[arteleku] TRES Blackout#28 Itzali Arteleku

TRES_Blackout28small

TRES: Blackout#28 – Itzali Arteleku

Abenduaren 20a ostirala / 20:00
ARTELEKU, Kristobaldegi 14, 20014, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)
Antolatzaileak: REFLEX espazioa, AUDIOLAB

Generikoki, Itzaltzeko Kontzertuak, edo «Blackout» direlakoak, espazio batean sumatzen diren soinuen entzuketa arretatsuan datza, era mailakatuan itzaliz joatearen prozesuan, haien kokapena eta indarraren arabera, soinu eta argi alorreko hondakinetatik ahalik eta gehien askatutako isiltasun bat lortzea izanik helburu. Soinu disekzio progresibo horrek ikus-entzuleei ahalbidetzen die gune batean koexistitzen diren osagai mekaniko eta argizko osagai guztiak bereiz sumatzea, eta pixkanaka, prozesuak aurrera egin ahala, aurkituz joatea soinu paisaia gero eta zehatz-argiago eta definituagoak, isiltasunean gero eta aberatsagoak.
Deskribapena, hala ere, ez dagokie itzaltze prozesua eraikuntza osoari, eta ez bakarrik haren areto edo atal bati, aplikatzen zaion kasuei. Eraikin oso bat itzaltzeak bestelako inplikazioak ditu, eta osagai sinboliko handiagoa, giza belarriak sumatu dezakeen gune baten soinu disekzioa entzutean lortutakoa baino. Alabaina, ez da oso bideragarria izango, ezinezkoa ez bada, oso-osorik ikustea prozesuaren urrats bakoitza. Beraz, eraikin oso bat itzaltzen den kasuetan, egokiagoa gertatzen da «eraikina isildu eta itzaltze prozesuaren zuzeneko jarraipenaz» mintzatzea, ontzi aeroespazial baten jaurtiketa aurreko datu-egiaztatze prozesua eta atzera-kontua, adibidez, entzuten dugun era berean.

Gutxi gora beherako iraupena: 30 eta 45 minutu artean.

 

TRES
Isiltasunaren esperimentazioan eta ikerketan lan egiten duen diziplina anitzeko artista da Tres. Kontzertu nahiz koktel isil, Blackout kontzertu, musika konposizio, bideo, instalazio eta bestelako ekitaldien bidez itzuli du isiltasuna Tres-ek azken hamabost urteotan.