ARGITALPENAK / EDICIONES

HOTS! RADIO #44 sarean

gure HOTS! online irratian podcast berria argitaratu dugu!
Objektu musikalaren bermaterializazioa
, Diedrich Diederichsen hitzaldia.

Oinarrizko hiru egituraren barruan, ez-koklear terminoaren balizko emaitzez hitz egingo dut, eta batez ere arte praktiken arteko alderaketarekiko harremanean, haiek generozkoak bezala ulertuak, azkenean ideia erretoriko horren imitazio bat lortzeko: objektu musikalaren desmaterializazio eta bermaterializazioaren inguruko eztabaida.

Ez-kokleartasunaren kasua hiru ikuspegi horietatik aztertu nahi nuke. Bada antzekotasunik arte praktika batek mundua eta bere lehiakideak -gainerako arte praktikak- behatzeko modu bikoitzaren eta entitate kapitalista batek, enpresa batek, alde batetik merkatua eta bestetik bere lehiakideak behatzen dituen moduaren artean. Konstelazio horrek buru-deskribapenetara eta funtsezko ezaugarri edo abantaila baten definizioetara darama. Abantaila espezifiko edo salmenta argudiatze esklusibo baten definizioetara. Aldi berean, egoera horrek buru-nortasun lasaigarriak eragiten ditu, bai mugimendua eta garapena ere. Horrenbestez, barne eten bat dago arte praktika bakoitzean, itzulpen edo eraldatze gune bat, nola edo hala erlazionatuta dagoena esentzia edo abantaila espezifiko horren definizioarekin. Definizio horrek bitatik bat: edo etena estaltzen du, edo puntu indartsu izendatzen du. Baina barne eten hori ekoizpen edo/eta banaketa alorreko errealitate bat da, eta ezin daiteke erraz saihestu.

Azkenik, instituzionalizatzearen logika dago. Instituzio bilakatzen den arte praktika batek gogara estali edo ikusezin bihurtu du itzulpen alorreko bere barne arazoa. Orain bestelako logika bat sartzen da esparru horretako eztabaidetan: iraultzaren logika, Edipo, belaunaldi aldaketa, aldaketa teknologikoen halabeharra, etab.

Diedrich Diederichsen @ Hirugarren Belarria

Iraupena: 42:39

 

HOTS! RADIO #44 sarean

gure HOTS! online irratian podcast berria argitaratu dugu!
Objektu musikalaren bermaterializazioa
, Diedrich Diederichsen hitzaldia.

Oinarrizko hiru egituraren barruan, ez-koklear terminoaren balizko emaitzez hitz egingo dut, eta batez ere arte praktiken arteko alderaketarekiko harremanean, haiek generozkoak bezala ulertuak, azkenean ideia erretoriko horren imitazio bat lortzeko: objektu musikalaren desmaterializazio eta bermaterializazioaren inguruko eztabaida.

Ez-kokleartasunaren kasua hiru ikuspegi horietatik aztertu nahi nuke. Bada antzekotasunik arte praktika batek mundua eta bere lehiakideak -gainerako arte praktikak- behatzeko modu bikoitzaren eta entitate kapitalista batek, enpresa batek, alde batetik merkatua eta bestetik bere lehiakideak behatzen dituen moduaren artean. Konstelazio horrek buru-deskribapenetara eta funtsezko ezaugarri edo abantaila baten definizioetara darama. Abantaila espezifiko edo salmenta argudiatze esklusibo baten definizioetara. Aldi berean, egoera horrek buru-nortasun lasaigarriak eragiten ditu, bai mugimendua eta garapena ere. Horrenbestez, barne eten bat dago arte praktika bakoitzean, itzulpen edo eraldatze gune bat, nola edo hala erlazionatuta dagoena esentzia edo abantaila espezifiko horren definizioarekin. Definizio horrek bitatik bat: edo etena estaltzen du, edo puntu indartsu izendatzen du. Baina barne eten hori ekoizpen edo/eta banaketa alorreko errealitate bat da, eta ezin daiteke erraz saihestu.

Azkenik, instituzionalizatzearen logika dago. Instituzio bilakatzen den arte praktika batek gogara estali edo ikusezin bihurtu du itzulpen alorreko bere barne arazoa. Orain bestelako logika bat sartzen da esparru horretako eztabaidetan: iraultzaren logika, Edipo, belaunaldi aldaketa, aldaketa teknologikoen halabeharra, etab.

Diedrich Diederichsen @ Hirugarren Belarria

Iraupena: 42:39

 

Dokumentazioa DIEDRICH DIEDERICHSEN

Online dago jada 2103ko Maitzaren 15ean Diedrich Diederichsen kultur kritikariak Artelekun, HIRUGARREN BELARRIA ekimenaren barne, eskainitako hitzaldiaren grabaketa. Egitasmoaren eta hitzaldiaren inguruko informazio gehiagorako jo hirugarrenbelarria.audio-lab.orgwebgunera.

Objektu musikalaren bermaterializazioa
Oinarrizko hiru egituraren barruan, ez-koklear terminoaren balizko emaitzez hitz egingo dut, eta batez ere arte praktiken arteko alderaketarekiko harremanean, haiek generozkoak bezala ulertuak, azkenean ideia erretoriko horren imitazio bat lortzeko: objektu musikalaren desmaterializazio eta bermaterializazioaren inguruko eztabaida.

Dokumentazioa ARRASTOAK: INPROBISAZIO LIBREA ETA ERAIKUNTZA

fotos_Arrastoak

Dagoeneko sarean dago 2103ko apirilan Seijiro Murayamak eta Itziar Okarizek Artelekun eskainitako ARRASTOAK/RASTROS tailerreko dokumentazioa (argazki, bideo eta elkarrizketa). Tailerra AZALA sorkuntza espazioak eta AUDIOLAB elkarteak elkarrekin antolatu zuten.

SOINUMAPA.NET 2013 – eguneraketa #6

80269_ca_object_representations_media_2995_original

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2013ko seigarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Bilbo: Hegazkinean 05:25
– Irun: haur parkea 04:55
– Urzainki: Euliak 02:40
Irati: Kilkerrak 04:31
– Ahedo: Windshield ikuiluan  03:19
– Ahedo: Sagardoa irakiten  03:23
Ondategi: Kanpaiak sakratuak dira
Donostia/San Sebastián: Irratia urazpitik  04:36
Lagrán:  Santa Ageda neurriz ospatuz
Iruñea/Pamplona: Tren entzunezina
Pasaia: Zentral termikoa 03:48
Donostia/San Sebastián: Irratia kursaalen
Anauze Bidaburia: neguan 03:55
Zaldibia: Erromeria
Markina Xemein: Azken zaragi dantza  03:42
Markina Xemein: Antzar jokoa 04:01
Ahedo: Sagardoa ateratzen  01:55
Asteasu: Kanpandorrea 03:26
Otsagabia: Elurra 03:25
Hernani: Inauteriak 05:34

[www.soinumapa.net]

HOTS! RADIO #43 online

Metta-Paritta

gure HOTS! online irratian podcast berria argitaratu dugu!
METTA PARITTA, Miguel Angel Elizalderen eskutik

Metta Paritta, SN Goenka maisuak Vipassana meditazio erretiroen azken egunean, goizeko 6etan, abesten duen kantua da. Bere lezioetan oinarriturik, mundu osoan zehar ikastaroak ematen dituzten 800 irakasle delegatu baino gehiago  izan arren, inork ez du kantu hau abesteko baimenik. Arrazoi horregatik, bere urteroko 100.000 baino gehiago diren ikasleei grabaketa bera entzuten dute. Maisuarekin batera entzun bitartean, kantua grabatzea guztiz debekatuta dago, jatorrizko lekuan ez baita gailu elektronikorik onartzen. Beraz, grabaketa hau oso zirkuitu mugatuetan lor daiteke.+ info

[www.hots-radio.info]

SOINUMAPA.NET 2013 – eguneraketa #5

ezkio-contraportada(Sabino Legarda-Ereño).jpg

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2013ko bosgarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Donostia-San Sebastián: Donosti taberna 05:10
Donostia-San Sebastián: Hernani-Donostia trenez 08:51
Ezkio: Erromesaldia 08:44
Donostia-San Sebastián: Loiola-hernani trenez 04:46
Santagrazi: San Martin lezea 01:18
Donostia-San Sebastián: Tren estazioa 01:31
Donostia-San Sebastián: Hibridatutako autobusa 02:14
Errenteria: Patata saltzailea 02:02
Donostia-San Sebastián: Igogailua goraka 00:18
Donostia-San Sebastián: Igogailua beheraka 00:19
Donostia-San Sebastián: Anoetako igogailua 00:51
Mundaka: Atorrei buruz 03:37
Donostia-San Sebastián: Partiduaren amaiera 02:08
Miramon: Hiriaren bazterretik 07:26
Donostia-San Sebastián: Partiduaren atsedenaldia 03:20
Donostia-San Sebastián: Parkinga 04:25
Miarritze / Biarritz: hondartzan (1909)
Donostia-San Sebastián: partiduaren hasiera 03:56
Hernani: Kalejira 07:39
Mundaka: Atorrak: Amaiera 07:39

[www.soinumapa.net]

HOTS RADIO #42 online

311208cu91bb

gure HOTS! online irratian podcast berria argitaratu dugu!
XABIER ERKIZIA: Inauteriak (1)

Inauteriek, Ihauteriak, Aratusteek, karnabalek, zaratarekin harreman estua gordetzen dute. Are gehiago, haiek dira Inauteriak urteko gainerako ospakizunetatik bereizten dituztenak. Zaratak egiten du Inauteria. Zintzarri, kaskabel, danbor, karraka, oihu, garraxi, orro, suziri, petardo, maskuri puxika, turuta, makil, dultzaina, txistu, trikitixa, mozorro, animali, txalaparta eta gaur egun, altaboz eta megafono ozenen garaia da Inauteria Euskal herrian. Zalapartarena eta desordenarena. Tradizioarena eta traizioarena. Lege batzuk bete eta besteak deuzestearena. + info

[www.hots-radio.info]

SOINUMAPA.NET 2013 – eguneraketa #4

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2013ko laugarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

– Donostia/San SebastiánPrentsaurrekoa Anoetan 03:45
– MundakaAtorrak: Jotake 02:17
– ErratzuInauteriei buruz  02:02
– MundakaAtorrak: Iji Taja 03:21
– ErratzuInauteri desfilea  04:16
– MundakaAratusteak hasi baino lehen 03:10
– HernaniAxeri dantzari buruz  02:14
– Markina XemeinAratusteei buruz 04:58
– Donostia/San SebastiánKantuan Anoetan  04:41
– MundakaAtorrak kalejiran  01:27
– ErratzuDamak  04:33
– HernaniAxeri dantzariekin 01:09
– MundakaAtorrak: Mari Manu 05:05
– MundakaAtorrak: Lisboa en Carnaval 03:26
– Donostia/San SebastiánDanborrada 05:29
– Donostia/San SebastiánCAF Manifestazioa  06:16
– MundakaAratusteak / Carnavales 05:30
– Vitoria-GasteizZiztukada erregeari 03:25
– Markina XemeinZaragi dantza 02:34
– Markina XemeinAntzar jokoari buruz 02:36

[www.soinumapa.net]

SOINUMAPA.NET 2013 – eguneraketa #3

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2013ko hirugarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Markina-Xemein: Antzar jokoa 04:30
Hernani: Axeri dantza amaiera  03:19
Hernani: Axeri dantza 04:47
Donostia/San Sebastián: Ostegun gizena 06:31
Miarritze / Biarritz: Kaleko saltzaileak (1909)
Orozko: Agate deuna frontoitik 2  01:08
Orozko: Agate deuna frontoitik 08:54
Orozko: Agate deuna bezpera  02:27
Orozko: Argazkiaren momentua  01:05
Orozko: Agate deuna bezpera  01:28
Orozko: Nerbioi ibaia  04:39
Orozko: Agate deuna bezpera  11:57
– Donostia/San Sebastián: Golak Anoetan 04:04
Zarautz: Agate deunako koplak 03:12
Zarautz: Santa Ageda bezpera 03:17
Páganos: Ogien bedeinkapena 06:29
Páganos: San Blasen prozesioa 04:35
Bilbo: Susaetaren gola 04:31
Barthes de L’Adour: Kurriloak 08:01
Donostia/San Sebastián: Ziklogenesi lehergarria 05:01

[www.soinumapa.net]

SOINUMAPA.NET 2013 – eguneraketa #2

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2013ko bigarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Donostia: Ziklogenesi lehergarria 04:05
– Donostia: Aski da
– Donostia: Musikaren bibrazioak 02:40
Oiartzun: Aiako harriko eskultura 02:07
– Donostia: Hasieraren amaiera 13:06
– Donostia:  Danborrada erlojutik  04:05
– Donostia: Amara estazioan 05:59
Bilbo: Azken esloganak 04:01
– Donostia: Ahots apalean
Andoain: Udako ekaitza 03:48
Miarritze / Biarritz: Arabazozoak  01:57
– Donostia: Antzinako martxa 02:59
– Donostia: Danborrada 04:25
– Donostia: Danborradaren bibrazioak 03:50
– Donostia: Danborrada Diana 04:18
– Donostia: Danborradaren hasiera 03:59
– Donostia: S.Sebastian martxa 02:29
Vitoria-Gasteiz: Autoa 00:23
Vitoria-Gasteiz: kafea  00:15
Vitoria-Gasteiz: Gailetak 00:22

[www.soinumapa.net]

SOINUMAPA.NET 1.000 grabaketa!!

SOINUMAPA.NET geokokatutako Euskal herriko soinuen online mapak 1000. grabaketen muga gainditu du!

2005etik, 100 pertsona baino gehiagok hartu du parte bolondres gisara, gure ingurunea entzuteko moduak erakusten dituen elkarlanera emandako egitasmo ireki honetan. Izan ere, SOINUMAPA.NET egiten dugunak ez gara soinu-biltzaile, soinu bildumatzaile, soinu-kolekzionista izatera mugatzen. (Soinuak objetu-fetitxe bihurtzeko arrisku handiegia du horrek). Guretzat SOINUMAPA soinu batzuk entzun, elkarbanatu eta baliatzera bultzatzen gaituzten arrazoiak eta baldintzak aztertzeko aukera da. Horregatik, errazago azaltzen dugu SOINUMAPA zer EZ den, zer den eta zergatik egiten dugun baino. SOINUMAPA ez da soinuen museoa. Izatekotan, gure museo partikularren soinua da, gure oroitzapen kolektibo eta subjektiboen soinua. Gure entzumenaren arrastoa, aztarna, zantzua. Besteekin elkarbanatu nahi dugun horiena.

Milesker gurekin entzun izan duzuen eta entzuten jarraitu nahi duzuen guztioi.
Eta oraindik ez bazara hortan hasi, jakina gonbidatuta zaude!

Ospakizun posterraren diseinua: Xavier Balderas

[www.soinumapa.net]

SOINUMAPA.NET eguneraketa #15 (300!!!)


Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2012ko hamabosgarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu. Honekin beraz 2012an gehitutako 300. erreferentziaren mugara iritsiko gara. Inoiz ez bezainbeste!!  Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Ugarte: Talai dantza 02:55
Bilbo: Barren patioa 05:04
Vitoria-gasteiz: Su artifizialak 1660an
Zarautz: Donostiatik Loiolara 
Durango: Egun zorionekoa
– Agurain/Salvatierra: Azoka giroa  05:09
Agurain/Salvatierra: Moxalak 03:30
Bilbo: Nerbioien arraunean  09:56
Agurain/Salvatierra: Zaldi erakusketa 03:10
Agurain/Salvatierra: Talo saltzailea  01:45
Bilbo: Jatetxe marokiarra  05:39
Bilbo-Zorrozaurre: Grebara  03:05
Atabalariak
Agurain/Salvatierra: Behi erakusketa 04:39
Araba: Etengabeko kanpai-hotsak
Bilbo-Zorrozaurre: Entrenatzen 06:30
Bilbo-Zorrozaurre: Erribera  05:07
Gipuzkoa: Sonatak
Euskarazko hitz eta gauzei buruz
Hendaia: Sirenak

[www.soinumapa.net]

SOINUMAPA.NET eguneraketa #14

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2012ko hamalaugarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu, milagarren erreferentziatik gero eta hurbilago. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Etxalar: Uso ehizan / Caza de palomas 03:12
Berriz: Euskal ezkontza / Boda vasca
Etxalar: Sareen ondoan / cerca de las redes 08:21
Tolosa: Bertso afaria / cena de bersos 05:02
Ormaiztegi: Gasolindegia / Gasolinera 02:33
Bizkaia: Eresiak / Herejías
Bilbo/Bilbao: Metroa / Metro 03:24
Donostia/San Sebastián: Zorroztailea / Afilador 02:45
Pobes: Babarrun azoka / feria de la alubia 05:37
Igartubeiti: Sagar jotzea / Tocada da manzana 03:20
Igartubeiti: Sagar zanpaketa / Pisada de manzana 04:16
Loiola: Trenaren zain / Esperando al tren 06:18
Euskotren: Ategorrieta-Herrera 04:58
Ilunabarra herrian
Euskotren: Ibilbidearen amaiera / fin de trayecto 04:20
Irun: Tren geltokia / Estación de tren 01:28
Donostia: Tun-tuna / El tun-tun
Antzuola: San Martzialera erromerian / Romería de San Marcial
Donostia: 1813 omen / Homenaje a 1813 03:48
Biarritz/Miarritze: Pala jokoan / Jugando a pala 03:30

[www.soinumapa.net]

Hirugarren belarria 2011: artxiboa

Dagoeneko sarean dago HIRUGARREN BELARRIA ikerketa egitasmoaren lehendabiziko jardunaldiak osatu zituzten hitzaldien artxiboa. Lehen edizio honetan CARMEN PARDO, PATZIKU PERURENA, RAMÓN ANDRÉS, ARANTXA ITURBE eta MARTA GARCÍA QUIÑONES izan ziren gonbidatuak eta beraien hitzaldiak oso osorik entzun daitezke egitasmo honentzako espreski sortu dugun mikro-site edo webgune berezian. Entzuteari buruz entzun nahi bazenu, hirugarren belarri bat eskaintzen dizugu.

http://hirugarrenbelarria.audio-lab.org/category/hirugarren-belarria-2011/