18,15€
Artista: Xabier Erkizia
Izenburua: Zubiak dira zauriak, zauriak dira orbainak, orbainak dira izenak
Argitaratzailea: audiolab, Tramontana
Urtea: 2019
Hizkuntza: euskara + gaztelera (aukeratu beharrekoa)
Audio CD karpeta serigrafiatuan + insertzioak
2017an Xabier Erkiziak grabatu, editatu eta masterizatua. 2019an argitaratua Tramontana egitasmoaren barne.
Entzun laburpen audioa:
Lan honek geografiari buruzko hausnarketa bat proposatzen du. Zehazki, Gipuzkoa hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen Urumea ibaiaren irakurketa geografikoa da proposatzen duena. Hortarako ibaiak gurutzatzen dituen paisaien grabaketak baino, lan honek ibaia alderik alde gurutzatzen duten zubien (60 zubi) estrukturetan egindako grabaketak biltzen ditu, haien bidez ibaia zer den eta nondik ikusten/ulertzen dugun hausnartuz. Hastapeneko grabaketak 2016 urtean Cristina Enea zentroan eta Tabakaleran Peter Cusack soinu artistarekin egindako āUse and abuse of waterā lantegian egin ziren eta hurrengo hilabetetan osatuz joan zen lana. Disko honen instalazio bertsioa aipatu ingurumen zentruak antolatutako Ur handiak, Ur meheak erakusketa kolektiboan erakutsi zen.
Tracklist:
1. Donostia ________ 15:00
2. Astigarraga ______ 02:00
3. Hernani ________ 19:00
4. Arano __________ 03:59
5. Goizueta ________ 08:00
6. Leitza-Ezkurra ____ 10:00