Ongietorri PARCODEISUONI !

parcodeisuoni

Harrotasun eta poz haundiz ematen diogu ongietorria PARCODEISUONI.NET soinumapari. Italiako Genzano eta Eroma artean jaioa eta Marcello Liberatok koordinatua, PARCODEISUONI egitasmoa SOINUMAPA.NET, proiektuan oinarritu da, eta hau bezala Ā soundmap plugin-arekin egina dago. Azken finean, arreba bat jaio dela erran dezakegu.
PARCODEISUONI naturalMente egitasmoarekin eta Genzanoko Orto Botanikoa izandakoarekin batera jaio zen. Hain zuzen, parke honetan dago benetazko Soinu Parkea, oraingo honi izena ematen dion berbera, non entzumenera gonbidatzen duten instrumentu eta soinu tresna bereziak sortu diren, airea, haizea, ura, pentsamendu eta zarata kuttunekin elkar eragiteko. Soinu parkean soinu tresnak eta instalazioak sortzeko tailer iraunkor bat dago. Orain sareko mapa gisara bizi berri bati ekin dio egitasmoak eta ziur gaude belarrientzako opari mordoa eskainiko digula etorkizunean. Momentuz, mapaz gain, zinez gomendagarria da maparen bloga. Blog hortan mapa osatzerakoan edo grabaketak egiterakoan sortutako hainbat burutazio eta iruzkin irakurri daitezke.
Ziur gaude mapen arteko harreman hau bertze zeozerren hasiera baino ez dela, beraz etorkizunak belarrietara zer ekarriko digun pentsatzen hasi baino lehen…Ongietorri eta benvenuto PARCODEISUONI!

[www.parcodesuoni.net]