PAISAIARIK GABE#3 Annea Lockwood (AEB)

APIRILAK 20 ASTEAZKENA, 19,00
Koldo Mitxelena kulturunea, DONOSTIA

WHAT IS A RIVER? DOWN THE DANUBE BY EAR
Gonbidatua: Annea Lockwood

Ekitaldi hau¬†HidroLogikak, ibaitik badiara¬†egitasmoaren parte da.¬†Cristina Enea Fundazioak,¬†Asociaci√≥n Espa√Īola de Ingenier√≠a del Paisaje¬†(AEIP)¬†eta¬†Donostia 2016 fundazioarekin batera antolatua. Ikus egitarau osoa hemen

Annea Lockwoodek Danubio ibaia soinu bidez dokumentatzen bizitako esperientzia kontatuko du. Oihan beltzetik hasi eta Itsaso beltzeraino, ibaia entzuten egin zuen lan, bidean topatu zituen ekosistemak eta haietan bizi diren pertsonen soinu eta ahotsak bilduz.

Annea Lockwood: 1939an Zelanda berrian jaioa eta 1973tik AEBn bizi den artista. Annea Lockwood ingurune eta soinu akustiko naturalen inguruan osatu duen ikerketengatik da ezaguna. Horren emaitza dira hainbat soinu arte pieza, instalazio, soinu-idatzi, performance eta kontzerturako konposizio. Bere musika lanak nazioarteko hainbat jaialditan aurkeztu izan dira.

“A Sound Map of the Danube” izeneko soinu instalazioa Alemanian, Austrian eta AEBn aurkeztu izan da. Danubio ibai osoan zehar egindako soinu bilketa du oinarri eta bertan entzun daitezke ibaiko ur, animali, intseltu, harri edo ibaiaren harreman zuzenean bizi diren hainbat pertsonen ahotsak. Proiektu honez gain Lockwoodek beste hainbat konpainiaerntzako lanak egin ditu, halanola Merce Cunningham Dance Company. Bere musika sarean nahiz CDan argitaratu izan da Lovely Music, Ambitus, EM, XI, Rattle, Lorelt edo Pogus bezalako disketxeen bidez..

www.annealockwood.com