Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2014ko hemezortzigarren eta azken errepasoa aurkezten dugu. Denetara 204ean 380 grabaketa baino gehiago eskegi ditu Soinumapa, eguneko bat baino gehiago. Orotara ia 1800 grabaketako artxiboa, eta 291 parte hartzaile ditu orain Euskal Herriko Soinuen mapak. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
NERE APARTAMENTUAREN ERRETRATOA
11 rue du pressoir apt 3 Paris 75020 Bigarren solairua alde batean (sukaldea, egongela eta estudioa) & Lehen solairua beste aldean (logela).
Hasieran apartamentuaren estruktura zehatzari, arkitektuari etabarri jarraituz egin nahi izan nuen konposizioa. Gero, iritzi aldatu nuen zeharo eta lekuaren lehenaldiari nahiz oraindialdiari buruzko galdeketa poetiko eta errealista baterantz jo nuen. Azkenean, bizitzak gainditu zuen ideia formala… Hemen pasa dudan denboraren loditasunean preso egon naiz. Hartan, eta arrasto fisiko nahiz mentalen bidez, gelei eta espazioei forma eman dieten ezusteko puntu zenbaitetan azaleratu ziren gertakariei lotuegia. Mundu guztiari gertatzen zaiola suposatzen dut. 16 urte eman ditut hemen bizitzen eta 25 hiriaren zonalde honetan. Parisko leku herrikoienetakoa da, geratzen den azkenekoaren zatitxoa: Belleville – Ménilmontant. Beti bizirik eta aktibitatez betea, auzoa nahiko modu baketsuan baina zaratatsuan, bizitzeko modua topatu duen jende desberdinez beteta dago.
Lehen solairua izanik, barruan egonik ere, kanpoaldearekin konektatuta jarraitzen dut. Aldiberean, eraikinak ez du zuzenean kalera ematen, beraz kalearen zurrumurrua urrundik entzuten da. Halaere, noizean behin, kanpoaldeak barruko gelak hartzen ditu. Nere iritziz, ostegun eta ostiral goizero antolatzen den merkatuan jotzen du goia auzoko aktibitateak. Boulevardean izan ohi da, hain zuzen etxe ondoan dagoen parke publikoaren ondoan. Etxe hau kanpoaldearen eta barrualdearen arteko interface bat da: Urtero, galdera bera egiten dit: “Zein da zure barru(alde)a? Zein zure kanpo(alde)a? (seguruaski, ez nik hasieran pentsatuko nuena… eta bukaeran aldiz: “Noiz konturatuko zara halako gauzak ez direla esistitzen? -kanpoaldea/barrualdea).
Erretrato hau bi zatitan banatzen da: BARRUALDEA lehenbiziko pieza, apartamentuaren barrualdean jasotako soinu sekuentziekin osatzen da. Bigarren zatia, KANPOALDEA, travellingean egindako toma bakarra da: etxetik merkatura, parkea gurutzatu eta lurrazpiko aparkalekua eta igogailua erabiliz, apartamentura itzulia.
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2014ko hamazazpigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2014ko hamaseigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu.
Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Honakoaren bidez Soinumapa.netegitasmoaren 2014ko hamabosgarren errepasoa aurkezten dugu. Oraingoan ohi baino haundiagoa, Eskoriatzako HUHEZIko ikasleek egindako lanari esker. Beraien belarriak eta mikrofonoak bizi diren herriko soinu paisaian jarriz, beraien entzunaldiak gurekin partekatu dituzte. Biba zuek!
Bidenabar, eguneraketa honekin 300 baino gehiago dira Soinumapara 2014an igotako erreferentzia berriak. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Michael Bull Europa mailan Soinu ikasketa gisara izendatu den alro akademikoaren sortzaileetako bat da. Musikaren alorrean baino, kulturaren testuinguruan entzumenak duen garrantzian arreta jarriz, orain hamar urte argitaratu zituen liburuak, ikerlari belaunaldi berri batentzako nahitaezko erreferente bihurtu dira. Bullen ikerketek, soinuen eta hauen ezaugarri sozial eta politikoen inguruan jakinmina erakutsi duten ikerlariak erakarri dituzte, berdin historiografiatik, kultur kritikatik, soziologiatik edo artearen alorretik.
Gaur egun bere jarduerak zentzumen aniztasunaren inguruan oinarrituta badaude ere, “soinu mugikorren” inguruan egindako ikerketak urbanismo garaikidea, arkitektura publikoak eta “ez lekuak” ulertzeko orduan oso baliagarriak izan dira. Bull-ek, autoetako edo bestelako garraio publikoetako soinu-espazioak erakusten dizkigu, bereziki 80. hamarkadan iritsi ziren musika erreproduktore mugikorren ondotik, guztiz publiko izateari utzi eta gure hirietako eguneroko bizitzan berebizikoak bihurtu diren “espazio intimo” bihurtu ziren haiek. Bere ikerketa kasu ezagunenak, Walkman-a ta iPod-a ditu hizpide. Hirietako espazioekin harremantzerakoan bi gailu hauek ikusentzunezko subjektibitatea garatzeko duten gaitasuna azpimarratuz, zentzuen bidez hiriaren pertzepzio kolektiboak pairatu duen pertsonalizaziorako edo pribatizaziorako joera azaltzen du.
Elkarrizketa honetan, gure ingurunerarekin harremanetan jartzen gaituzten pertzepzio alteratu, areagotu edo gutxituen forma zenbat aztertzen dizkigu Michael Bullek.
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2014ko hamalaugarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Gure lankide Mikel R. Nieto donostiarrak hegoamerikan ikertzen jarraitzen duen bitartean, bi lan berri argitaratu ditu:
“The Sound of Underwater Friction Produced by Movement” Crónica Electrónica label portugesak argitaratu du euskarri digitalean. Mediterraneoko uretan jasotako urazpiko soinuekin osatutako soinu-pieza disketxearen webgunetik deskargatu daiteke.
This recording was made in the Mediterranean Sea with a special hydrophone designed to listen to echolocations made by dolphins. Obviously these animal communications are masked by the sound of friction, and personally I found this sound very interesting. Scientists hate it because it affects the listening of dolphins, and a special filter was built to avoid it.
Can we maybe think about this sound as an endangered sound?
In addition, this sound is created by velocity and therefore it’s not yet possible to upload in a soundmap format, much as it happens in e.g. soundwalks. It’s just not possible. I prefer to experiment with this limitation than to hide it. If in a soundmap one could make two markers for a single sound, we could then maybe calculate the velocity of the bodies. And the title of the piece would be so different!
Ikusten duguna baieztatzeko entzuten dugu. Halakoa da gure pausuak gidatzen dituen begiradaren indarra, eta entzuten dugunaren baldintza. Begirada lausotzen, itzaltzen edo atzean uzten dugunean efektu bereziak sortzen dira gure ulermenean. Egunero, uneoro gara honelako egoeren testigu eta protagonista inkonziente. Burua jiratzen edo begiak isten ditugun aldioro gertatzen da: atzean uzten duguna, soinuz bizitzen hasten gara.
Atzean uzten ditugu auto barrutik entzuten ez ditugun geure zaratak, bizilagunaren belarriak, bidean jariatzen ditugun telefono dei zatitxo publikoak, guretzat pribatu eta bertzeentzat norbaiten bizitza zaratak baino ez direnak, gure pausoak, aginduak eta bereziki, atzean uzten ditugu ateak.
Ateak isterakoan, segundu erdi lehenago, gustoko izan edo ez, gureak izandako soinu guztiekin uzten ditugu atzean etxe, bulego edo komunak, toki guztiak. Atearen danbada bakoitzarekin dena isilduko balitz bezala, jarraitzen dugu begiradak agindutako bidea. Aurrera egindako pauso bakoitzarekin isiltzen, mututzen dugu aurreko gure pausoa. Eta belarria, atzetik, beti berandu.
Eman dezagun Tabakalerari buruz ari garela. Tabakalera eraikinaz. Jada ez dago aterik bertan. Ez garai bateko aterik, behintzat. Denak itxi zituzten, berriak ireki ahal izateko. Haizeak ez du trabarik topatzen, ezin du korriente izan, bertzerik gabe, da. Eta ateekin batera, Tabakalerako gelek gela izateari utzi zioten, noizbait ate berriak izango dituzten gela berri bihurtzeko. Azken finean ez al du mugak egiten gela? Ez al du ateak mugatzen gela?
Tabakalerak hainbat hamarkadaz izan zituen ateek oraindik ate izaera zutenean, artean ireki eta itxi egiten zirenean, eraikinean barrena ordu luzetako soinu grabaketa saioak egin genituen. 2008a zen. Anglizismoak erabiliz, gaurko hizkera hauntologiko deituko genukeen ariketa honen bitartez, eraikin ia huts batean, hustu batean, desagertzear zeuden hotsak bildu genituen, jakinik atzean uzten genuen bakoitza ez genuela sekula gehiago entzungo. Soinu haien bidez, gure aurrean egon arren ordurako atzean utzitakoa jasotzen saiatu ginen.
ARKITEKTURA BELARRIZ: Arkitektura, akustika eta entzumenaren arteko loturei eskainitako hileroko podcast saila.
AURKEZPENA: Urriak 14, asteartea, 11:00
TABAKALERA, Sukaldea, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa) www.tabakalera.eu
Aurkezpen testua:
Lehenbiziko gela izan ziren kobazuloetako oihartzunetatik, gaur egun gure belarrien barruko intimitatean oihartzun egiten duten musika irakurgailuen belarritakoetaraino, arkitektura-espazioa eta soinua-entzumena binomioak, gure errealitatea ulertzeko oinarriak bihurtu dira. Animalien xuxurla eta orroen imitaziotik, zehaztasun haundiz diseinatutako transduktore bidezko entzunaldietaraino iritsi garen arren, espazioa nahiz denbora objektualizatzeko saiakera guztien aurrean, ezin dugu bata bestea gabe ulertu.
Historiak azken pentsalari unibertsala bezala aurkeztu izan digun Goethek erran zuen: Arkitektura musika izoztua da, musika berriz, arkitektura likidoa. Lizentzia poetikoen gainetik, bi forma horien erdian, gure belarriek, busti bezain lehor, lotura horiek baliatzen eta ukatzen dituzte bizirauteko beharrezkoa zaigun eguneroko ariketa xinple baten bidez: Entzuten.
Podcast sail honetan, Tabakalera eraikineko berritze lanak aitzaki hartuta, baina erdigune hortan kokatzeko ahaleginean, saiakerak, elkarrizketak, soinu paisaiak eta beste zenbait belarrien arkitekturei buruzko musikak eta hitzak aurkeztu nahi ditugu.
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2014ko hamabigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2014ko hamargarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2014ko hamaikagarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2014ko bederatzigarren 20 grabaketen errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!