IBAR OIHAR: GIPUZKOAKO URAK SOINU BIDEZ du izena AUDIOLAB elkarteak egin duen azkeneko proiektuak.
Donostiako Cristina-Enea fundazioaren eta Gipuzkoako ur kontsortzioaren enkarguz egindako egitasmo honek, Gipuzkoako lurretan jaio eta hiltzen diren ibaien entzunaldi saiakera bat osatu nahi du, ibaiaren inguruan bizi diren gipuzkoarrek ibaiekiko duten edo izan duten harremana aztertzeko heburuarekin.
Lehen pauso honetan DEBA ibaia hartu dugu lanerako gai gisara. Egitasmoak beraz, Gipuzkoako mendebaldeko bailaran egindako ikerketa eta bilketa lan bat izan du oinarri, orain SOINUMAPA.NETen azpimapa moduko batean aurkezten dena: http://gipuzkoakour.eus/IbarOihar/.
Ekainatik aurrera, proiektua bere osotasunean biltzen duen erakusketa-instalazio ibiltaria erakusgarri egonen da Deba ibaiak gurutzatzen dituen herrietako hainbat kultur espaziotan, Gatzagatik hasita Debaraino.