SOINEKO PAISAIA argitalpen berria

AUDIOLABek honako argitalpen berrian parte hartu du ko-ekoizle gisara:

NADER KOOCHAKI: Soineko Paisaia
imprimakiak (jatorrizko hizkuntza + ingelerazko itzulpenak + poster + 3 x 12″ko binilozko disko
270 aleko argitaraldi mugatua

SOINEKO PAISAIA 2009 – 2015 Nader Koochakiren egitasmo bat
Soineko Paisaia Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxiboa da. Artzaintzaren inguruan argitaratu diren lanak ugariak izanik ere, entzumenean arreta jarri duten lanak urriak dira. Soinu paisaiaren ehuntzean artziantzak duen eragina agerian jarriz, antropologiaren diziplina eduki berriz hornituko duen egitasmoa da. Soinuaren izaera lurrunak hizkuntzaren egitura zurrunekin topo egiten duenean ekologiari antzemateko material berriak sortzen dira. Haiei erreparatuz, naturaren mintzetatik gizakiaren mintzairetara goaz, zurrundu ezinik, beti lurrun den giroan.

Nader Koochaki soziologian lizentziatua da eta 2008. urtetik aurrera artearen alorrean garatu du bere lana. Bere jarduera, akademiaren baldintzapen eta murrizketak gainditzeko lengoaia bat garatzeko saiakerarengatik ezaguna da, eta hala, bideoaren, argazkiaren eta soinuaren alorrean ekarpen nabarmenak egin ditu. Orain arte, Naderren lanak ondorengo lekuetan erakutsiak izan dira: Arteleku, Arabako Lurralde Historikoaren Artxiboa, Donostiako Cristina Enea Fundazioa, Bilboko Bizkaia Aretoa, Egiako Kultur Etxea, Miarritzeko Mediateka, Baionako Euskal Museoa, Bilboko Club Le Larraskito, Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioa, Gasteizko Artium Museoa, Dubaiko MOP, Londreseko Edge of Arabia eta Sophia Contemporary Gallery, Donostiako Tabakalera eta Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoa. Artista desberdinekin egindako kolaborazio lanak ere aipagarriak dira, hala nola, Ibon Aranberri, Usue Arrieta eta Vicente Vázquez, Ingrid Buchwald eta Carme Nogueirarekin lan egin du.

HONAKO DENDETAN SALGAI:
Garoa (Donostia)
Kaxilda (Donostia)
Anti- (Bilbao)
Katakrak (Iruñea)
Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio) Multiplos (Barcelona)
La Central (c/ Mallorca, Barcelona) Laie (MACBA, Barcelona)
NUMAX (Santiago de Compostela)

edo gurekin harremanetan jarriz: info@audio-lab-org