APIRILAK 20 ASTEAZKENA, 19,00
Koldo Mitxelena kulturunea, DONOSTIA

WHAT IS A RIVER? DOWN THE DANUBE BY EAR
Gonbidatua: Annea Lockwood

Ekitaldi hau HidroLogikak, ibaitik badiara egitasmoaren parte da. Cristina Enea Fundazioak, Asociación Española de Ingeniería del Paisaje (AEIP) eta Donostia 2016 fundazioarekin batera antolatua. Ikus egitarau osoa hemen

Annea Lockwoodek Danubio ibaia soinu bidez dokumentatzen bizitako esperientzia kontatuko du. Oihan beltzetik hasi eta Itsaso beltzeraino, ibaia entzuten egin zuen lan, bidean topatu zituen ekosistemak eta haietan bizi diren pertsonen soinu eta ahotsak bilduz.

Annea Lockwood: 1939an Zelanda berrian jaioa eta 1973tik AEBn bizi den artista. Annea Lockwood ingurune eta soinu akustiko naturalen inguruan osatu duen ikerketengatik da ezaguna. Horren emaitza dira hainbat soinu arte pieza, instalazio, soinu-idatzi, performance eta kontzerturako konposizio. Bere musika lanak nazioarteko hainbat jaialditan aurkeztu izan dira.

“A Sound Map of the Danube” izeneko soinu instalazioa Alemanian, Austrian eta AEBn aurkeztu izan da. Danubio ibai osoan zehar egindako soinu bilketa du oinarri eta bertan entzun daitezke ibaiko ur, animali, intseltu, harri edo ibaiaren harreman zuzenean bizi diren hainbat pertsonen ahotsak. Proiektu honez gain Lockwoodek beste hainbat konpainiaerntzako lanak egin ditu, halanola Merce Cunningham Dance Company. Bere musika sarean nahiz CDan argitaratu izan da Lovely Music, Ambitus, EM, XI, Rattle, Lorelt edo Pogus bezalako disketxeen bidez..

www.annealockwood.com

 

PAISAIARIK GABE#2 Luis Costa (pl)

LC_cavarloreal2

Proposamen honek, Entzumenaren behatoki izan nahi duen egitasmoaren ideia bera ia modu literalean jorratuz, soinu paisairi buruzko eztabaida eta elkarrizketa espazio egonkorra sortu nahi du. Jatorri eta esperientzia ezberdinetako pertsonekin (artea, kultura, industria, hirigintza, gizarte zientziak..) elkarlanean, topaketa informalen bidez osatutako elkarrizketa, hitzaldi, kontzertu, entzunaldi eta bestelako ekitaldi publikoek osatzen dute egitaraua.

APIRILAK 16, LARUNBATA,  19,00.
Z aretoa, TABAKALERA (DONOSTIA)


BENETAZKOA AITZURTZEN, ETA SOINUA ALDIBEREAN
Gonbidatua:Luis Costa (Binaural/Nodar)
www.binauralmedia.org

Lehenbiziko soinua goiz lainotsu bateko ate kolpea izan zen.
Soinuarekin lan egiten duten artisauak sartu ziren gure nekazalgunean.
Kortesia, onarpena, jakinmina eta zerbitzua izan ziren gure lanabes.
Ez soilik soinua, ez soilik soinua.
Soinua izan liteke haustura puntua, edo ezjakin egonkorren hiztegiko atal bat gehiago.
Lengoai mota da… gertukoa…sutila…espezifikoa… gertakizun bat gehiago.
Baina badira leku batera hurbiltzeko baliagarriak diren bestelako lengoaiak.
Eta bertako jendeekin harreman benetazkoa eskaintzen duten gustatzen zaizkigu.
Eta hortarako, soinua ez da nahikoa, soinua ez da nahikoa.
Eta horregatik ez dugu soinu-ikertzaile smart, jakintsu eta garbien olatu berriak irensterik nahi.
Horregatik ez gara fio soinu bakoitza bere sustraietatik ateratzen dituzten soinuen mapa globalizatuez.
Esanahiak aitzurtzen jarraitzen dugu… gure bazterren esanahi zahar eta ahantziak.
Soinu-mehatzariak gara, soinu-nekazariak, soinu-arotzak, soinu-txontxongilolariak.
Bazter ahantzi batean.

LC_opcional

Luis Costa: Soinu artearen alorrean lan egiten duen komisario eta ekoizlea da, ikerlari eta artxibista lanak ere egiten ditu. 2006tik Portugalgo Gralheira mendialdean media-artearen inguruan lan egiten duen eta nazioartean halako egitasmoen erreferentea den BINAURAL/NODAR egitasmoaren sortzaileetako bat da Costa. Plataforma honen bidez hamaika erakusketa eta ikerketa egitasmo antolatu ditu, tartean hezkuntzari eskeinitako lanari garrantzi berezia eskainiz.

 

 

 

ENTZUMENAREN BEHATOKIA – DSS2016: PAISAIARIK GABE

Sarah Giannobile http://www.giannobile.com/

Sarah Giannobile


 
Topagune bihurtzeko asmoarekin aurkezten dugun ziklo hau ENTZUMENAREN BEHATOKIA izeneko egitasmo zabalago baten hasiera baino ez da. Behatokiak, soinuaren inguruko hainbat adierazpide artistiko erabiliz (musika, soinu artea, irratia…) gure soinuzko ingurunearekin ezartzen ditugun harreman eta arretak aztertzeko balioko duen egitasmoa izan nahi du. ENTZUMENAREN BEHATOKIA Donostia2016 Europako kultur hiriburutzari eta Tabakalerari esker martxan jarritako egitasmoa da.

70. hamarkadan R. Murray Schafer musikari eta ikertzaile kanadiarrak osatu zuen ikerketa talde aitzindariak gure soinu ingurunea definitzeko erabili zuen kontzeptua da soinu paisaia. Ingelerazko landscapetik eratorritako soundscape hitz-jokoaz baliatuz, ikertzaile talde honek gure inguruan etengabe gertatzen eta eraldatzen den soinuzko errealitatea azaltzeko erabili zuen oraindik erreferente den definizio hau. Baina definizio ororekin gertatu ohi den bezala, denborak, erabilerak eta definizioaren objektua bera praktikan (artistikoki nahiz kontzeptualki) jarri duten erabiltzaileek, hurbilketa kritiko ezberdinak egin dituzte, honezkero, berria izanagatik ere kontserbadurismoan erortzeko arriskuan dagoen terminoaren gainean.

Proposamen honek, Entzumenaren behatoki izan nahi duen egitasmoaren ideia bera ia modu literalean jorratuz, soinu paisairi buruzko eztabaida eta elkarrizketa espazio egonkorra sortu nahi du. Jatorri eta esperientzia ezberdinetako agenteekin (artea, kultura, pentsamendua, industria, hirigintza, gizarte zientziak..) elkarlanean antolatutako topaketa informalen bidez osatutako elkarrizketa, hitzaldi eta bestelako ekitaldi publikoen egitaraua osatu dugu hortarako.

Paisaia gisara onartzen dugun eta ondorioz gurea bezala hartzen duguna, hainbat erlazio sozial, politiko, ekologiko, ekonomiko, kultural eta estetikoen bidez lotzen da. Gure subjektibotasunetik jaiotzen den paisaia, hain kutsatua, mugatua eta zanpatua baldin bada, gure irudimena eta egitazkotasunaren kontzeptua bera guztiz erritmoz kanpo geratzen dira. Baina aldiberean, indar prometeiko den heinean, sentitzeko hain zailak diren inguruneari buruzko ideiak ulergarri egiteko modu bakarra da irudimena. Ez hori bakarrik, kontakizun estetikoa eta paisaiaren gure ideia subjektiboen oinarriak zalantzan jartzeko tresna bihurtzen da irudimena.

Topaketak berezko duen ugaritasunari ahalik eta etekin gehien ateratzeko helburuarekin, soinua eta paisaiaren gainean burutuko diren hitzaspertu hauek idazketa prozesu bat ere jarriko dute martxan. Foroaren paraleloan, Soinuaren eta paisaiaren gaiari buruzko hurbilketa kritiko desberdinekin osatuko den argitalpen kolektibo baterako oinarriak ezarriko dira.
Azken finean, topaketa-ekitaldien behin-behineko denboralidadetik areago, etorkizunean ere aldez aurreko ideiak zalantzan jarri eta eztabaida zabalak eragiteko tresna propioak sortzea da azken helburua.
Argitalpena soilik elkartruke bidez zabalduko da eta aldiberean, trukean jasotako dokumentuekin, gaiari buruzko nazioarteko artxibo publikoa osatzen joango da.

GONBIDATUAK: Peter Cusack, Michael Pisaro, Luis Costa, Xoan-Xil Lopez, Maria Andueza, Francisco Lopez….

 
+ info:
http://dss2016.eu/es/san-sebastian-2016/voces/itemlist/category/326-observatorio-de-la-escucha
www.entzuten.net

PAISAIARIK GABE#1 Peter Cusack (uk)

9733473083_b9cf395d61_o

Proposamen honek, Entzumenaren behatoki izan nahi duen egitasmoaren ideia bera ia modu literalean jorratuz, soinu paisairi buruzko eztabaida eta elkarrizketa espazio egonkorra sortu nahi du. Jatorri eta esperientzia ezberdinetako pertsonekin (artea, kultura, industria, hirigintza, gizarte zientziak..) elkarlanean, topaketa informalen bidez osatutako elkarrizketa, hitzaldi, kontzertu, entzunaldi eta bestelako ekitaldi publikoek osatzen dute egitaraua.

APIRILAK 8, OSTIRALA,  19,00.
Tailer aretoa, TABAKALERA (DONOSTIA)


URAREN ERABILERAK ETA GEHIEGIKERIAK
Gonbidatua: Peter Cusack
Kristina-Enea ingurumen zentruarekin elkarlanean.

“Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak” izeneko egitasmoak uraren erabilerak ingurumenarengan eta gizakiengan duen eragina aztertu nahi du. Bereziki praktika jasangarri eta jasanezinen arteko kontrasteak eta kezka lokal, nazional eta globalen arteko interdependentziak agerian geratzen diren lekuetan jartzen du arreta. Diziplina anitzen arteko -soinua, kazetaritza, ikusizko arteak, geografia, zientzia- eta maila ezberdinetan parte hartzen duen pertsonen arteko elkarlana izateko bokazioz jaiotakoa egitasmoa da.

Peter Cusack: Musikaria eta soinu-artista da. Soinuzko landa-grabaketen bidez osatzen ditu lanak, ingurugiroaren soinuei eta ekologia akustikoaren gaiei arreta berezia eskainiz. Landu dituen artean, komunitatean egindako arte egitasmoak, soinuaren eta espazioaren zentzuaren inguruko ikerketak, eta interes bereziko lekuetan egindako soinuzko dokumentazio lanak topa ditzakegu. Cusackek Soinuzko kazetaritza deitzen dio soinuaren bidez alor dokumentalak ikertzeko ariketari. Berak sortu eta bultzatutako egitasmoen artean aipagarriak dira Favourite Sound Project (1998) edo Positive Soundscapes Project (2006-09), hiritarrek eguneroko soinu inguruneari buruz dituzten iritzi baikorrak ikertzeko asmoz eginak.

 

>>>>>>>>>>>>>>>

Topagune bihurtzeko asmoarekin aurkezten dugun ziklo hau ENTZUMENAREN BEHATOKIA izeneko egitasmo zabalago baten hasiera baino ez da. Behatokiak, soinuaren inguruko hainbat adierazpide artistiko erabiliz (musika, soinu artea, irratia…) gure soinuzko ingurunearekin ezartzen ditugun harreman eta arretak aztertzeko balioko duen egitasmoa izan nahi du. ENTZUMENAREN BEHATOKIA Donostia2016 Europako kultur hiriburutzari eta Tabakalerari esker martxan jarritako egitasmoa da.

70. hamarkadan R. Murray Schafer musikari eta ikertzaile kanadiarrak osatu zuen ikerketa talde aitzindariak gure soinu ingurunea definitzeko erabili zuen kontzeptua da soinu paisaia. Ingelerazko landscapetik eratorritako soundscape hitz-jokoaz baliatuz, ikertzaile talde honek gure inguruan etengabe gertatzen eta eraldatzen den soinuzko errealitatea azaltzeko erabili zuen oraindik erreferente den definizio hau. Baina definizio ororekin gertatu ohi den bezala, denborak, erabilerak eta definizioaren objektua bera praktikan (artistikoki nahiz kontzeptualki) jarri duten erabiltzaileek, hurbilketa kritiko ezberdinak egin dituzte, honezkero, berria izanagatik ere kontserbadurismoan erortzeko arriskuan dagoen terminoaren gainean.

Proposamen honek, Entzumenaren behatoki izan nahi duen egitasmoaren ideia bera ia modu literalean jorratuz, soinu paisairi buruzko eztabaida eta elkarrizketa espazio egonkorra sortu nahi du. Jatorri eta esperientzia ezberdinetako agenteekin (artea, kultura, pentsamendua, industria, hirigintza, gizarte zientziak..) elkarlanean antolatutako topaketa informalen bidez osatutako elkarrizketa, hitzaldi eta bestelako ekitaldi publikoen egitaraua osatu dugu hortarako.

Paisaia gisara onartzen dugun eta ondorioz gurea bezala hartzen duguna, hainbat erlazio sozial, politiko, ekologiko, ekonomiko, kultural eta estetikoen bidez lotzen da. Gure subjektibotasunetik jaiotzen den paisaia, hain kutsatua, mugatua eta zanpatua baldin bada, gure irudimena eta egitazkotasunaren kontzeptua bera guztiz erritmoz kanpo geratzen dira. Baina aldiberean, indar prometeiko den heinean, sentitzeko hain zailak diren inguruneari buruzko ideiak ulergarri egiteko modu bakarra da irudimena. Ez hori bakarrik, kontakizun estetikoa eta paisaiaren gure ideia subjektiboen oinarriak zalantzan jartzeko tresna bihurtzen da irudimena.

Topaketak berezko duen ugaritasunari ahalik eta etekin gehien ateratzeko helburuarekin, soinua eta paisaiaren gainean burutuko diren hitzaspertu hauek idazketa prozesu bat ere jarriko dute martxan. Foroaren paraleloan, Soinuaren eta paisaiaren gaiari buruzko hurbilketa kritiko desberdinekin osatuko den argitalpen kolektibo baterako oinarriak ezarriko dira.

Azken finean, topaketa-ekitaldien behin-behineko denboralidadetik areago, etorkizunean ere aldez aurreko ideiak zalantzan jarri eta eztabaida zabalak eragiteko tresna propioak sortzea da azken helburua.
Argitalpena soilik elkartruke bidez zabalduko da eta aldiberean, trukean jasotako dokumentuekin, gaiari buruzko nazioarteko artxibo publikoa osatzen joango da.

 

WORKSHOP: Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak: Urumea

‘Ibaia ez da toki bat’ laborategia errepresentaziorako, gogoetarako eta dokumentaziorako tresna eta lengoaia ezberdinak erabiliz, Urumea ibairantz hurbiltzeko sormen prozesuak bultzatzeko asmoz jaio da. 2015eko ekainaren bukaera aldera abian jarri ziren sormen artistikoko tailerrek 2016an jarraipena izango dute. Tailer horietatik sortutako hainbat emaitza Ur handiak, ur meheak. Danubio eta Urumearen aztarnak izeneko erakusketan ikusi ahalko dira.

 

pcusack chernobyl2007 300dpi

‘Ibaia ez da toki bat’ laborategien lehenengo bi edizioek Urumea ibaia ardatz hartuta audioa eta bideoa ikuspegi artistikotik, eta ibaiarekiko gerturaketatik lantzeko aukera eskaini zien partehartzaileei. 2016ko apirilean hasiko den ‘Ibaia ez da leku bat’ laborategiaren hirugarren edizioak berriz, lau diziplina ezberdin jorratzeko aukera izango du, beti ere Urumea lotura izanik: animazioa, audio-sorkuntza, papergintza eta serigrafia. Lau jarduerak, Cristina Enea Fundazioak Donostia 2016 Fundazioarekin elkarlanean antolatutako HidroLogikak. Ibaitik badiara egitasmo zabalagoaren baitan kokatzen dira.

Apirilak 4-7, 10:00-13:00 / 16:00-19:00
(ingelesez)

‘Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak: Urumea’. Peter Cusack soinu artistak zuzendutako eta Audiolab-ek koordinatutako tailerra

Uraren erabilerak ingurumenarengan eta gizakiengan duen eragina aztertu nahi da. Bereziki praktika jasangarrien eta jasanezinen arteko kontrasteetan eta kezka lokal, nazional eta globalen arteko interdependentziak agerian geratzen diren lekuetan jartzen du arreta artistak. Oraingoan, egitasmoak, tailer forma hartuz, Urumea ibairantz gerturatuko du belarria, elkarlanean, mikro-ikerketez osatutako ibaiari buruzko ikuspegia osatzeko helburuarekin.

Tailer guztiak irekiak eta doakoak izango dira, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean emango dira, eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (943453526 / cristinaenea@donostia.eus). Ordutegiak berriz, taldearen beharretara egokitu ahal izango dira

informazio gehiago:
www.cristinaenea.org
www.petercusack.org

CAMPUS SONORO @ ehu

23900930053_f0c82cc51e

Soinuzko kampusa edo Campus Sonoro soinu arteari eskainitako hitzaldi eta tailer zikloa da, Euskal herriko Unibertsitateak eta Audiolab elkarteak elkarlanean sortutakoa. Azken honek gidatzen duen Soinumapa  egitasmoa abipauntu gisara hartuta, elkarteko hainbat artista eta ikerlarik, soinu paisaiaren ideia oinarri hartuta, zenbait ekitaldi eskainitko dituzte. Hauen bidez, gure inguruneari buruzko hausnarketa sustatu nahi da, EHUren Bizkaiako campusean ikuspegi berriak proposatuz.

Artista eta ikerlari gonbidatuak:

Mikel R. Nieto, José Luis Espejo, Luca Rullo

  • HITZALDIA: SOINU PAISAIA ENTELEKIA GISARA 

    Mikel R. Nieto. Urtarrilak 28 osteguna, 12,30 . Proiekzio aretoa. II Eraikina.

  • ZARATA ETA ENTZUMEN TAILERRA 

    José Luis Espejo. Otsailak 2 eta 3, asteartea eta asteazkena. 10.30 – 14.30. Elkareragileen gela. II Eraikina.

  • FONOGRAFIA TAILERRA 

    Luca Rullo. Otsailak 11 osteguna,, 10.30 – 14.30 / 15.30 – 17.30.  Audio aretoa. II Eraikina.

+ info

ERTZ #16 (4) ZUËK HEBEN: Euskal herriko atlas geopoetikoa

ZUËK HEBEN: EUSKAL HERRIKO ATLAS GEOPOETIKOA

Urtarrilak 10 igandea  > 18:00 > Berako kultur etxea, BERA, Nafarroa

2015.ertza.net

  • gonbidatuak: MIXEL ETXEKOPAR, PIERRE VISSLER, GALTXETABURU, PATXI LAZKARAI

Euskal herriak, edo hobeki erran euskal herriek eta herrialdeek badute berez izena eta izana. Bakotxari zerk emaiten dio nortasun berezia? Errekako urak, duda gabe. Baina gehiago bizizaleek eta jente hauen eleek, mintzajeak eta euskalkiak…

Urtarrilaren 8tik 10era, herrian ebiliko dira lau lagunak Berako euskararen behatzen, jentekilan kalakan, argazki hartzen: Gamarteko akordeonista, Gotaintar soinularia, Donibane Lohitzuneko argazkilaria eta Montoriko soinu harzalea.

Igandeko emanaldian beren kantuak, musikak eskeintuko dituzte bai eta Beran bildu jenteen botzak, soinuak, argazkiak ere bai.

 

ERTZ #16 (3) BARATZEKO KONTUAK

kartelA-1

Azaroak 27- 29 > Zenbait kokapen, BERA, Nafarroa

2015.ertza.net

  • gonbidatuak: OSKAR ALEGRIA, ALEX MENDIZABAL, ZUEK HEBEN (bertan behera(, JAKOBA ERREKONDO, JOSEBA IRAZOKI, ARETXABALETAKO ETA GASTEIZKO EZKILJOLEAK, ASIER GOGORTZA, XABIER ERKIZIA, BIDAZI…

2015eko ERTZ#16 ekitaldi honen hirugarren zatia Beran ospatuko da eta baratzeak izango ditu hizpide. Filmak, kontzertuak, instalazioak, ibilaldiak eta bertzelako gertakariak baratzeen bueltan.

EGITARAUA:

Azaroak 27 ostirala, BERAKO KULTUR ETXEA, 22:00 ZINE ALEAK Oskar Alegriak bere baratzetik baratzeen inguruan aukeratutako filmeak.
Azaroak 28 larunbata, BERAKO KULTUR ETXEA, 18:00 KONTZERTUA: Alex Mendizabal
Azaroak 28 larunbata, BERAKO KULTUR ETXEA, 22:00 KONTZERTUA: ZÜEK HEBEN (ATZERATUA, DATA BERRIRIK GABE ORAINDIK )/ APLAZADO, TODAVIA SIN NUEVA FECHA
Azaroak 29 igandea, IAMOTENEA, 10:00 BARATZEKO KANTUTEGIA: Joseba Irazoki, Aretxabaleta eta Gasteizko ezkil-joleak, Asier Gogortza, Alex Mendizabal eta Xabier Erkizia Jakoba Errekondoren eskutik.
Azaroak 29 igandea, IAMOTENEA, 14:00 BAZKARIA: Bidazi elkarteak herriko produktu ekologikoekin egindako bazkaria
Azaroak 29 igandea, BERAKO KULTUR ETXEA, 17:00 HITZALDIA: Jakoba Errekondo “Bizi baratzea”

NON DIRE (NIENTE) @ VISITAZIONI, Roma

22604955699_fae374b9ac_z

Soinu instalazioa: NON DIRE (NIENTE) Xabier Erkizia
2015eko Azaroak 10-22
17:00-19:00, Sala Santa Rita, Roma (Italia)
VISITAZIONI soinu arteari eskainitako erakusketa kolektiboa
ACEren laguntza estimagarriarekin.

L’ispirazione per questa installazione deriva dalla figura e dalle opere di Armand Robin, poeta, anarchico, traduttore vissuto a cavallo della Seconda Guerra Mondiale e dedicatosi per anni all’ascolto delle radio mondiali. Scriveva Robin: “Ogni notte, ho il bisogno di diventare tutti gli uomini e tutti i paesi. Quando cade l’ombra, mi assento dalla mia vita e le audizioni radio che regalo a me stesso mi aiutano a conquistare fatiche in verità più riparatrici di qualsiasi sonno. Cinesi, giapponesi, arabi, spagnoli, tedeschi, turchi, russi … emettono sopra di me il loro piccolo rumore…”
Oggi che di quei “bollettini di ascolto” si sono purtroppo perdute le tracce, Erkizia interviene “re-inventando” un nuovo diario sonoro e proponendoci una nuova esperienza di ascolto.

XABIER ERKIZIA (Paesi Baschi), nasce a Lesaka, nel 1975. Artista sonoro, creatore radiofonico, produttore e giornalista. Il suo lavoro si concentra sulla ricerca tra suoni e formati e viene esplicitato in forme diverse come installazioni sonore, registrazioni sul campo, composizioni, opere
radiofoniche, gruppi o progetti di improvvisazione collettiva. Nel corso degli ultimi 15 anni sue opere sono state esposte in diversi paesi
in Europa, America e Asia ed ha pubblicato una lunga lista di lavori, come un unico artista o in collaborazione con artisti come Francisco López, Eddie Prévost, Mattin.
Dal 2000, ha co-diretto il festival annuale Ertz di “altre musiche” e dal 2003 ha coordinato il reparto sonoro AUDIOLAB del centro d’arte contemporanea Arteleku a Donostia-San Sebastián. Ha pubblicato diversi saggi sul fenomeno della creazione collettiva ed è un collaboratore regolare dei media, in particolare di stampa e radio.

AUDIO MASTERING TAILERRA @ REFLEX

5290513025_969fd0033b_o

HASTAPEN TAILERRA : SOINU MASTERIZAZIOA Marcello Liberatoren eskutik

Urriak 12-13  / 10-13 / 14:30-16:30

REFLEX ESPAZIOA, Egia kalea 24, DONOSTIA (GIPUZKOA) 

Prezioa: 40€

Izen ematea: HEMEN

ESPACIO REFLEX-ekin elkarlanean antolatutako tailerra

Marcello Liberato, 1974an jaioa, 1990an hasi zen 4 pistako grabagailuekin lanean, eta geroztik soinuaren esperimentazioan lanean buru belarri dabil. Erromako hainbat soinu estudiotan egin du lan, eta aspaldidanik Formadonda recording facilities estudioan egiten du lan. Grabazio nahiz zuzenekoetan lan egiten du, hainbat talde eta artistarekin, berdin dantzaren, antzerkiaren, zinemaren, landa grabaketen edo musikaren alorretan (Nidi d’Arac, Acustimántico, etc). Azken urteotan, soinu artxiboen zaharberritzean eta masteringean espezializatu da. Erroman bizi da eta bertan egiten du lan.

Aurkezpen testua:

Lantegi honetan soinu masterizazio lanerako erabilgarriak diren hainbat oinarrizko kontzeptu eta lanabes ezagutuko ditugu. Ekualizazioa, dinamikaren kontrola, estereo irudia, konbertsio analogiko-digitala, garbiketa… Soinuaren munduarengan arreta jarriko dugu, ikuspegi teoriko orokor batetik hasi eta erabilera praktikoraino, adibideak ikusi eta entzunez. Soinuaren analisirako eta irakurketarako tresnak ere azalduko ditugu: Vu Meter, espektro analizadoreak, faseak etabar”

EGITARAUA

1.go eguna:

– Oinarrizko teoria, terminologia, audioaren analisia ikusiz eta entzuntez, berdin musika nahiz lokuzioetarako.

– Ekualizazioa, dinamikaren kontrola (konpresoreak eta limitadoreak), seinalearen mailak.

2. eguna:

–  Irudi estereoaren entzunaldia eta teoria. Ekualizazio eta dinamikarako mid-side prozesagailuak.

– Fasearen analisia. Noise-reduction eta dithering.

Behar teknikoak:

Parte hartzaile bakoitzak bere ordenagailua, erabiltzen dituen programekin ekartzea gomendatzen da.

IBAIA EZ DA TOKI BAT (2) workshop @ Donostia

argazkia_ibaiak2

Irailak 30etik urriak 2ra arte luzatuko da Cristina Enea Fundazioak eta Donostia 2016 Fundazioak antolatutako tailer-laborategi honen bigarren zatia, HidroLogikak 2015 egitasmoaren baitan kokatua.

Irailak 30 – Urriak 2

Cristina Enea zentrua, Donostia (Gipuzkoa)

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (943 453526 / cristinaenea@donostia.eus).

info gehiago: www.cristinaenea.org

Ekainean izandako lehenengo tailer-laborategi haren jarraipena da jarduera hau eta hiru egunez luzatuko da, saio teorikoak praktikoekin uztartuz. Arduradunen hitzetan, “Urumea ibaiarekiko gerturaketa artistiko bat lortu nahi dugu, ikusentzunezko sormenaren eta bestelako tresnen bidez sentsibilitatea garatuz”.

Horretarako, aurretiazko hausnarketa behar-beharrezkoa da. Nola filmatu oraina? Denboraren jarioa segunduko 25 instanteko abiaduran gorde al daiteke? Zer du denboraren instante bakoitzak historiaren osotasunetik? Isuria, aldaketa, etengabeko mugimendua, jarioa, ikusentzunezkoak erregistratu al dezake? Bi aldiz ibaiari begiratuz gero, bi ibai ikusten ditugu, ezberdinak, bereiziak. “Jendearen eskuetan tresna egokiak jarri nahi ditugu, eurek konta dezaten zein den ikusten duten ibaia, nola bizi duten Urumearekiko harremana”.

Egitaraua

HidroLogikak2015 egitasmoaren barne Ibaia ez da toki bat laborategiaren bigarren emanaldia izango dugu, Zazpi T’erdi ekoiztetxeko kideek zuzenduta, eta Xabier Erkizia soinu-artistak moderatuta.

– Irailak 30, asteazkena. Saio teoriko-praktikoa izango dugu, Zazpi T’erdi ekoiztetxeko David Aguilar eta Pello Gutiérrezen eskutik. Ibaiaren ikusentzunezko errepresentazioak landuko ditugu (17:00-20:00).

– Urriak 1, osteguna. Urumean zehar irteera egingo dugu, kamera bidez ibaia grabatu, barneratu eta azaleratu asmoz. Grabaketa materialak arduradunek jarriko dituzte baina nork bere mugikor eta baliabideekin ere egin dezake (17:00-20:00).

– Urriak 1, osteguna. ‘Urak Dakarrena’ dokumentala proiektatuko da Loiolako Kultur Etxean, 20:00etan. Juan Miguel Gutierrez zuzendariak aurkeztutako lan honek Urumea inguruko Txomin Enea auzoko aldaketak bistaratu nahi ditu, ibaia ardatz hartuta (20:00).

– Urriak 2, ostirala. Sormen prozesuarekin jarraituko dugu, ontziz eginiko beste irteera baten bidez. Bi egun hauetan (urriak 1 eta 2) filmatutakoa aztertu, eta soinu, ekintza eta irudien bidez obra artistikoen sormenari ekingo diogu (17:00-20:00).

Honek guztiak, ikastaro-topaketa parte-hartzaile baten itxura izango du batez ere. Guztien artean sortuko ditugu obrak, guztien indar, gogo eta sormenarekin, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean.

ERTZ #16 (2) FILTER QUEEN – Pierre Berthet

expirator

Irailak 12- 13 > TABAKALERA > DONOSTIA
TABAKALERArekin elkarlanean antolatutako ekitaldia.
Larunbata: 13:00 – 20:00
Igandea: 17:00 – 20:00

  • FILTER QUEEN: xurgagailuentzat performancea (Ez dute xurgatzen, putz egiten dute)

Hodi bigun bat alderantzikatutako xurgagailu baten muturrari lotuta dago, haizea ematen beraz. Haize korrontearen indarrak eraginda, lurrean barrena mugitzen hasi da pendulu baten antzera mugituz eta, bere bidean dauden, luzera ezberdineko hodi zurrun batzuen zuloetan barrena. Emaitza haizeak sortutako danbor soinu mekanikoa da, xurgagailuaren motorrak egiten zuen etengabeko burrunbari gainjarria.

Pierre Berthet Liejan (Belgika) bizi da eta bertan egiten du lan. Musikari, konpositore, asmatzaile, artisaua. Perkusioa ikasi zuen André Van Belle eta Georges-Elie Octors-ekin. Inprobisazioa Garrett List-ekin. Konposizioa Frederic Rzewski-ekin. Musikaren teoria Henri Pousseur-ekin. Soinudun objektuak eta instalazioak diseinatu eta sortzen ditu burdin, plastiko, ur, eremu magnetikoak, e.a erabiliz. Performaceak egiten ditu bakarka zein elkarlanean: Frédéric Le Junter, Pierre Bastien, dj Low, Rudi Trouvé-ekin besteren artean. Perkusioa jotzen du Arnold Dreyblatt-ekin, (“Animal Magnetism” Tzadik, “The Sound of One String” Table of the Elements).

ERTZ #16

poster_final.indd

ERTZ da, baina ez da jaialdia.

Halaxe laburbilduko genuke, 16 urteren ondotik orain arte ERTZ Bertze Musiken Jaialdia izan dena antolatzen dugunok aurten egin nahi dugun ariketa. Gure kultur jarduerari, eta berau kokatzen den errealitateari buruzko hausnarketa gisara, aurten jaialdi izaera galduko du ERTZek bertze zerbait bihurtzeko. Jaialdi izaerak aisialdi hutsarekin duen lotura hautsi eta gure jarduera bertze modu batean ulertzeko gaitasuna da jokoan jarri nahi duguna. Kultura, gure ingurunearekin (soziala, ekologikoa, politikoa…)  ulertzeko beharraz hausnartu nahi dugu, jaialdia  hortarako eredu egokiena ote den edo ez zalantzan jarriz.

Ariketa hau zerbaiten amaiera baino, bERTZe zerbaiten hasiera izan daitekelakoa, hurrengo hilabeteotan (iraila-abendua) zenbait ekitaldi antolatu ditugu, gehienak filosofia antzekoarekin lan egiten dugun bertze agente eta aktoreekin elkarlanean.

Datak hurbildu ahala informazio gehiago topatuko duzu webgune honetan bertan.