ERTZ#18 @ CURTOCIRCUITO 2017, Santiago de Compostela

2017ko urriak 3-8, Festival CURTOCIRCUITO. Sala ABANCA, Santiago de Compostela
Gonbidatuak: Francisco López, Alex Mendizabal, Nader Koochaki, Blanc Rego, David Toop…

ERTZ izango da aurtengo CURTOCIRCUITO zinema jaialdiaren jaialdi gonbidatua. Horren aitzakian, eta aurten jaialdiak estreinatuko duen ARREDOR DO SON / AROUND SOUND soinuari eskainitako egitarau bereziaren barnean, hainbat kontzertu, hitzaldi, zinema erakustaldi eta soinu-instalazioekin osatutako erakusketa batean parte hartuko dugu. Eskerrak baino ezin dizkiogu eman jaialdi hau antolatzen dabilen jende guztiari eta bereziki XOAN XIL LOPEZ ikerlariari eta PELA DEL ALAMO jaialdiaren zuzendariari beraiekin egindako elkarlan aberasgarriarengatik.

+ INFO: www.curtocircuito.org