Argitalpen berria: ZUBIAK DIRA ZAURIAK…

XABIER ERKIZIA: Zubiak dira zauriak, zauriak dira orbainak, orbainak dira izenak

CD-Audio, 5 pista, 60 minutu
150 aleko edizio mugatua (75 euskaraz, 75 gazteleraz)
Idatziak dituzten bi inprimaketa.
Diseinua: Sonia Ciriza eta Miguel Ayesa. Serigrafia inprimaketa: Xipiroi.
IƱaki Segurolaren aipua.
Grabaketa, edizioa eta masterizazioa: Xabier Erkizia
2019an Tramontana Europear egitasmoaren barne argitaratua.


Entzun zati bat:

2017an Xabier Erkiziak grabatu, editatu eta masterizatua. 2019an argitaratua Tramontana egitasmoaren barne. Lan honek geografiari buruzko hausnarketa bat proposatzen du. Zehazki, Gipuzkoa hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen Urumea ibaiaren irakurketa geografikoa da proposatzen duena. Hortarako ibaiak gurutzatzen dituen paisaien grabaketak baino, lan honek ibaia alderik alde gurutzatzen duten zubien (60 zubi) estrukturetan egindako grabaketak biltzen ditu, haien bidez ibaia zer den eta nondik ikusten/ulertzen dugun hausnartuz.  Hastapeneko grabaketak 2016 urtean Cristina Enea zentroan eta Tabakaleran Peter Cusack soinu artistarekin egindako “Use and abuse of water” lantegian egin ziren eta hurrengo hilabetetan osatuz joan zen lana. Disko honen instalazio bertsioa aipatu ingurumen zentruak antolatutako Ur handiak, Ur meheak erakusketa kolektiboan erakutsi zen.