ISILPEKOAK @ Tomasene K.E., Donostia

B7LZJyuCcAADE2f

ISILPEKOAK Orri artean entzundakoen irakurketa ozenak

Urtarrilak 14 asteazkena
Tomasene K.E., Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

GIDOIA ETA ZUZENDARITZA: Xabier Erkizia
AHOTSAK: Arantxa Iturbe, Xabier Erkizia, Maider Segurola, Nekane Peñagarikano, Aitor Izagirre, Andrea Zarza, Iñigo Ugarteburu, Juan Barrero, Jose Luis Espejo, Marijo Villaverde, Xabier Sukia, Maialen Lujanbio
IDATZIAK: adre Manuel Ortigas, Enrique Vila-Matas, Oscar Wilde (1854-1900), Charles W. Wood, Victor Hugo (1802-1885), Koldo Izagirre, Henry David Inglis (1795-1835), Fernando Artola Sagarzazu (1910-1983), Rafael Artola Sagarzazu (1912-), George John Cayley (1826-1878), Valentín Picatoste Garcia (1862-1913), George Robert Gleig (1796-1888), Juan Ignacio Iztueta (1767-1845), John Spencer Cooper (1787-1875), Luis de Barroeta, Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” (1860-1936), Joaquín de Ordoñez (???-1769), Henry James (1843-1916), J. W. Clayton, Gustavo Adolfo Becquer (1836-1870), Ramon de Garitagoitia , Xabier Erkizia, Arantxa Iturbe.
+ info

Casares Irratiak antolatutako emanaldi hau Xabi Erkiziaren IDAZKERA ISILAK ikerketa-proiektuaren parte da. CAF-Elhuyar sarietako zientzia gizartean sorkuntza-beka irabazi zuen Erkiziak proiektu honekin, eta proiektuaren lehen emaitza da emanaldi hau.

1857an Édouard-Léon Scott de Martinvillek fonoautografoa asmatu zuenean gizakiaren memoriaren historian pausu garrantzitsua eman zuen. Asmakizunak soinuak gordetzeko gaitasuna zuen, ez ordea, erreproduzitzekoa. Makina-entzulea zen fonoautografoa. Ehun urte behar izan ziren haren soinuak entzun ahal izateko. Édouard-Léon Scott de Martinville ez zen ingeniaria, ezta musikaria ere. Imprimatzaile eta liburuzain zen ofizioz. Bokazioz , idazlea . Ez zuen urte batzuk geroago fonografoa asmatuko zuen Thomas Edisonen ambiziorik . Soinuak idaztea zuen amets. Bere aurretik belarriz entzundakoa tintaz jaso eta inprimatu zuen hainbaten amets errepikakorrari eutsi zion, mendeetako tradizioa balitz bezala. Inprimatzaile, liburuzain eta idazle on bezala. Entzumena gure jakintzaren sarbide nagusiena izan den mende guztietan, soinuak irudi izatera behartuak egon dira. Mendeetan zehar hitz, hizki, lerro eta margo izan dira soinuak. Euskarriak isildutako musikak, paperarena bertze hotsik gabeko ahotsak. Emanaldi honek, halabeharrez isilpean, baina ez horregatik ezkutuan egondako entzunaldi horietan murgildu nahi du, gure aurrekoek zer entzun zuten eta entzundakoak gordetzeko beharra zergatik izan zuten asmatzeko. Martinvillek soinuak idatzi eta mende eta erdi geroago orain soinu bihurtuz.

Isilpekoak, Xabier Erkiziak, zuzenean, hainbat gonbidaturekin proposatutako entzunkizuna.