Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamaikagarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamargarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu, hartara 200 dira honezkero 2015ean zintzilikatutako sarrera berria.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko bederatzigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko zortzigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Gorka Bereziartua kazetariak Xabier Erkiziari egindako elkarrizketa mamitsu batean AUDIOLABi buruzko erreportaia argitaratu du ARGIA aldizkariaren 246. alean. Elkarrizketan zehar AUDIOLAB egitasmoaren sorrera, bilakaera eta bereziki azken 11-12 urteotan ARTELEKU zentrua zenarekin izandako harremana azaltzen du. AUDIOLAB osatzen dugun guztion izenean, eskerrak baino ezin dizkiogu eman Bereziartuari, halako laburpen lana hartzeaz gain, gure etorkizuna aurreikusterakoan PAUSE interesgarri bat erabiltzeagatik. Laister PLAY emateko moduan.
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko zazpigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Eguneraketa honekin 1.900 grabaketen muga gainditu du artxiboak. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Tabakalera eraikinean zehar egindako bigarren ibilaldia.
Arkitektura eta Kultur proiektuen loturaren arkitekto arduraduna den Amaya El Bustok azken hilabeteotan bizien dauden eraikineko espazioak erakusten dizkigu. 36.200 metro koadro baina gehiagoko azalera duen eraikinean zehar, eraikitze prozesuan gertatzen diren hainbat soinu eta entzuteko modu desberdinak ezagutuko ditugu, espazioen diseinu akustikoen bidez, eta bertako kontakizun, gertakari eta langileekin izandako hizketaldien bidez.
Aldiberean, pieza honek, elkarrizketa grabatzen ari zen bitartean bildutako estruktura arkitektonikoen dardarak jasotzen dituzten grabaketak erakusten ditu.
AUDIOLABek TABAKALERArentzako egindako ARKITEKTURA BELARRIZ podcast kanalaren seigarren atala argitaratu dugu. Kasu honetan Jean-Luc Guionnet soinu artistari egindako enkarguzko lanaren bigarren zatia erakusten du saioak.
Hasieran apartamentuaren estruktura zehatzari, arkitekturari etabarri jarraituz egin nahi izan nuen konposizioa. Gero, iritzi aldatu nuen zeharo eta lekuaren lehenaldiari nahiz orainaldiari buruzko galdeketa poetiko eta errealista baterantz jo nuen. Azkenean, bizitzak gainditu zuen ideia formala… Hemen pasa dudan denboraren loditasunean preso egon naiz. Hartan, eta arrasto fisiko nahiz mentalen bidez, gelei eta espazioei forma eman dieten ezusteko puntu zenbaitetan azaleratu ziren gertakariei lotuegia. Mundu guztiari gertatzen zaiola suposatzen dut. 16 urte eman ditut hemen bizitzen eta 25 hiriaren zonalde honetan. Parisko leku herrikoienetakoa da, geratzen den azkenekoaren zatitxoa: Belleville – Ménilmontant. Beti bizirik eta aktibitatez betea, auzoa nahiko modu baketsuan baina zaratatsuan, bizitzeko modua topatu duen jende desberdinez beteta dago.
Lehen solairua izanik, barruan egonik ere, kanpoaldearekin konektatuta jarraitzen dut. Aldiberean, eraikinak ez du zuzenean kalera ematen, beraz kalearen zurrumurrua urrundik entzuten da. Halere, noizean behin, kanpoaldeak barruko gelak hartzen ditu. Nere iritziz, ostegun eta ostiral goizero antolatzen den merkatuan jotzen du goia auzoko aktibitateak. Boulevardean izan ohi da, hain zuzen etxe ondoan dagoen parke publikoaren ondoan. Etxe hau kanpoaldearen eta barrualdearen arteko interfaze bat da: Urtero, galdera bera egiten dit: “Zein da zure barru(alde)a? Zein zure kanpo(alde)a? (seguruaski, ez nik hasieran pentsatuko nuena… eta bukaeran aldiz: “Noiz konturatuko zara halako gauzak ez direla existitzen? -kanpoaldea/barrualdea).
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko laugarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.Besteen artean sail honetan IHAUTERIAK (bigarren zatia) topatuko dituzu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
AUDIOLABek TABAKALERArentzako egindako ARKITEKTURA BELARRIZ podcast kanalaren bosgarren atala argitaratu dugu. Kasu honetan Jose Luis Espejok Ricardo Atienza arkitekto, konposatzaile eta ikerlariarekin izandako solasaldia du hizpide.
Izenburua : Hiriaren murmurioak: Ricardo Atienzarekin elkarrizketa
Hizkuntza: gaztelera
Data: 2015eko otsaila
Gidoia eta edizioa: Jose Luis Espejo
Audioak: Soinumapa.net, Ricardo Atienza
Argazkia: 1929, Acoustic measurement in Times Square
Hiriak xuxurlatzen du, zurrumurruan, hitz egiten du, eztabaidatzen du, oihu ere, baina sekula ez da isiltzen. Batzuetan zaratak deitzen du gure arreta, bestetan zarataren ausentziak. Gaueko edo beste nahi den leku urruneneko isiltasun oro, urruneko bertze hainbertze oihartzun ugari josiz egina dago.
Holaxe deskribatzen du Ricardo Atienza ikertzaile, konposatzaile eta soinu artistak, gure hirietako etenik gabeko soinuzko errealitatea. Gaur egun, Estokolmoko Konfsfackt arte eta diseinu eskolan egiten du lan, arkitekturaren eta soinu artearen alorrean, berezii, bi alor hauen arteko konbinazioak hiri diseinuari egin diezaioken ekarpenak jorratuz. Arkitektura ikasketak egin ondotik, CRESSON/ESAG laborategian egin zuen lan. Bere hastapenetako ikerketak soinuaren eta lekuaren arteko loturei buruzko teorietan oinarritu baziren ere, gaur egun espazio publikoetako kutsadura akustikoaren eta ezinegonen edo deserosotasunen arazoak aztertzen ditu. Hortarako, musikak eta soinu arteak gure hiriguneekin eta espazio arkitektonikoekin harreman berriak sortzeko izan dezaketen gaitasunaren inguruko erabilera berritzaileak asmatzen ari da.
Okariz Inauteriak – Carnaval de Okariz . Asier Gogortza
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hirugarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.
Besteen artean sail honetan AGATE DEUNA bezperako koplak edo IHAUTERIAK (lehen zatia) topatuko dituzu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko bigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Tabakalera zentruaren egitasmo arkitektoniko eta kulturalaren arteko loturaren arduraduna eta ofizioz arkitektoa den Amaya El Bustoren laguntzaz, altxatzen ari den eraikinaren barrenak ezagutuko ditugu. Espazioen deskribapena, erabilerei buruzko eztabaidak eta arkitektoaren eta lan prozesuaren arteko lotura emozionalak azaltzen dira lehen bisita honetan.
Honako hau, espazioaren entzunaldien bidez eraikinaren zaharberritze prozesua erakusten duten soinu kapsuletan lehendabizikoa da.