AHAZTURAK / OLVIDOS

13,20

Artistak: Arantxa Iturbe, Maialen Lujanbio, Xabier Erkizia, Luca Rullo
Argitaratzailea: audiolab / Donostia 2016
Urtea: 2017
Hizkuntza: euskara + gaztelera
Liburua 23 orrialde koloretan + Audio CD (10 track)

Liburu-CD honek Donostia 2016 Europear kultur hiriburutzaren barnean Memoria kolektiboaren inguruan hausnartzeko osatutako egitasmoaren emaitzak erakusten ditu. Gipuzkoako hiriburuan galdutako objektuak kudeatzen dituzten hainbat erakunde (Udaltzaingoa, Correos, Dbus, Koldo Mitxelena liburutegia…) bisitatu eta hauengandik jasotako informazio eta soinuen gainean, Arantxa Iturbe eta Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziak idatzitakoak irrati-saiakera gisara aurkezten ditu. CDak aipatu lekuetako soinuak eta idazleen ahotsak gordetzen ditu.