REKORDING Ahanzturak

REKORDING_1240X600

AUDIOLABek enkarguzko lan bat osatu du DSS2016 Europear Kultur hiriburutzaren egitarauaren barne kokatzen den REKORDING egitasmorako.

Hiritarren oroitzapenak eta memoriak oinarri hartuz osatutako Audiogida sail baten inguruan antoaltutako egitasmoa da REKORDING. Testuinguru hortan, AUDIOLABek  ahanzturak izeneko lana osatu du. Izenburuak dion bezala, hirian ahanztutako gauzak kudeatzen dituzten hainbat langile eta zerbitzuetako arduradunekin egindako elkarrizketetan oinarrituz. memoria oroen esistentzian ezinbesteko garrantzia duen ahanzturan jarri nahi izan dugu arreta.

Elkarrizketa horiek aldiberean, idazle desberdinei banatu zaizkie, haien gainean idatzi, istorio eta erreflexio ezberdinak gehitzeko. Elementu guzti horiekin, eta jakina hirian bertan jasotako beste hainbat soinurekin osatu da lana.

  • Hizkuntza: Euskara / Gaztelera
  • Gidoiak: Arantxa Iturbe, Maialen Lujanbio, Xabier Erkizia
  • Ahotsak: Arantxa Iturbe, Maialen Lujanbio, Xabier Erkizia, Luca Rullo, Cristina (Donostiako Udaltzaingoa – Galduriko Objektuak), Maria Jose Ochoa (Correos – 2 zonadeko komunikazio arduraduna), Alberto Armendariz (Correos – Donostiako bulego nagusiko zuzendaria), Aritz Arenales (dBUS – mantenua), Olga (DBUS – bezeroari arreta), Ana (Kontxako hondartza), Arantxa (Edorta pentsioa)
  • Eskerrak: Itziar Zorita, Frantxis Lopez Landetxe , Donostiako Correos, Koldo Mitxelena liburutegia, Donostiako DBUS geltoki nagusia, Donostiako Udaltzaingoa, Donostiako Kontxako hondartza, Donostiako Udala, AFAGI, Maite Arroitajauregi, Iban Urizar, Yannick Dauby, Iñigo Telletxea, Mikel R. Nieto..

Donostian bertan, telefono bidez eta pasiatuz entzuteko aplikazioa hemen deskarga dezakezu:

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.audiolab.rekording

AUDIOLABek osatutako audiogidaren piezak hemen entzun ditzakezu.