ERTZ#17 – AHOTSAREN TOLESTURAK

Irailak 9, 10, 11 – BERAKO KULTUR ETXEA, Bera (Nafarroa)

http://2016.ertza.net

EGITARAUA:

ā€˜Zergatik egiten didazu hau?’ leporatu dio ahotsari. Ahotsak ez daki zertaz ari den. ā€˜Zergatik portatzen zara hain desberdin kantuan eta hizketan?’. Haserre dago ahotsarekin harro egoteko ageriko arrazoiak dituen arren. Harridura irakurtzen du denen begietan jendaurrean kantatzen duenero. Miresmena, amaitutakoan. Ahotsak irribarre egin dio ā€˜ni desberdin?’ galderaz. Baietz. Gaur ere esan diote beste bat ematen duela kantuan hasitakoan. Eta ardurak ahotsarena behar du bera berbera delako. Bietan.

ā€˜Eta ni, zure ahotsa’ esan eta isilik geratu da.

Biak geratu dira isilik.Ā 

Arantxa Iturbe