SOINUMAPA.NET 1.000 grabaketa!!

SOINUMAPA.NET geokokatutako Euskal herriko soinuen online mapak 1000. grabaketen muga gainditu du!

2005etik, 100 pertsona baino gehiagok hartu du parte bolondres gisara, gure ingurunea entzuteko moduak erakusten dituen elkarlanera emandako egitasmo ireki honetan. Izan ere,Ā SOINUMAPA.NETĀ egiten dugunak ez gara soinu-biltzaile, soinu bildumatzaile, soinu-kolekzionista izatera mugatzen. (Soinuak objetu-fetitxe bihurtzeko arrisku handiegia du horrek). Guretzat SOINUMAPA soinu batzuk entzun, elkarbanatu eta baliatzera bultzatzen gaituzten arrazoiak eta baldintzak aztertzeko aukera da. Horregatik, errazago azaltzen dugu SOINUMAPA zer EZ den, zer den eta zergatik egiten dugun baino. SOINUMAPA ez da soinuen museoa. Izatekotan, gure museo partikularren soinua da, gure oroitzapen kolektibo eta subjektiboen soinua. Gure entzumenaren arrastoa, aztarna, zantzua. Besteekin elkarbanatu nahi dugun horiena.

Milesker gurekin entzun izan duzuen eta entzuten jarraitu nahi duzuen guztioi.
Eta oraindik ez bazara hortan hasi, jakina gonbidatuta zaude!

Ospakizun posterraren diseinua: Xavier Balderas

[www.soinumapa.net]