EKITALDIAK / EVENTOS

AUDIOLAB Tailerrak REFLEX espazioan

Blue_Velvet Ear

Uda honetan AUDIOLAB elkarteak 3 tailer eskainiko ditu Donostiako REFLEX ESPAZIOAn. Tailer hauek ikusentzunezko lanetan soinuaren erabileraren inguruan hainbat teknika, lanabes eta ideia erakusteko helburua dute.

ESPACIO REFLEX

Egia kalea 24 20012 Donostia San Sebastian

T: 943 04 78 13 / espacioreflex@espacioreflex.org

www.espacioreflex.org

MIKROFONIA TAILERRA. Iñigo Telletxea
uztailak 22 eta 23 / 11:00 – 14:00 + 16:30 – 19:30 / 20€

Taller dedicado a la construcción de micrófonos DIY, impartido por IÑIGO TELLETXEA. En el taller aprenderemos a construir con materiales muy básicos y de bajo presupuesto, diferentes transductores de sonido: Micrófonos estereofónicos, binaurales, de contacto, hidrófonos, electromagnéticos, de luz… No son necesarios conocimientos de electrónica. Si dispones de grabadora, soldador, cable, conectores, cápsulas, transductores de contacto o algún material que pueda ser útil, tráelos contigo. Si no dispones de material, habrá un mínimo de material para poder compartir.

BELARRIA GALDU. ENTZUMENA ETA ZINEMA. Xabier Erkizia
Irailak 29 eta 30 / 11:00 – 14:00 + 16:30 – 19:30 / 20€

Tailer honek entzumenaren ikuspegitik ikusentzunezko lengoaiaren analisia eta zinean, bideoan nahiz animazioan soinuaren erabileraren ondorioz sortzen diren esanahi desberdinei buruzko hausnarketa egitea du helburu. Entzumen aktiboaren kontzeptutik abiatuz, tailerrean, soinua eta irudiaren arteko harreman desberdinak erakusten dituzten film zenbait erakutsi eta eztabaidatuko dira. Aldiberean, ikusentzunetarako hainbat teknika eta lanabes erakutsiko dira.
Ikusentzunezko lengoaian, bereziki soinuaren erabileran interesa duten pertsonei zuzendurako tailerra: musikariak, konposatzaileak, teknikariak, soinu-disenatzaileak…

SOINU GRABAKETA TAILERRA. Luca Rullo
Abuztuak 19 eta 20 / 11:00 – 14:00 + 16:30 – 19:30 / 20€

Mikrofono nahiz bibrazio transduktoreen bitartez egindako soinu grabaketek eskaintzen dituzten aukerak erakutsiko dira tailer honetan. Soinuaren alderdi teknikoetan zuzenean sartu gabe, soinuzko irudiak sortzeko gaitasunean eta hortarako erabili daitezken mikrofonen eta hauen inguruko teknika erabilienak azalduko ditugu.
Sarrera gisara, mikrofoniaren deskribpaenaren hiztegia errepasatuko dugu, baita hauen tipologiak, ezaugarriak eta erabilerak ere. Ondotik, teknikak azalduko ditugu eta tailerra emango den lekuaren barruan nahiz kanpoaldeak ariketa teknikoak egingo ditugu.
Tailer hau ikuspegi praktikotik lantzekoa da, lanabes semi-profesionalak erabiliz, eta ikusentzunezko sorkuntzan, landa grabaketan arloan edo musika ekoizpenean ari den edonolako erabiltzeei zuzenduta.

DENBORA GALDUZ / TEMPOA JASOZ

karakola

DENBORA GALDUZ / TEMPOA JASOZ
2014ko irailak 2, 3 eta 4
15:00-20:00
Gandiaga Topagunea, Arantzazu (Gipuzkoa)

ALEX MENDIZABAL 5 orduko kontzertuak
PEITO CASTELO Impasse
XABIER ERKIZIA Gandiaga ari du (3 aldiz)
GIANMARCO SERRA piano kontzertua (asteazkenean)*

Edozein momentutan sartu eta irten ahal izango da.
Gogorik duenak ere har dezake parte.

*
1) Aria detta la Frescobalda, Girolamo Frescobaldi (1583 – 1643)
2) Corrente, Frescobaldi
3) Gavotta, Domenico Zipoli (1688 – 1725)
4) Largo, Domenico Zipoli
5) Alcuni minuetti, Libro di Anna Magdalena Bach, J.S. Bach (1685-1750)
6) Preludio in do minore, J.S. Bach
7) Fantasia in re minore, W.A.Mozart (1756-1791)
8) Sonata K 331, W.A. Mozart

PER SONA @ Eroma

persona_WEB-1024x511

PER SONA – Xabier Erkizia
soinu instalazioa
erakusketan maiatzaren 27tik ekainaren 6ra
INTERZONE galleria studio
asteartea ‐ ostirala, 15:00 – 20,30
larunbata, 11:00 – 20:00
astelehen eta igandetan itxita
informaziorako: +39 347 5446148
PER_SONA PDF

El origen etimológico de la palabra persona proviene de la forma per sonare. Hace referencia a las máscaras tradicionales que llevaban los actores en la Grecia antigua (Prosopon) y que ocultaban su rostro al tiempo que hacían sonar sus voces. Ese sonar puede ser interpretado tanto como sustitución, en el sentido en el que la gestualización y el carácter de la máscara sustituyen a la voz, así como en sentido técnico, ya que muchas de estas máscaras permitían proyectar la voz del actor sobre la audiencia de una forma más precisa. En cualquier caso, la persona-máscara resulta una ficción que se sobrepone al ser que la porta.
Per sona es una obra sonora basada en la fenomenología de la voz humana y su relación con los procesos de identidad que acontecen en la sociedad contemporánea. Parte de un proceso de documentación basado en entrevistas realizadas a diferentes personas de diverso estatus y condición social que mantienen una relación directa, constante y/o inusual con el uso de la voz humana, sea tanto por problemas fisiológicos relativos a la voz y la locución, como por requerimientos profesionales.

Xabier Erkizia [Lesaka, 1975]
Músico. productor y periodista del País Vasco. Su trabajo se basa en la investigación entre diferentes personas, sonidos y formatos en situaciones diversas como instalaciones sonoras, grabaciones,composiciones musicales, piezas para radio, tanto trabajando en solitario como con formaciones o improvisaciones colectivas. Durante los últimos 15 años, el trabajo de Erkizia ha sido mostrado en varios países europeos, americanos y asiáticos. Mientras tanto ha colaborado, en estudio como en directo, con una larga lista de artistas como Francisco López, Eddie Prévost, John Oswald, Maialen Lujanbio, Mattin, TV Pow, Vuk Jevremovic, Isabel Herguera…
Desde el año 2000 co-dirige el festival de Otras Músicas ERTZ (Bera, Navarra) y desde el año 2003 coordina AUDIOLAB, el departamento de sonido del centro de arte contemporáneo Arteleku, ubicado en Donostia-San Sebastián. Publica regularmente ensayos en varios medios (diarios, radio, revistas..) sobre todo tipo de fenomenologías relacionadas con el sonido y la escucha.

 

+INFO: www.audio-lab.org | www.soinumapa.net | www.ertza.net |www.hots-radio.info

 

THE POLITICS OF RECORDED SOUND

THE POLITICS OF RECORDED SOUND. Xabier Erkizia
soinu instalazioa

Maiatzaren 15etik ekainaren 21era
KOLDO MITXELENA kulturunea, DONOSTIA 
LIBURUTEGIA ETA JAKINTZA erakusketaren barne

THE POLITICS OF RECORDED SOUND (Soinu grabatuen politikak)
4 bozgorailutarako soinu-konposizioa + idatzia + inpresioa + soinu-dokumentazioa

Izenburutik hasita, instalazio honek gure kultur iruditeria osatzen duten soinuekin ditugun erlazio arraroengan jarri nahi du arreta. Gaur egun oraindik, soinuak gure ondare historiko eta kulturalaren parte bezala ulertzeak, nahitaez jakintza komuna bezala ulertzen dugunari ezartzen zaizkion politikek gordetzen dituzten kontraesan haundiak agerian uzten dituzten definizio jakin batzuen aurrean jartzera behartzen gaitu. Egiletzak, hauen eskubideak, zabalpenerako eta komerzializatzeko erabiltzen diren sistemak, kontsumo moduak, askotan zentsura ariketa bihurtzen diren erakundeen errezeloak… denak dira soinuzko dokumentu hauekin dugun erlazioa modu naturalean ulertzea eragotzi eta arrarotzen duten politiken adibide.
Euskal Herrian egindako soinu grabaketa zaharrenetako batzuk eredu hartuta, -hain zuzen Leon Azoulay doktoreak 1900. urtean eta Rudolf Trebisch etnografoak 1912-1913an egindakoak-, instalazio honek, kultur dokumentuen katalogazio lanen ardura duten zentruetan, bereziki gorde beharrekoa fisikoa ez denetan, ze arazo sortzen diren azaleratu nahi ditu. Eta aldiberean, askotan gure iragana ulertzeko ezinbesteko diren dokumentu horiekiko dugun ezezagutzari buruz hitz egin nahi digu.
Instalazioa erakusketaren dokumentazio aretoan entzungai dauden irrati-dokumental zenbaitekin osatzen da.

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) soinu artista, ekoizlea eta kazetaria da. AUDIOLAB elkarteko kide, azken 15 urteotan ERTZ Bertze Musiken jaialdiaren antolatzaile lanak egin ditu. Europako, Amerikako nahiz Asiako hainbat herrialdetan erakutsi izan du bere lana, bai grabaketa, bai zuzeneko emanaldi edo baita instalazio modura ere.

[audiolab-tbk] JEAN LUC GUIONNET

guionnet_arteleku

Hitzaldia:
JEAN LUC GUIONNET: Inor bizi ez den arkitekturentzako proposamena
Otsailak 6 osteguna
19:00 / TABAKALERA SUKALDEA espazioa
DONOSTIA (Gipuzkoa)
Antolatzaileak: AUDIOLABTABAKALERA

Ze lotura sortzen dira musikaren eta gure entzumenaren artean musika entzuten edo sortzen dugun aldioro? Balio al du musikak gure entzumena irekitzeko, zabaltzeko? beharbada zorrozteko? edo aldiz, gure entzuteko moduak itxi, zehaztu eta mugatzeko ahalmena du musikak? Halako galderak abiapuntu hartuz, eta entzule gisara bizi ditugun barne nahiz kanpo arkitekturei arreta berdina emanez, gure entzunaldien, gure entzuteko moduen azterketa helburu duen hitzaldia emango du Jean-Luc Guionnet musikariak.

Jean Luc Guionnet, hainbat sorkuntza alorretan (musika, ikusizko arteak, zinea…) aktibo izan arren, bereziki musika eletroakustikoaren eta inprobisazio askearen alorretan lan egiten duen Parisko artista da. Espazio arkitektonikoei eta bertan bizi diren soinuei jartzen diet arreta da bere lanaren ezaugarri nagusienetakoa e
Saxofoi, organo, piano eta elektronikaren bidez, hainbat musika talde (The Ames Room, …&mic, Hubbub…), bikote (Taku Unami, Toshimaru Nakamura, Marc Baron…), hirukote eta bestelako formatuetan eman izan ditu kontzertuak nahiz soinu instalazioak. Erregularki Eric La Casa, Eric Cordier, Seijiro Murayama, André Almuro edo Mattin bezalako artistekin egiten du lan.

www.jeanlucguionnet.eu

[audioflex] JEAN LUC GUIONNET & OLIVIER BENOIT

kartela3

Kontzertua:
JEAN LUC GUIONNET & OLIVIER BENOIT
Otsailak 6 osteguna
20:30 / REFLEX espazioa, Egia kalea 24
DONOSTIA (Gipuzkoa)
Antolatzaileak: AUDIOLABREFLEX

Saxofoia eta gitarra, musika tresna baino, soinu iturri gisara erabiltzen dituzte bi musikari hauek beraien inprobisazioetan. Jazz munduan bi tresna hauek konbinatuz egin izan diren saiakerek suposatzen duten aurrekarietatik urrunduz eta bapatekotasunaren bidez idiomatikoa izan nahi ez duen jarrera jakina hartuz, musika sortzeko modu pertsonal eta aberatsa topatu dute Guionnet eta Benoitek.
Olivier Benoit, gitarrajolea, inprobisatzailea eta orkestrarako konposatzailea da, eta besteak beste musika esperimentalaren, jazzaren, musika garaikidearen edo elektronikaren alorretan egin du lan. Dantza eta beste arte eszenikoetan lan egiten duten hainbat konpainiarekin ere lan egin izan du azken 20 urteotan.
Jean Luc Guionnet, hainbat alor artistikoetan moldatzen den, baina bereziki musika elektroakustikoaren eta inprobisazio askearen alorrean lan egiten duen artista da. Saxofoia, organoa, pianoa eta elektronika ditu lan tresna nagusi eta horiei esker parte hartu izan du, bakarka nahiz elkarlenean, hainbat musika talde, bikote, hirukote nahiz soinu instalazioen sorkuntzan.

www.jeanlucguionnet.eu
http://obenoitmusic.free.fr

[audioflex] MIKEL R. NIETO: Solo

solo

Audiolab elkarteak eta Reflex espazioak abiatutako elkarlanaren bigarren emanaldia eta bakarkako emanaldien saileko lehena:

MIKEL R. NIETO: Solo

Abenduaren 28a larunbata
20:00 / REFLEX espazioa, Egia kalea, 24 bis – sotoa/sótano
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa)
Antolatzaileak: REFLEX, AUDIOLAB

“Soinuak ez ditu paretak ulertzen, eta gure belarriek ez dute betazalik. Beraz, gonbidatu ez ditugun hainbat soinu entzutera behartuak gaude. Bakartasunak ez daki mutu izaten, eta bakardadearen soinuak aditzeak beste hainbat presentzia anplifikatzera behartzen gaitu. Gure espazio pribatua auditorioa bihurtzen da. Gure bizilagunak dira gure entzule hoberenak.”

Mikel R. Nieto > mikelrnieto.net
Donostian jaioa. Arte ikasketak burutu zituen Donostia, Madril eta Bartzelonan. Urteak daramazki praktika fonografikoei eta hauetatik eratorritako teorien inguruan lan egiten. Hainbat unibertsitate eta kultur zentrutan ikastaroak eman ditu. SOINUMAPA Euskal Herri Soinuen mapa, Hots! irratia eta ./mediateletipos))) bezalako egitasmoetako kide da.

[arteleku] TRES Blackout#28 Itzali Arteleku

TRES_Blackout28small

TRES: Blackout#28 – Itzali Arteleku

Abenduaren 20a ostirala / 20:00
ARTELEKU, Kristobaldegi 14, 20014, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)
Antolatzaileak: REFLEX espazioa, AUDIOLAB

Generikoki, Itzaltzeko Kontzertuak, edo «Blackout» direlakoak, espazio batean sumatzen diren soinuen entzuketa arretatsuan datza, era mailakatuan itzaliz joatearen prozesuan, haien kokapena eta indarraren arabera, soinu eta argi alorreko hondakinetatik ahalik eta gehien askatutako isiltasun bat lortzea izanik helburu. Soinu disekzio progresibo horrek ikus-entzuleei ahalbidetzen die gune batean koexistitzen diren osagai mekaniko eta argizko osagai guztiak bereiz sumatzea, eta pixkanaka, prozesuak aurrera egin ahala, aurkituz joatea soinu paisaia gero eta zehatz-argiago eta definituagoak, isiltasunean gero eta aberatsagoak.
Deskribapena, hala ere, ez dagokie itzaltze prozesua eraikuntza osoari, eta ez bakarrik haren areto edo atal bati, aplikatzen zaion kasuei. Eraikin oso bat itzaltzeak bestelako inplikazioak ditu, eta osagai sinboliko handiagoa, giza belarriak sumatu dezakeen gune baten soinu disekzioa entzutean lortutakoa baino. Alabaina, ez da oso bideragarria izango, ezinezkoa ez bada, oso-osorik ikustea prozesuaren urrats bakoitza. Beraz, eraikin oso bat itzaltzen den kasuetan, egokiagoa gertatzen da «eraikina isildu eta itzaltze prozesuaren zuzeneko jarraipenaz» mintzatzea, ontzi aeroespazial baten jaurtiketa aurreko datu-egiaztatze prozesua eta atzera-kontua, adibidez, entzuten dugun era berean.

Gutxi gora beherako iraupena: 30 eta 45 minutu artean.

 

TRES
Isiltasunaren esperimentazioan eta ikerketan lan egiten duen diziplina anitzeko artista da Tres. Kontzertu nahiz koktel isil, Blackout kontzertu, musika konposizio, bideo, instalazio eta bestelako ekitaldien bidez itzuli du isiltasuna Tres-ek azken hamabost urteotan.

[arteleku] KOKOAREN ERAGINPEAN Inko Martin

koko

Irrati-performance
BAJO EL INFLUJO DEL KOKO Inko Martín

Azaroaren 21a, osteguna 19:00 / ARTELEKU Kristobaldegi 14, Donostia (Gipuzkoa)
Audiolaben IREKIAK saileko ekitaldiaPDF

“Kokoaren eraginpean” radioperformance bat da. Irratsaio ero eta nahasi honek, bi gizonek amets baten bila , ametsari beharrezko zentzua, edukia eta garrantzia emanez bizitzen duten abentura kontatzen du. Helburua, beraien odisea gizarteak eskatzen duena bihurtzea da: produktu berritzailea, dibertsio odoltsua, ikuskizun krudela, beraien bizitza astindu edo arinduko duen fikzio hunkigarria, beraien pentsakera eta egiteko modua aldatuko duena, baina ahalegingik gabe, ez baitu ezer egitea edo pentsatzea eskatzen.
Iraupena: ordubete gutxi gora behera.

Inko Martín Mancisidor 1979ko otsailaren 17an jaio zen Donostian. Komunikazioaren munduarekin lehen harremana zinemaren eskutik jaso zuen, Saroben (Urnieta) eta TAIn (Madrid) ikasitako gidoigintzarekin hain zuzen. Irrati sorkuntzaren mundua berriz, Ángeles Oliva, Toña Medina, Miriam Poncelas, Nilo Gallego eta Javier Gallegoren eskutik ezagutu zuen. 2013an “Cerca del umbral” irrati-antzerkia eta “Bajo el influjo del Koko” lanak aurkeztu du Donostian. Radio Vitoria EITBk antolatu irrati-antzerki lehiaketan finalista izan da “Cielo” gidoiarekin eta “Frasquita Larrea” irrati antzerkirako gidoien saria irabazi du “San Salvador” lanarekin.

www.vonconspiracy.com

ERTZ#14 Bertze musiken 14. jaialdia

poster_final.indd

ERTZ#14 / Bertze musiken 14. jaialdia
2013ko IRAILAK 5-8
BERA (Nafarroa)
www.ertza.net

ERTZ jaialdiaren edizio berri bat hastear dago. Besteak beste honako artistek hartuko dute parte: Maialen Lujanbio, Xabier Erkizia, Iban Urizar, Aitor Nova, Asier Gogortza, Jose Mari Zabala, Jose Luis Maire, Jana Jan (Itziar Markiegi), Colin Hacklander, Farahnaz Hatam, Disinformation, Joe Banks, Peter Cusack, Jakoba Errekondo, Fernando Mikelarena, Jose Luis Espejo, Mikel R. Nieto, Luca Rullo, Eduardo Gil Bera, Karlos Sanchez Ekiza, ALKU, Khantoria, Ander Berrojalbiz…

[arteleku] INAZIO ESCUDERO

vinilo

ENTZUNALDI IREKIA
Inazio Escudero. Bakarkako bere lehen diskaren aurkezpena..

Abuztuaren 8a, osteguna / 19:00
ARTELEKU Kristobaldegi 14, 20014 Donostia (Gipuzkoa)

Egun batez, ezustean neure burua kantuak egiten topatu nuen. Nolabait, Pop antzeko zeozer egiten ari nintzela amesten nuen, pop-antzeko-zeozer egiten ari nintzela esateak apenas ezer esan nahi ez zuela jakin arren. Halaere, egiten ari nintzenak besteekin enpatizatzeko modua zeukala ikasteko balio izan zidan. Denborak aurrera egin ahala, kontzertuak agertzen hasi ziren. Izaera performatiboak kantuak bere modura jantzi zituen, konposizioak zuzeneko egoeratik banaezinak bihurtu arte.
Distantzia behar nuen, eta kantuek kanpoko ekoizpen baten bidez disko gisara zentzua izango zuten edo ez jakitea bihurtu zen nere kezka nagusia. Puntu horretan Xabi Erkiziaren lepora egin nuen salto. Dena kontatu nion eta nere egoera ulertu zuen. Luxua.
Disko bezala funtziona dezaken edo ez pentsatzen dudan bakoitzean, zalantza egiten dut oraindik. Baina Xabirekin lan egin ahal izateak erantzun asko eman dizkit. Eta bai, orain disko bat daukat.

Entzunaldi honek, produktu baten aurkezpena baino, disko hau elkarrekin entzuteko saiakera edo aitzakia baizik ez du izan nahi.

[arteleku] LABORATORIO INCLUSIVO

laboratorio_inclusivo

AURKEZPENA
Laboratorio Inclusivo kolektiboa

Abuztuaren 9a, ostirala / 17:00
ARTELEKU Kristobaldegi 14, 20014 Donostia (Gipuzkoa)

Sonia Ciriza Labianok (diseinatzaile grafikoa) eta Miguel Ayesa Usechik (eskulturan aditua) sortutako Laboratorio Inclusivo kolektiboa diseinu grafikoaren eta ikusizko komunikazioaren kontzeptua bera zalantzan jarri eta zabaltzeko helburuarekin jaio zen. Egitasmo honen jatorrizko ideia, diseinu editorialaren lanabesak itzultzeko baliagarriak izango diren mekanismoak asmatzean datza. Gerora, eraldaketa hauen bitartez, ikusmen arazoak dituztenei edo itsuei ilustrazioak eta elementu grafikoak dituzten materialengana iristeko erraztasunak bermatuko dizkieten moldaketak sortzeko helburuarekin.

Laboratorio Inclusivo taldea informazioaren diseinuaren, diseinu barneratzailearen edo denontzako diseinuaren alorrean kokatzen da. Ikerketa proiektu grafikoaren zutabe gisara hartzearen apustua egiten du, sorkuntza prozesu guztian diseinatzaile-erabiltzailearen arteko erlazioak modu sakonean landuz.

“Diseinu grafiko barneratzaile baten alde” izeneko egitasmoa ikusmen arazoak dituzten edo itsuak diren irakurleei zuzendutako eduki grafikoek eta braille alfabetuak pairatzen duten estandarizazio gogorrari erantzuteko jaio zen. Homogeneizazio honek, gaur egungo merkatu grafikoan hain ohikoak diren formatu haundiko liburuen ekoizpena eta moldaketa zailtzen ditu.

Dokumentazio lan sakon baten ondotik, laborategia antolatu zen, eta bertan zenbati diziplina-arteko esperimentuen bidez, braille idazkeraren ekoizpenarentzako nahiz erliebeko ilustraziorako teknika desberdinak sortu zituzten. Behin emaitzak eskutan izanik, lehenik erabiltzaile potentzialekin saiakerak egin ziren, eta azkenik Xabier Armendariz Arraiza, pertsona itsuarekin eta egitasmoko kolaboratzailearekin azken moldaketak osatu.

[arteleku] DONOSTIA NOISE tailerra

donostia_noise

Tailerra: DONOSTIA NOISE
“Ezer ez ta zarata, iñor ez ta geriza”
(esaera zaharra)

Abuztuaren 20tik 23ra
Arteleku, Donostia (Gipuzkoa)
Izen-ematea: 2013ko abuztuaren 14a baino lehen info@audio-lab.org helbidean. Dohain.
Antolatzailea: Audiolab
Koordinatzailea: Jose Luis Espejo

DONOSTIA NOISE tailerrak auralitateari eta urbanismoari buruzko zenbait planteamenduren inguruan ikerketa proposatzea du helburu. Espazio komun, intimo nahiz pribatiboen soinu-izaerari arreta jarriz, ekitaldi honetan Donostia bezalako hiri batek zaratarekin mantentzen duen lotura eta ondorioz, lotura hauek eragiten dituzten politikak eta jokabideak (erakundeen aldetik, bai eta bizilagunen aldetik ere) aztertu nahi ditugu.

Zeri deitzen diogu zarata? Berdinak al dira Donostiako, edo esate baterako Bilboko zaratak? Nola pairatzendituzte, pairatzen badituzte, Donostiarrek zaratak? Nolako irtenbideak ematen zaizkie arazo hauei? Aldatzen al du zaratak hiriaren izaera bera? Ze zarata dira onartuak eta zein ez? Ze eragin dute balio hauek hiritarren egunerokoan? eta hiriarekiko pertzeptzioan?

Jonathan Sterne, R. Murray Schaffer, Barry Blesser, Ultra-Red, Brandon Labelle, Escoitar, Ricardo Atienza edo Karin Bijsterveld bezalako ikerlarien lanak oinarri hartuz, askotan unibertsitateen arlora mugatzen diren soinu-ikasketen jakintza, lan metodo horizontal eta sortzaileagoen bidez jorratzea da mintegi honen helburua. Zentzu honetan irakasle-ikasle erlazioa hautsi eta proposatzen diren irakurketak egunerokotasunean nola bizitzen diren adierazi nahi dugu. Izan ere, gai hauei buruz galdetzerakoan eta solasterakoan, jakintzak irakatsi baino, esperientziak bertakotasunean kokatzen diren emaitza, adierazpide eta irakurketa berri eta ugarietara hurbiltzen gaituzte.

Metodologia
Tailer honen metodologian bi afera nabarmen aipa ditzazkegu:

Metodo didaktiko horizontalak. Oinarrian, leziorik gabe, taldean ikastea da helburua. Horretarako, lan sesioak
galdera txandetan eta idatziei buruzko komentarioetan antolatuko dira. Egunero, bi idatzi nagusi aztertuko dira,
aldiberean bestelako testu gehigarriekin osatu ahal izango direnak. Aukeratuak izan diren parte-hartzaileek idatziak
aurretik jasoko dituzte, eta tailerra hasi baino lehen irakurri ahal izateko. Behin tailerrean, idatziez gain
ikusentzunezko adibideak eta entzunaldiak ere egingo dira. Aldiberean hirian bertan osatu eta aditu desberdinen
gidaritzapean egindako ariketa praktikoekin osatuko da tailerra.

Entzumenari buruzko zenbait ikasketa tailerra gertatuko den espazio akustikoan ezartzea eta aztertzea. Askotan erakundeen barne dokumentazio gisara geratzen diren jakintzak egunerokotasunean ezartzea. Azken finean, tailerreko parte-hartzaileen errealitate akustikoa, denon artean aztertzeko ikerketa gai bihurtzea da helburua.

MARA STREBERGER @ Arteleku

mara_Straberger

Ekainaren 28a, ostirala / 19:00
ARTELEKU, Kristobaldegi 14, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Proiektu hau Qaasuitsup udalerrian dago kokatuta, Groenlandiako ipar-mendebaldean, zehazki, Upernavik eremuan. Eta hemen ari naiz eremu honetako jendeari eta ekosistemei buruzko ikus eta entzumen-datuak asimilatzen, dokumentatzen eta biltzen, betiere narbalen habitatari eta narbalek Groenlandiako historian, legendetan eta kultura modernoan duen garrantziari lotuta. Groenlandian 4 hilabete hauek igarotzean lortu dut ulertzea narbalaren legenden eta harekin lotutako kultura modernoaren garrantzia, groenlandiarrei lotuta. Narbalek hegoalderanzko migrazioari ekiten diotenean, bertan negua pasatzeko, argia ahuldu egiten da, eta abenduan, urtarrilean eta otsailean zehar, izotz-geruza lodi batek estaltzen du badia. Jendeak kantari pasatzen du denbora, izotza gogortu eta eguzkia berriro ateratzeko zain. Proiektu honetan, nire asmoa da Baffin badiako ingurune naturalean, bertako populazioan eta arriskuan zein desagertzeko zorian dauden ekosistemetan erdiratzea publikoaren arreta.

Estiloari dagokionez, nire bizi-esperientzietatik hartzen dute inspirazioa nire artelanek, eta interes berezia garatu dut inguruneak artelanen berri emateko moduaren inguruan. Egun egiten ari naizen lanean, soinuak etengabeko eragina du, baita batzuetan isiltasunak ere. Ingurunean ematen diren soinu naturalen landa-grabaketak egiten ditut, eta informazio hori berrinterpretatzen dut, kristala, papera zein bidean aurkitutako harriak eta soinu, argazki, bideo zein idazketa-elementuak konbinatuz, betiere hori guztia entzute-jarduera batekin lotuz. Nire artelanek naturari erreferentzia egiten dioten kultura- analisia transmititzen dute. Zibilizazioa garatzen doan heinean, pertsona arruntentzat gero eta zailagoa da isiltasuna bereiztea, bereziki, hiri-eremuetan bizi diren pertsonentzat. Nire ustez, askotan ikusezin edo entzunezin dena azpimarratu eta nabarmentzea da artistaren zeregina.


Mara Streberger New Jersey-ko Tinton Falls herrian jaio zen (AEB), eta aurrerago Japoniara joan zen bizitzera. Horrek eragin handia izan zuen artista gisa izandako garapenean. Japoniara iritsi zenean, ia japoniera hitz egin eta ulertu ezin zuenez, ingurunearekin sintonizatzeko gaitasun handia garatu zuen, baita sintonia hori ahalik eta sentsibilitate handienarekin egiteko ere. AEBetara itzuli zenean, Arte Ederretako Master titulua jaso zuen The Rhode Island School of Design fakultatearen eskutik (Rhode Island, AEB). Gaur egun ikerketa artistiko batean ari da lanean Groenlandia eta Danimarkan, 2012-2013 eperako Fulbright bekaren saria jaso ostean.

MARA STREBERGER @ Arteleku

mara_Straberger

MARA STREBERGER: Quaasuitsup
Ekainaren 28a, ostirala / 18:00
ARTELEKU, Kristobaldegi 14, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Proiektu hau Qaasuitsup udalerrian dago kokatuta, Groenlandiako ipar-mendebaldean, zehazki, Upernavik eremuan. Eta hemen ari naiz eremu honetako jendeari eta ekosistemei buruzko ikus eta entzumen-datuak asimilatzen, dokumentatzen eta biltzen, betiere narbalen habitatari eta narbalek Groenlandiako historian, legendetan eta kultura modernoan duen garrantziari lotuta. Groenlandian 4 hilabete hauek igarotzean lortu dut ulertzea narbalaren legenden eta harekin lotutako kultura modernoaren garrantzia, groenlandiarrei lotuta. Narbalek hegoalderanzko migrazioari ekiten diotenean, bertan negua pasatzeko, argia ahuldu egiten da, eta abenduan, urtarrilean eta otsailean zehar, izotz-geruza lodi batek estaltzen du badia. Jendeak kantari pasatzen du denbora, izotza gogortu eta eguzkia berriro ateratzeko zain. Proiektu honetan, nire asmoa da Baffin badiako ingurune naturalean, bertako populazioan eta arriskuan zein desagertzeko zorian dauden ekosistemetan erdiratzea publikoaren arreta.

Estiloari dagokionez, nire bizi-esperientzietatik hartzen dute inspirazioa nire artelanek, eta interes berezia garatu dut inguruneak artelanen berri emateko moduaren inguruan. Egun egiten ari naizen lanean, soinuak etengabeko eragina du, baita batzuetan isiltasunak ere. Ingurunean ematen diren soinu naturalen landa-grabaketak egiten ditut, eta informazio hori berrinterpretatzen dut, kristala, papera zein bidean aurkitutako harriak eta soinu, argazki, bideo zein idazketa-elementuak konbinatuz, betiere hori guztia entzute-jarduera batekin lotuz. Nire artelanek naturari erreferentzia egiten dioten kultura- analisia transmititzen dute. Zibilizazioa garatzen doan heinean, pertsona arruntentzat gero eta zailagoa da isiltasuna bereiztea, bereziki, hiri-eremuetan bizi diren pertsonentzat. Nire ustez, askotan ikusezin edo entzunezin dena azpimarratu eta nabarmentzea da artistaren zeregina.


Mara Streberger New Jersey-ko Tinton Falls herrian jaio zen (AEB), eta aurrerago Japoniara joan zen bizitzera. Horrek eragin handia izan zuen artista gisa izandako garapenean. Japoniara iritsi zenean, ia japoniera hitz egin eta ulertu ezin zuenez, ingurunearekin sintonizatzeko gaitasun handia garatu zuen, baita sintonia hori ahalik eta sentsibilitate handienarekin egiteko ere. AEBetara itzuli zenean, Arte Ederretako Master titulua jaso zuen The Rhode Island School of Design fakultatearen eskutik (Rhode Island, AEB). Gaur egun ikerketa artistiko batean ari da lanean Groenlandia eta Danimarkan, 2012-2013 eperako Fulbright bekaren saria jaso ostean.