SOINUMAPA

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #13

zorroztaileak

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamairugarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.

Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET: 2000 dokumentu sarean

soinumapa_2006

2005eko udan Euskal Herriko soinuen maparen, SOINUMAPA.NET edo berriki SOINUMAPA.EU webgunearen, lehen bertsioa jarri genuen sarean. Hilabeteak ziren jada egitasmoa burutan genuela, eta Luz Maria Sanchezek 2001ean egindako soinu grabaketen artxibo ahantzia ere bulkaka genuela profitatuz, behingoz webgunea martxan jartzeko erabakia hartu genuen, orduan oraindik ARTELEKU zentroa zenaren AUDIOLAB laborategi berrian.
Horrela abiatu zen Soinumaparen lehenbiziko bertsioa, Enrike Hurtadok garaiko tresnak (interneten ez du gure egutegiez ulertzen) baliatuz atondu zuena. Ia urtebete bereanduago, 2006ko ekainean, eta  jada 100 bat grabaketako artxiboa sarean izanik, aurkeztu genuen egitasmoa jendaurrean. Geroztik, ehundaka eguneraketa eta aldaketa jasan ditu Soinumapak: oinarrizko html-tik phpen oinarritutako webgune izatera pasa zen, wordpresserako espreski egindako plugina ere jorratu genuen (gerora bertze hainbat soinu-mapetarako oinarri balio izan duena), artxibo guztiak dokumentatzeko Tesauro osatu eta aberatsa antolatu genuen… lan taldeak, webgune paraleloak, ikerketa egitasmoak, HOTS! irratiaren sorrera, atal berriak… zaila da bide guzti honetan Euskal herriko soinuen mapak eman digun guztia, sortu dizkigun aitzakia guztiak kontatzea. Ez dakigu denbora guzti honetan zenbat jendek entzun eta berrerabili dituen mapako dokumentuak, baina badakigu egin dutela, eta ez gara horrelakoetan ohi den bezala, soilik estatistikei buruz ari. Urte guzti hauetan Soinumapako artxiboek irratsaioetan, musika konposizioetan, filmetan edo bertzelako ikuskizunetan bizi izan dira. Bizi hitza erabiltzen dugu, artxiboak, artxibo orok, nahitaez garraiatzen baitu heriotzaren itzala, gertatu izan zenaren (eta sekula gehiago gertatuko ez denaren) pisua. Horregatik sortzen digu oraindik ere ilusio berezia gure artxiboko grabaketaren bat bertze testuinguru batean entzuteak.

Hamar urteren ondotik, Soinumapak 2000 grabaketen langa gainditu du eta 345 lagunek parte hartu dute egitasmoan. Hirugarren urtez, Soinumapak egunero guttienez grabaketa bat argitaratzeko ardura mantendu du eta momentu honetan, Xavier Balderasek 2009an egindako maparen bertsio berrituari astinaldi bat ematen, soundmap pluginaren bertsio berria antolatzen, submapa berriak asmatzen, artxibo bilduma berriak eta espezializatuak gehitzen, eta atal berriak antolatzen ari gara. Ez da gutxi. Hamar urteren ondotik, mapa honek (sarean hain modan jarri eta mamuak bezala desagertu ziren hainbat eta hainbat mapek ez bezala) bizitzeko gogoa duela jakiteak, guri ere aurrera egiteko indarra ematen digu.

Milesker hau den posible egin duzuen pertsona guztiei eta milesker mapa berari, oraindik ere akuilu lanak egiteagatik.

 

 

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #12

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamabigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.

Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #11

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamaikagarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #10

GizaProba-1024x750

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hamargarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu, hartara 200 dira honezkero 2015ean zintzilikatutako sarrera berria.

Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #9

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko bederatzigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #8

SMAPA

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko zortzigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #7

etsain_behiak

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko zazpigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Eguneraketa honekin 1.900 grabaketen muga gainditu du artxiboak. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #6

irunea_matraka2

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko seigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.

Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Iruñea: Zarata deskantsu garaian (2015) 
Iruñea: Zarata deskantsu garaian (1854) 
Tutera: Uholdea ur gainetik 02:49
Tutera: Uholdea urazpitik 03:12
Barkoxe: Errugbian 02:37
Lizuniaga: Hesi musika 04:09
Zegama: Dantzan (1900) 
Iruñea: Zazpi hitzetan lehena 07:26
Errenteria: Azeri Dantza Herriko Plazan 03:00
Iruñea: Via Crucis 01:25
Iruñea: Karraka eliz barrutik 01:31
Erriberri: Tximista (1564) 
Iruñea: Zazpi hitzen oratorioa 07:15
Etsain: Behiak jaten 02:38
Iruñea: Aintza 05:00
Iruñea: Azken matraka 10:06
Iruñea: Katedraleko Karraka 02:46
Hondarribia: Hegazkina aireratzen 04:48
Ahedo: Ardiak izateko amets egiten dute 03:02
Iruñea: Katedraleko matraka 02:18

argazkia: Xabier Erkizia

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #4

inauteriak_arbizu

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko laugarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.Besteen artean sail honetan IHAUTERIAK (bigarren zatia) topatuko dituzu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Arbizu: Ihoteen amaiera 07:14
Hondarribia: Pasadera (1940)
Itsasu: Treina pasatzen 00:”3
Hondarribia: Pasadera 04:01
Bilbo: Fernando VI proklamazioa
Otsagabia: Berrus 01:42
Tutera: Zipoteroen abestia 01:42
Urdiain: Momoxarroak 2 04:40
Tutera: Zipoteroak 02:09
Tolosa: Petardoak 04:12
Tutera: Zipoteroen pregoia 04:00
Cintruénigo: Paquito el chocolatero 03:56
Etxarri-Aranatz: Iyotien amaiera 04:15
Zegama: Festa eguna (1900)
Olazti: Ihoteak eta Zamarroak 03:40
Segura: Ihauteria 06:19
Segura: Jorrai dantza 05:55
Zegama: Cale-gira (1900)
Tolosa: Ihauterietako pregoia 2015 04:12
Altsasu: Momoxarroen azken dantza 06:46

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

Soinumapa.net @ PAISAIAREN MURMURIOA expo

image001

PAISAIAREN MURMURIOA

Martxoak 12 – Maiatzak 30

Koldo Mitxelena Kulturunea, DONOSTIA

http://kmk.gipuzkoakultura.eus/es/sala-de-exposiciones/proximamente/1440-paisaiaren-murmurioa

AUDIOLAB elkarteak SOINUMAPA.NET egitasmoaren bidez, Donostiako KOLDO MITXELENA kulturunean antolatutako PAISAIAREN MURMURIOA erakusketa kolektiboan hartu du parte. Talde erakusketa honetan SOINUMAPA dial version izeneko soinu instalazio xumea aurkeztu dugu, gure maparen zati bat irrati bihurtuz. Bisitariak, mapako zenbait soinu entzun ditzazke, baina maparik gabe, soilik irrati zahar baten dial gurpila mugituz. Soinuekin batera eta dialean gordeta zenbait testu motz entzun daitezke, Roland Barthes, Michel Serres edo Xabier Erkiziarenak. Idatzi puskatu hauek paisaiaren, zarataren eta murmurioaren, zurrumurruaren arteko lotura zenbaiti buruzko saiakera osatzen dute.

SM_dialversion_web sm_radio_web sm_dialversionKM_web

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #3

okariz - Asier Gogortza 2015

Okariz Inauteriak – Carnaval de Okariz . Asier Gogortza

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko hirugarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.
Besteen artean sail honetan AGATE DEUNA bezperako koplak edo IHAUTERIAK (lehen zatia) topatuko dituzu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Urdiain: Momoxarroak 02:55
Olazti: Ihoteak eta zamarroak 03:27
Miarritze: Inauteri kronikoa (1869)
Urdiain: Mantaguna 01:52
Tolosa: ihauteri mix 04:54
Tolosa: Altabozen oihana 05:08
Okariz: Inauteri isilak 00:58
Tolosa: Xexenak zaldunitan 05:58
Olazti: Ihotetako Zortzikoa 06:42
Olazti: Herri Inauteria 05:04
Biriatu: Bidasoaren alde isiletik 04:29
Harrobiko sinfonia (1894)
Alegia: Santa Ageda bezpera 03:55
Zegama: Santa Ageda05:20
Bilbao: Athletic Bilbao vs FC Barcelona 01:43
Iruñea: Zaratak (1854)
Plentzia: Zorion etxe hontako denoi 03:47
Plentzia: Agate deuna 02:55
Donostia: Zurriola elurtuta 03:00
Alegia: Santa Agedako koplak 02:13

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #2

zerrategia

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko bigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Pasai Donibane: Itsasontziaren motorra 01:17
Bergara: Kanpaialdi nagusia (1794)
Pausu: Muga autopistan 04:33
Elgoibar: Belarriak bero (1873)
Zerain: Zerrategi hidraulikoa 3 02:13
Gipuzkoa: Batzar nagusiak (1754)
Zerain: Zerrategi hidraulikoa 2  01:05
Urdazubi: Ezpata lehia 04:42
Iruraitz: Zaratari buruzko arauak (1892)
Zerain: Zerrategiaren barrenak 1  01:43
Urdazubi: Entzun, entzun, entzun! 04:36
Hondarribia: Higer 04:32
Hondarribia: Higerko faroa (1883)
Astigarraga: Ongi etorri trenera 03:11
Bilbo: Erredakzioko bonboa (1889)
Donostia: Danborrada 03:10
Gasteiz: Fresadora 00:04
Donostia: Hurrengo geltokia 01:58
Renfe: Martxan 03:18
Pasai Donibane: txaluparako pasabidea 05:02

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2015 – eguneraketa #1

txistu

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2015eko lehen 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.

Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Etxeko zarata (1802)
Leitza: Zintzarri jotzea 01:56
Iruñea-Pamplona: Plazatxoa 00:30
Artzabal: Otsoak eta musika (1908)
Bera: Errege kabalgata 05:28
Iruñea-Pamplona: San Anton kalea 00:30
Aurtitz: Haurrak Errege bezperan 05:04
Otsagabia: Aduña ibaia 04:13
Lizarra-Estella: Bizio moldagarriak (1856)
Otsagabia: Fanfarrea 03:10
Aurtitz: Errege bezpera 04:27
Irun: Santiago Zubia 08:31
Elorrio: Bigarren eskuko azoka 03:31
Vitoria-Gasteiz: Gauzainen ordenantzak (1835)
Hondarribia: Txistularia 01:57
Hondarribia: zaborraren kamioia 01:53
Bera: Eguberri kantua 02:27
Burgi: Kanpaiak 03:40
Irun: Euria hasten 01:00
Hegaztiak (1881)

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]

SOINUMAPA.NET 2014 – eguneraketa #18

soinumapa2014

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2014ko hemezortzigarren eta azken errepasoa aurkezten dugu. Denetara 204ean 380 grabaketa baino gehiago eskegi ditu Soinumapa, eguneko bat baino gehiago. Orotara ia 1800 grabaketako artxiboa, eta 291 parte hartzaile ditu orain Euskal Herriko Soinuen mapak. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Donostia-San Sebastián: mucho tamborra (1892)
Azpeitia: Jolas-parkea 02:51
Azpeitia: Aizkolariak 04:41
Azpeitia: Harri-jasotze froga05:30
Azpeitia: parkea 02:30
Azpeitia: Santomasak 2 03:24
Bidarte: Idi orga zaharra 2 (1843)
Azpeitia: Azoka 03:40
Bidarrai: Eliza 01:00
Bidarte: Eihera 01:38
Azpeitia: Santomasak 04:36

[www.soinumapa.net] [www.audio-lab.org]