ARTELEKU

Argitalpen berria: DONOSTIA NOISE

A.A.: Donostia Noise
Liburua (32 orr.) + CD (20 track)
Arteleku (1984-2014)  eta Tabakalera-ren laguntzarekin ekoitzitako argitalpena.
Parte hartzaileak: Jose Luis Espejo, Harkaitz Cano, Yannick Dauby, Miguel Ayesa, Sonia Ciriza, Asier Gogortza, Iñigo Telletxea, Luca Rullo, Mikel R. Nieto, Xabier Erkizia.
ESKURATU 

Argitalpen hau 2008an eta 2013an jada desagertutako Donostiako ARTELEKU zentruan egindako bi lantegiren emaitza da. Bi tailer hauek, bai lehenak, Yannick Dauby soinu artistak gidatuak (Makrofoniak-Macrofonías, 2008) , nahiz bigarrenak, Jose Luis Espejo eta Mikel R. Nieto ikerlariek zuzenduak (Donostia Noise, 2013), Donostia hiriko soinu paisaia ikertzea izan zuten helburu, egungo kultur testuinguruan (gehiegizko presentziagatik edo ausentziagatik) zarata gisara uler daitezken soinuei arreta berezia eskainiz.
Urte batzuk beranduago, orduan egindako grabaketak eta jasotako emaitzak behar bezala bildu eta osatu dira liburu-CD hau ekoizteko.

informazio +:
. PODCAST Donostia Noise @ Hots-radio.info > http://www.hots-radio.info/2013/09/podcast-47-donostia-noise/
. PODCAST Easo, the beautiful @ Hots-radio.info > http://www.hots-radio.info/2008/06/podcast-5-easo-the-beautiful/
. Donostia Noise @ eldiario.es > http://www.eldiario.es/norte/euskadi/Donostia-Noise-escucha-San-Sebastian_0_166933488.html
. Donostia Noise @ Arteleku > http://2013.arteleku.net/es/donostia-noise.html
. Donostia Noise @ Artxibo Arteleku > https://artxibo.arteleku.net/es/islandora/object/arteleku%3A4406
. Elkarrizketa Jose Luis Espejo @ Arteleku > https://vimeo.com/72957991
. Donostia Noise Pentalogoa > http://blog.mikelrnieto.net/archivos/9607 
. Donostia Noise @ diario vasco > http://www.diariovasco.com/v/20130827/san-sebastian/como-suena-sebastian-20130827.html

[arteleku] ITZALI ARTELEKU

TRES – Blackout # 28. Itzali Arteleku. Entzun ozen.
2013ko abenduak 20 / ARTELEKU

video: Tres
www.elsilencio.com

Ikusi ere: HOTS RADIO#49

[arteleku] TRES Blackout#28 Itzali Arteleku

TRES_Blackout28small

TRES: Blackout#28 – Itzali Arteleku

Abenduaren 20a ostirala / 20:00
ARTELEKU, Kristobaldegi 14, 20014, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)
Antolatzaileak: REFLEX espazioa, AUDIOLAB

Generikoki, Itzaltzeko Kontzertuak, edo «Blackout» direlakoak, espazio batean sumatzen diren soinuen entzuketa arretatsuan datza, era mailakatuan itzaliz joatearen prozesuan, haien kokapena eta indarraren arabera, soinu eta argi alorreko hondakinetatik ahalik eta gehien askatutako isiltasun bat lortzea izanik helburu. Soinu disekzio progresibo horrek ikus-entzuleei ahalbidetzen die gune batean koexistitzen diren osagai mekaniko eta argizko osagai guztiak bereiz sumatzea, eta pixkanaka, prozesuak aurrera egin ahala, aurkituz joatea soinu paisaia gero eta zehatz-argiago eta definituagoak, isiltasunean gero eta aberatsagoak.
Deskribapena, hala ere, ez dagokie itzaltze prozesua eraikuntza osoari, eta ez bakarrik haren areto edo atal bati, aplikatzen zaion kasuei. Eraikin oso bat itzaltzeak bestelako inplikazioak ditu, eta osagai sinboliko handiagoa, giza belarriak sumatu dezakeen gune baten soinu disekzioa entzutean lortutakoa baino. Alabaina, ez da oso bideragarria izango, ezinezkoa ez bada, oso-osorik ikustea prozesuaren urrats bakoitza. Beraz, eraikin oso bat itzaltzen den kasuetan, egokiagoa gertatzen da «eraikina isildu eta itzaltze prozesuaren zuzeneko jarraipenaz» mintzatzea, ontzi aeroespazial baten jaurtiketa aurreko datu-egiaztatze prozesua eta atzera-kontua, adibidez, entzuten dugun era berean.

Gutxi gora beherako iraupena: 30 eta 45 minutu artean.

TRES
Isiltasunaren esperimentazioan eta ikerketan lan egiten duen diziplina anitzeko artista da Tres. Kontzertu nahiz koktel isil, Blackout kontzertu, musika konposizio, bideo, instalazio eta bestelako ekitaldien bidez itzuli du isiltasuna Tres-ek azken hamabost urteotan.

SOINUMAPA.NET 2013 – eguneraketa #17

13667362_1

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2013ko hamazazpigarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

– LoiolaMusikaria trenean 02:49
– Vitoria-Gasteiz: Azken harria 06:28
– BaionaTenis zelaian isil  06:33
– DonostiaBankaren soinua 01:27
– BaionaEdari makina  04:20
– BeraKultur etxea prestatzen 04:42
– BaionaXiberotarrak 06:10
– BilbaoObrak aireportuan 02:42
– LoiuSoinu sistema eta akustika 02:40
– ErrezilAnimalien oinazea 00:53
– DonostiaTxantxangorria TBKn 02:00
– IruraPlazako iturria 05:05
– BeasainSoinu probak  04:14
– AndoainUrjauzien saihesbidea #04 04:12
– AndoainUrjauzien saihesbidea #03 07:25
– AndoainUrjauzien saihesbidea #02  04:20
– AndoainUrjauzien saihesbidea #01 04:36
– AmezketaPaper faktoria 03:50
– VernonTrumoien zarata (1937)
– LoiolaTren geltokia 01:36

[www.soinumapa.net]

[arteleku] KOKOAREN ERAGINPEAN Inko Martin

koko

Irrati-performance
BAJO EL INFLUJO DEL KOKO Inko Martín

Azaroaren 21a, osteguna 19:00 / ARTELEKU Kristobaldegi 14, Donostia (Gipuzkoa)
Audiolaben IREKIAK saileko ekitaldiaPDF

“Kokoaren eraginpean” radioperformance bat da. Irratsaio ero eta nahasi honek, bi gizonek amets baten bila , ametsari beharrezko zentzua, edukia eta garrantzia emanez bizitzen duten abentura kontatzen du. Helburua, beraien odisea gizarteak eskatzen duena bihurtzea da: produktu berritzailea, dibertsio odoltsua, ikuskizun krudela, beraien bizitza astindu edo arinduko duen fikzio hunkigarria, beraien pentsakera eta egiteko modua aldatuko duena, baina ahalegingik gabe, ez baitu ezer egitea edo pentsatzea eskatzen.
Iraupena: ordubete gutxi gora behera.

Inko Martín Mancisidor 1979ko otsailaren 17an jaio zen Donostian. Komunikazioaren munduarekin lehen harremana zinemaren eskutik jaso zuen, Saroben (Urnieta) eta TAIn (Madrid) ikasitako gidoigintzarekin hain zuzen. Irrati sorkuntzaren mundua berriz, Ángeles Oliva, Toña Medina, Miriam Poncelas, Nilo Gallego eta Javier Gallegoren eskutik ezagutu zuen. 2013an “Cerca del umbral” irrati-antzerkia eta “Bajo el influjo del Koko” lanak aurkeztu du Donostian. Radio Vitoria EITBk antolatu irrati-antzerki lehiaketan finalista izan da “Cielo” gidoiarekin eta “Frasquita Larrea” irrati antzerkirako gidoien saria irabazi du “San Salvador” lanarekin.

www.vonconspiracy.com

HOTS! RADIO #47 sarean

donostia_noise

gure HOTS! online irratian podcast berria argitaratu dugu!

Donostia Noise

DONOSTIA NOISE tailerrak auralitateari eta urbanismoari buruzko zenbait planteamenduren inguruan ikerketa proposatzea du helburu. Espazio komun, intimo nahiz pribatiboen soinu-izaerari arreta jarriz, ekitaldi honetan Donostia bezalako hiri batek zaratarekin mantentzen duen lotura eta ondorioz, lotura hauek eragiten dituzten politikak eta jokabideak (erakundeen aldetik, bai eta bizilagunen aldetik ere) aztertu nahi ditugu.

Podcast honek tailer honetan koordinatzaile lanak bete zituen José Luis Espejori egindako hainbat elkarrizketen zati erakusten ditu, tailerraren gakoak azaltzen dituztenak. Mintegian bertan aztertu ziren hainbat egoera eta afera agerian geratzen diren hainbat kokapenetan grabatu ziren elkarrizketak. Saio guztia soilik gazteleraz da.

DONOSTIA NOISE
Edizioa eta grabaketa: Mikel R. Nieto
Iraupena: 29:00 min.

[arteleku] INAZIO ESCUDERO

vinilo

ENTZUNALDI IREKIA
Inazio Escudero. Bakarkako bere lehen diskaren aurkezpena..

Abuztuaren 8a, osteguna / 19:00
ARTELEKU Kristobaldegi 14, 20014 Donostia (Gipuzkoa)

Egun batez, ezustean neure burua kantuak egiten topatu nuen. Nolabait, Pop antzeko zeozer egiten ari nintzela amesten nuen, pop-antzeko-zeozer egiten ari nintzela esateak apenas ezer esan nahi ez zuela jakin arren. Halaere, egiten ari nintzenak besteekin enpatizatzeko modua zeukala ikasteko balio izan zidan. Denborak aurrera egin ahala, kontzertuak agertzen hasi ziren. Izaera performatiboak kantuak bere modura jantzi zituen, konposizioak zuzeneko egoeratik banaezinak bihurtu arte.
Distantzia behar nuen, eta kantuek kanpoko ekoizpen baten bidez disko gisara zentzua izango zuten edo ez jakitea bihurtu zen nere kezka nagusia. Puntu horretan Xabi Erkiziaren lepora egin nuen salto. Dena kontatu nion eta nere egoera ulertu zuen. Luxua.
Disko bezala funtziona dezaken edo ez pentsatzen dudan bakoitzean, zalantza egiten dut oraindik. Baina Xabirekin lan egin ahal izateak erantzun asko eman dizkit. Eta bai, orain disko bat daukat.

Entzunaldi honek, produktu baten aurkezpena baino, disko hau elkarrekin entzuteko saiakera edo aitzakia baizik ez du izan nahi.

[arteleku] LABORATORIO INCLUSIVO

laboratorio_inclusivo

AURKEZPENA
Laboratorio Inclusivo kolektiboa

Abuztuaren 9a, ostirala / 17:00
ARTELEKU Kristobaldegi 14, 20014 Donostia (Gipuzkoa)

Sonia Ciriza Labianok (diseinatzaile grafikoa) eta Miguel Ayesa Usechik (eskulturan aditua) sortutako Laboratorio Inclusivo kolektiboa diseinu grafikoaren eta ikusizko komunikazioaren kontzeptua bera zalantzan jarri eta zabaltzeko helburuarekin jaio zen. Egitasmo honen jatorrizko ideia, diseinu editorialaren lanabesak itzultzeko baliagarriak izango diren mekanismoak asmatzean datza. Gerora, eraldaketa hauen bitartez, ikusmen arazoak dituztenei edo itsuei ilustrazioak eta elementu grafikoak dituzten materialengana iristeko erraztasunak bermatuko dizkieten moldaketak sortzeko helburuarekin.

Laboratorio Inclusivo taldea informazioaren diseinuaren, diseinu barneratzailearen edo denontzako diseinuaren alorrean kokatzen da. Ikerketa proiektu grafikoaren zutabe gisara hartzearen apustua egiten du, sorkuntza prozesu guztian diseinatzaile-erabiltzailearen arteko erlazioak modu sakonean landuz.

“Diseinu grafiko barneratzaile baten alde” izeneko egitasmoa ikusmen arazoak dituzten edo itsuak diren irakurleei zuzendutako eduki grafikoek eta braille alfabetuak pairatzen duten estandarizazio gogorrari erantzuteko jaio zen. Homogeneizazio honek, gaur egungo merkatu grafikoan hain ohikoak diren formatu haundiko liburuen ekoizpena eta moldaketa zailtzen ditu.

Dokumentazio lan sakon baten ondotik, laborategia antolatu zen, eta bertan zenbati diziplina-arteko esperimentuen bidez, braille idazkeraren ekoizpenarentzako nahiz erliebeko ilustraziorako teknika desberdinak sortu zituzten. Behin emaitzak eskutan izanik, lehenik erabiltzaile potentzialekin saiakerak egin ziren, eta azkenik Xabier Armendariz Arraiza, pertsona itsuarekin eta egitasmoko kolaboratzailearekin azken moldaketak osatu.

[arteleku] DONOSTIA NOISE tailerra

donostia_noise

Tailerra: DONOSTIA NOISE
“Ezer ez ta zarata, iñor ez ta geriza”
(esaera zaharra)

Abuztuaren 20tik 23ra
Arteleku, Donostia (Gipuzkoa)
Izen-ematea: 2013ko abuztuaren 14a baino lehen info@audio-lab.org helbidean. Dohain.
Antolatzailea: Audiolab
Koordinatzailea: Jose Luis Espejo

DONOSTIA NOISE tailerrak auralitateari eta urbanismoari buruzko zenbait planteamenduren inguruan ikerketa proposatzea du helburu. Espazio komun, intimo nahiz pribatiboen soinu-izaerari arreta jarriz, ekitaldi honetan Donostia bezalako hiri batek zaratarekin mantentzen duen lotura eta ondorioz, lotura hauek eragiten dituzten politikak eta jokabideak (erakundeen aldetik, bai eta bizilagunen aldetik ere) aztertu nahi ditugu.

Zeri deitzen diogu zarata? Berdinak al dira Donostiako, edo esate baterako Bilboko zaratak? Nola pairatzendituzte, pairatzen badituzte, Donostiarrek zaratak? Nolako irtenbideak ematen zaizkie arazo hauei? Aldatzen al du zaratak hiriaren izaera bera? Ze zarata dira onartuak eta zein ez? Ze eragin dute balio hauek hiritarren egunerokoan? eta hiriarekiko pertzeptzioan?

Jonathan Sterne, R. Murray Schaffer, Barry Blesser, Ultra-Red, Brandon Labelle, Escoitar, Ricardo Atienza edo Karin Bijsterveld bezalako ikerlarien lanak oinarri hartuz, askotan unibertsitateen arlora mugatzen diren soinu-ikasketen jakintza, lan metodo horizontal eta sortzaileagoen bidez jorratzea da mintegi honen helburua. Zentzu honetan irakasle-ikasle erlazioa hautsi eta proposatzen diren irakurketak egunerokotasunean nola bizitzen diren adierazi nahi dugu. Izan ere, gai hauei buruz galdetzerakoan eta solasterakoan, jakintzak irakatsi baino, esperientziak bertakotasunean kokatzen diren emaitza, adierazpide eta irakurketa berri eta ugarietara hurbiltzen gaituzte.

Metodologia
Tailer honen metodologian bi afera nabarmen aipa ditzazkegu:

Metodo didaktiko horizontalak. Oinarrian, leziorik gabe, taldean ikastea da helburua. Horretarako, lan sesioak
galdera txandetan eta idatziei buruzko komentarioetan antolatuko dira. Egunero, bi idatzi nagusi aztertuko dira,
aldiberean bestelako testu gehigarriekin osatu ahal izango direnak. Aukeratuak izan diren parte-hartzaileek idatziak
aurretik jasoko dituzte, eta tailerra hasi baino lehen irakurri ahal izateko. Behin tailerrean, idatziez gain
ikusentzunezko adibideak eta entzunaldiak ere egingo dira. Aldiberean hirian bertan osatu eta aditu desberdinen
gidaritzapean egindako ariketa praktikoekin osatuko da tailerra.

Entzumenari buruzko zenbait ikasketa tailerra gertatuko den espazio akustikoan ezartzea eta aztertzea. Askotan erakundeen barne dokumentazio gisara geratzen diren jakintzak egunerokotasunean ezartzea. Azken finean, tailerreko parte-hartzaileen errealitate akustikoa, denon artean aztertzeko ikerketa gai bihurtzea da helburua.

Soinu artea eta artxiboa: podcast

foto_aedom

http://www.arteleku.net/sites/default/files/podcasts/mediatecaarteleku_aedom_1.mp3

Podcastak lau elkarrizketa jasotzen ditu. Artelekun 2012ko abenduan izandako “Musika dokumentazioa eta soinuzko praktika berriak” izeneko jardunaldiak zirela-eta egin ziren. Hauek dira elkarrizketatuak: Arianne Vanrell, Reina Sofía museoko Zaharberritze Departamentuko zaharberritzailea; Miguel Álvarez-Fernández, musikagilea, soinu-artista, musikologoa eta komisarioa; Lino García Morales, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Ikus-entzunezko Ingeniaritzako eta Komunikazioetako Departamentuko irakaslea, eta José Luis Maire, AEDOMeko lehendakariordea (Espainiako Musika-Dokumentazio Elkartea) eta musikologoa.

Beren hitzen bitartez, soinu-artea bezain izen iheskor bati dagokionez, artxiboaren sailkatze gaitasunaren alde onak eta txarrak aurkezten dituzte. Horrek berekin dakartza zenbait arazo, halako lanen kontserbazioak berez dituenak, baita ere galderaren mugei edo hausnarketari lotuta dauden beste batzuk. Azkenik, gaur egungo soinu-artearen artxibo batzuen zenbait adibide ematen dituzte, edo horien inguruko hezkuntza eredu batzuenak, zeintzuei esker berriro zalantzan jar baitaitezke artxiboaren berezko narrazio horren mugak eta erabilera.

Podcastaren barruan dago grabazio binaural bat ere, 2012ko apirilean egina, AM&COren bjs#FKNcs piezarena, aldi baterako instalatuta egon baitzen Madrilgo Mataderoko Espezieen Gordailuan. Pieza horren soinuzko dokumentazio bakarra da, partez suntsitua gertatu baitzen instalatuta egon zen bitartean. Audio hori sartuta, asmoa da, era berean, topaketa haietan aipatutako kontserbazio eta artxibo kontuetako batzuk erakustea.

MARA STREBERGER @ Arteleku

mara_Straberger

Ekainaren 28a, ostirala / 19:00
ARTELEKU, Kristobaldegi 14, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Proiektu hau Qaasuitsup udalerrian dago kokatuta, Groenlandiako ipar-mendebaldean, zehazki, Upernavik eremuan. Eta hemen ari naiz eremu honetako jendeari eta ekosistemei buruzko ikus eta entzumen-datuak asimilatzen, dokumentatzen eta biltzen, betiere narbalen habitatari eta narbalek Groenlandiako historian, legendetan eta kultura modernoan duen garrantziari lotuta. Groenlandian 4 hilabete hauek igarotzean lortu dut ulertzea narbalaren legenden eta harekin lotutako kultura modernoaren garrantzia, groenlandiarrei lotuta. Narbalek hegoalderanzko migrazioari ekiten diotenean, bertan negua pasatzeko, argia ahuldu egiten da, eta abenduan, urtarrilean eta otsailean zehar, izotz-geruza lodi batek estaltzen du badia. Jendeak kantari pasatzen du denbora, izotza gogortu eta eguzkia berriro ateratzeko zain. Proiektu honetan, nire asmoa da Baffin badiako ingurune naturalean, bertako populazioan eta arriskuan zein desagertzeko zorian dauden ekosistemetan erdiratzea publikoaren arreta.

Estiloari dagokionez, nire bizi-esperientzietatik hartzen dute inspirazioa nire artelanek, eta interes berezia garatu dut inguruneak artelanen berri emateko moduaren inguruan. Egun egiten ari naizen lanean, soinuak etengabeko eragina du, baita batzuetan isiltasunak ere. Ingurunean ematen diren soinu naturalen landa-grabaketak egiten ditut, eta informazio hori berrinterpretatzen dut, kristala, papera zein bidean aurkitutako harriak eta soinu, argazki, bideo zein idazketa-elementuak konbinatuz, betiere hori guztia entzute-jarduera batekin lotuz. Nire artelanek naturari erreferentzia egiten dioten kultura- analisia transmititzen dute. Zibilizazioa garatzen doan heinean, pertsona arruntentzat gero eta zailagoa da isiltasuna bereiztea, bereziki, hiri-eremuetan bizi diren pertsonentzat. Nire ustez, askotan ikusezin edo entzunezin dena azpimarratu eta nabarmentzea da artistaren zeregina.

Mara Streberger New Jersey-ko Tinton Falls herrian jaio zen (AEB), eta aurrerago Japoniara joan zen bizitzera. Horrek eragin handia izan zuen artista gisa izandako garapenean. Japoniara iritsi zenean, ia japoniera hitz egin eta ulertu ezin zuenez, ingurunearekin sintonizatzeko gaitasun handia garatu zuen, baita sintonia hori ahalik eta sentsibilitate handienarekin egiteko ere. AEBetara itzuli zenean, Arte Ederretako Master titulua jaso zuen The Rhode Island School of Design fakultatearen eskutik (Rhode Island, AEB). Gaur egun ikerketa artistiko batean ari da lanean Groenlandia eta Danimarkan, 2012-2013 eperako Fulbright bekaren saria jaso ostean.

MARA STREBERGER @ Arteleku

mara_Straberger

MARA STREBERGER: Quaasuitsup
Ekainaren 28a, ostirala / 18:00

Dokumentazioa DIEDRICH DIEDERICHSEN

Online dago jada 2103ko Maitzaren 15ean Diedrich Diederichsen kultur kritikariak Artelekun, HIRUGARREN BELARRIA ekimenaren barne, eskainitako hitzaldiaren grabaketa. Egitasmoaren eta hitzaldiaren inguruko informazio gehiagorako jo hirugarrenbelarria.audio-lab.orgwebgunera.

Objektu musikalaren bermaterializazioa
Oinarrizko hiru egituraren barruan, ez-koklear terminoaren balizko emaitzez hitz egingo dut, eta batez ere arte praktiken arteko alderaketarekiko harremanean, haiek generozkoak bezala ulertuak, azkenean ideia erretoriko horren imitazio bat lortzeko: objektu musikalaren desmaterializazio eta bermaterializazioaren inguruko eztabaida.

Dokumentazioa ARRASTOAK: INPROBISAZIO LIBREA ETA ERAIKUNTZA

fotos_Arrastoak

Dagoeneko sarean dago 2103ko apirilan Seijiro Murayamak eta Itziar Okarizek Artelekun eskainitako ARRASTOAK/RASTROS tailerreko dokumentazioa (argazki, bideo eta elkarrizketa). Tailerra AZALA sorkuntza espazioak eta AUDIOLAB elkarteak elkarrekin antolatu zuten.