JEAN-LUC GUIONNET @ Arantzazu

>guionnet_zabala

Joan den uztailaren 22tik 27ra Ā bitartean Jean-Luc Guionnet musikari, konposatzaile eta soinu artista frantziarrak Arantzazuko santutegian egonaldi artistikoa egin du. Organoarekin esperimentatzen esperientzia haundiko gizona izan arren, Arantzazuko organoa inork baino hobe ezagutzen duen Pello Zabalaren laguntza paregabea izan du Guionnetek. Musika tresna honen ikerketaren emaitzak uda amaieran entzun ahal izango dira, bai zuzenean baita diskoan ere.
Musikari honek santutegi esanguratsuan egin duen egonaldia, etorkizunera begira GANDIAGA KULTURGUNEAK AUDIOLAB elkartearekin garatu nahi duen artistentzako egonaldi programa berritzaile baten barruan kokatzen da. Laister abiatuko den egitasmo honek, Arantzazuko ingurunea, ondarea, historia eta errealitatea lanabes gisara hartuz artelan berriak sortzeko arrazoi bihurtu nahi du. Hortarako, Arantzazuk artearekin eta sorkuntzarekin beti mantendu izan duen lotura estua eguneratzeko ahaleginean, lan egiteko aukera eskaini nahi die bertako nahiz atzerriko artistei.